Edukira zuzenean joan

Lee Krasner. Kolore Bizia

Ikaro [Icarus], 1964

Info gehiago

Hazia, 21. zk. [Seed no. 21], 1969

Info gehiago

Iruzkinak

Borroka [Combat], 1965

Izenburua:
Borroka [Combat], 1965
Erakusketa:
Lee Krasner. Kolore Bizia
Gaiak:
Emakumea artean | Eragin artistikoa | Ibilbide artistikoa | Sormena | Geometria | Kolorea | Lan-prozesua | Erakusketak | Whitechapel galeria
Mugimendu artistikoak:
Espresionismo Abstraktua
Teknikak:
Olio-pintura
Artelan motak:
Pintura
Aipatutako artistak:
Krasner, Lee

1965ean egin zuen Krasnerrek lehenengo erakusketa erakunde publiko batean, Londresko Whitechapel Gallery-n, hain zuzen ere. Bryan Robertson izan zen erakusketa haren komisarioa, eta aurretik Pollock, Rothko eta Kline aritu izanak ospea ematen zioten erakusketari. Bestalde, gogotsuak izan ziren kritikak. Litekeena da horregatik margotzea Krasnerrek garai hartan horrenbesteko kemenaz.

Borroka laneko koloreak oso biziak dira, horrenbeste ezen minak izatera ere iristen diren. Krasnerrek alizarina-gorriaren eta krema zuriaren zaletasuna erakusten jarraitu zuen, kadmio laranja ezin biziagoaren aurrez aurre. Beharbada borroka (kromatiko) hori izan zen izenburua inspiratu zuena, zeina estudiora bisitan joandako hamar urteko mutiko batek jarri baitzion. Krasner bere kurba zabaletara eta lerrozuzen sarkorretara itzuli zen, baina, oraingoan, kontrapuntu gisa erabilita. Behetik, ezkerraldetik, irteten den diagonalari jarraitzen badiogu, itxuraz triangelu baten ezkerreko aldea osatzen ari dela hauteman dezakegu, eta haren eskuineko aldea hondoratu egiten dela, gainera erortzen diren forma oker interesgarrien zama jaso balute bezala, borroka geometrikoago moduko batean.

Ez zen nahita egindako ezer. Krasnerrek ez zuen inoiz prestaketa marrazkirik erabiltzen. Bere metodoa, berak deskribatu bezala, honako hau zen: "Lehen keinua egiten dut. Gero beste batzuk etortzen dira, eta gero behatu egiten dut. Mugimendu abstraktuan forma bat iradokitzen duen zerbait dago. Askotan, parte nagusia sortzen denean, harrituta gelditzen naiz aurrez aurre dudanarekin. Hortik aurrera, noraezean uzten dut neure burua. Edukia izan liteke organikoa, edo oso abstraktua, baina ez dago behartutako erabakirik. Pintatzearen ekintzaren bitartez niretzako zerbait lortu nahi dut. […] Bat-batekotasunaren bitartez elikatzen dut prozesuan dudan interesa”.

BESTE ATALAK

Sarrera

Lee Krasner. Kolore Bizia, Iruzkina, 2020

Info gehiago

Autorretratua [Self-portrait], 1928 inguru 

Lee Krasner. Kolore Bizia, Iruzkina, 2020

Info gehiago

Biluzi-estudioa [Study from the nude], 1933

Lee Krasner. Kolore Bizia, Iruzkina, 2020

Info gehiago

Aurrez aurreko biluzi-estudioa [Nude study from life], 1940 

Lee Krasner. Kolore Bizia, Iruzkina, 2020

Info gehiago

War Service-rako erakusleihoak

Lee Krasner. Kolore Bizia, Iruzkina, 2020

Info gehiago

Kolore birrindua [Shattered color], 1947

Lee Krasner. Kolore Bizia, Iruzkina, 2020

Info gehiago

Mosaikodun mahaia [Mosaic table], 1947

Lee Krasner. Kolore Bizia, Iruzkina, 2020

Info gehiago

Konposizioa [Composition], 1949

Lee Krasner. Kolore Bizia, Iruzkina, 2020

Info gehiago

Basoa, 2. zk. [Forest no. 2], 1954

Lee Krasner. Kolore Bizia, Iruzkina, 2020

Info gehiago

Arrano burusoila [Bald eagle], 1955

Lee Krasner. Kolore Bizia, Iruzkina, 2020

Info gehiago

Profezia [Prophecy], 1956

Lee Krasner. Kolore Bizia, Iruzkina, 2020

Info gehiago

Eguzki-plexuari eraso [Assault on the solar plexus], 1961

Lee Krasner. Kolore Bizia, Iruzkina, 2020

Info gehiago

Begia da lehen zirkulua [The eye is the first circle], 1960

Lee Krasner. Kolore Bizia, Iruzkina, 2020

Info gehiago

Beste ekaitz bat [Another storm], 1963

Lee Krasner. Kolore Bizia, Iruzkina, 2020

Info gehiago

Ikaro [Icarus], 1964

Lee Krasner. Kolore Bizia, Iruzkina, 2020

Info gehiago

Borroka [Combat], 1965

Lee Krasner. Kolore Bizia, Iruzkina, 2020

Info gehiago

Hazia, 21. zk. [Seed no. 21], 1969

Lee Krasner. Kolore Bizia, Iruzkina, 2020

Info gehiago

Palingenesia [Palingenesis], 1971

Lee Krasner. Kolore Bizia, Iruzkina, 2020

Info gehiago

Inperatiboa [Imperative], 1976

Lee Krasner. Kolore Bizia, Iruzkina, 2020

Info gehiago