Edukira zuzenean joan

Lee Krasner. Kolore Bizia

Biluzi-estudioa [Study from the nude], 1933

Info gehiago

War Service-rako erakusleihoak

Info gehiago

Iruzkinak

Aurrez aurreko biluzi-estudioa [Nude study from life], 1940 

Izenburua:
Aurrez aurreko biluzi-estudioa [Nude study from life], 1940 
Erakusketa:
Lee Krasner. Kolore Bizia
Gaiak:
Giza gorputza | Eragin artistikoa | Forma | Geometria | Biluzia | Lehen Mundu Gerra | Jazz | Georges Braque | Pablo Picasso | Piet Mondrian
Mugimendu artistikoak:
Espresionismo Abstraktua | Kubismoa
Teknikak:
Ikatz-ziria
Artelan motak:
Pintura
Aipatutako artistak:
Krasner, Lee

1937an, Krasnerrek errotik aldatu zuen bere prestakuntza, beka bat lortu baitzuen Hans Hofmann School of Fine Arts-en. Hofmann abangoardiei atxikitako artista alemana zen, Parisen ikasia, eta margolari handiak zituen adiskide, hala nola Georges Braque, Robert eta Sonia Delaunay, Henri Matisse eta Pablo Picasso. Lehen Mundu Gerran, akademia bat sortu zuen Munichen, eta 1932an Estatu Batuetara aldatu zen.

Hofmannek kubismo analitikoko eskolak ematen zituen. Braquek eta Picassok 1908tik 1912ra bitartean sortutako kubismo mota horri jarraituz, artistak hainbat ikuspegitatik begiratzen zion margotzeko gaiari, eta plano gainjarrietan disekzionatzen zuen. Ikasleekin ez zen modeloetatik abiatuta marraztera mugatzen, National Academy-ko aurrez aurreko marrazketa eskoletan gertatzen zen bezala; aitzitik, Hofmannek zelofan zimurtuak, katilu puskatuak, kartak eta soka zatiak erabiliz sortzen zituen konposizioen parte bihurtzen zuen modeloa. Horren guztiaren helburua zen berak push-pull edo “tirabira” deitzen zuena kontuan hartuta pentsatzera bultzatzea ikasleak, hau da, irudiaren izaera lauaren eta objektuen tridimentsionaltasunaren arteko erakarpen eta arbuio mugimendu bikoitza kontuan hartuta. 

Hemen ikusten dira Krasnerrek kubismoarekin izan zituen lehenengo harremanak. Hofmannen eskolan jaso zuen Krasnerrek Picassoren kubismoaren eta Matisseren kolorearen teoriaren eragina. Krasnerrek bat egin zuen American Abstract Artists taldearekin (gaur egun oraindik ere existitzen dena), eta manifestazio batean parte hartu zuen, Museum of Modern Art-en aurrean, bertan estatubatuar artista berrien erakusketak egin zitezen eskatuz. Piet Mondrian izan zuen orduko hartan dantzakide, zeina ari baitzen ideia kubistak zabaldu eta koloretako lauki bilbeetara eramaten. Bai Krasnerrek bai Mondrianek jazza maite zuten; izan ere, badu kubismoaren antzik, ezin bortxatuzko egitura baten baitan garatzen diren arau harmonikoz eta energia erritmikoz osatzen baita. Honela esan zion Mondrianek Krasnerri: “Oso barne-erritmo indartsua daukazu. Ez duzu inoiz galdu behar”.

Hofmannentzat, Krasner bere ikasle onenen artean zegoen. Haren lan bati honako iruzkina egin zion, ustez laudorio bat egiten ziolakoan: “Hain ona da, inork ez bailuke esango emakume batek margotua denik”. Krasnerrek, berriz, honela esan zuen geroago: “Egia esan, zer pentsatu handia eman zidan”.

BESTE ATALAK

Sarrera

Lee Krasner. Kolore Bizia, Iruzkina, 2020

Info gehiago

Autorretratua [Self-portrait], 1928 inguru 

Lee Krasner. Kolore Bizia, Iruzkina, 2020

Info gehiago

Biluzi-estudioa [Study from the nude], 1933

Lee Krasner. Kolore Bizia, Iruzkina, 2020

Info gehiago

Aurrez aurreko biluzi-estudioa [Nude study from life], 1940 

Lee Krasner. Kolore Bizia, Iruzkina, 2020

Info gehiago

War Service-rako erakusleihoak

Lee Krasner. Kolore Bizia, Iruzkina, 2020

Info gehiago

Kolore birrindua [Shattered color], 1947

Lee Krasner. Kolore Bizia, Iruzkina, 2020

Info gehiago

Mosaikodun mahaia [Mosaic table], 1947

Lee Krasner. Kolore Bizia, Iruzkina, 2020

Info gehiago

Konposizioa [Composition], 1949

Lee Krasner. Kolore Bizia, Iruzkina, 2020

Info gehiago

Basoa, 2. zk. [Forest no. 2], 1954

Lee Krasner. Kolore Bizia, Iruzkina, 2020

Info gehiago

Arrano burusoila [Bald eagle], 1955

Lee Krasner. Kolore Bizia, Iruzkina, 2020

Info gehiago

Profezia [Prophecy], 1956

Lee Krasner. Kolore Bizia, Iruzkina, 2020

Info gehiago

Eguzki-plexuari eraso [Assault on the solar plexus], 1961

Lee Krasner. Kolore Bizia, Iruzkina, 2020

Info gehiago

Begia da lehen zirkulua [The eye is the first circle], 1960

Lee Krasner. Kolore Bizia, Iruzkina, 2020

Info gehiago

Beste ekaitz bat [Another storm], 1963

Lee Krasner. Kolore Bizia, Iruzkina, 2020

Info gehiago

Ikaro [Icarus], 1964

Lee Krasner. Kolore Bizia, Iruzkina, 2020

Info gehiago

Borroka [Combat], 1965

Lee Krasner. Kolore Bizia, Iruzkina, 2020

Info gehiago

Hazia, 21. zk. [Seed no. 21], 1969

Lee Krasner. Kolore Bizia, Iruzkina, 2020

Info gehiago

Palingenesia [Palingenesis], 1971

Lee Krasner. Kolore Bizia, Iruzkina, 2020

Info gehiago

Inperatiboa [Imperative], 1976

Lee Krasner. Kolore Bizia, Iruzkina, 2020

Info gehiago