Lee Krasner. Kolore Bizia
War Service-rako erakusleihoak
Mosaikodun mahaia [Mosaic table], 1947
Iruzkinak
Kolore birrindua [Shattered color], 1947
- Izenburua:
- Kolore birrindua [Shattered color], 1947
- Erakusketa:
- Lee Krasner. Kolore Bizia
- Gaiak:
- Emakumea artean | Eragin artistikoa | Ibilbide artistikoa | Sormena | Kolorea | Lan-prozesua | Natura | Jackson Pollock
- Mugimendu artistikoak:
- Espresionismo Abstraktua
- Teknikak:
- Olio-pintura
- Artelan motak:
- Pintura
- Aipatutako artistak:
- Krasner, Lee
“Izan dezakezu pintura ñimiño bat, baina eskala monumentalekoa”. Hitz horiez aipatzen zuen Krasnerrek Pollockekin ezkondu eta harekin Long Island-eko East Hampton-go Springs herri txikiko etxalde batera bizitzera joan zenean hasitako lan saila.
Pollockek aletegi berritu batean oso modu emankorrean lan egiten zuen bitartean, Krasner sormenezko blokeo batean zegoen sartuta, goiko solairuko gela txiki batean jarritako estudioan. Espresionista abstraktuen agerpenak guztiz zaharkiturik utzi zuen kubismoa: lehenek ez zioten inolako erreferentziarik egiten kanpoko munduari euren lanetan; bigarrena, ordea, modelo baten behaketatik abiatzen zen beti. Artista berrien gaia nia zen, moda berri batek, psikoanalisiak, askatutako psikea.
Krasnerrek honela gogoratu zuen garai hura: “Nik naturatik abiatuta lan egiten nuen […], hau da, hemen nago ni eta hor kanpoan Natura, sagar forman edo emakume forman. […] kontzeptua hautsita zegoen, eta zuri zegoen mihise baten aurrean jartzen zinen. Ulertu nuenean ni natura naizela […] benetako trantsizioa gertatu zen”.
Krasnerrek mahai baten gainean jartzen zituen bere mihiseak, horizontalean. Enpaste lodi-lodia erabiltzen zuen, eta espatula batekin zizelkatzen zituen geruzak. Mihisea okertuta, kontu handiz kontrolatzen zuen trementinaz diluitutako pinturaren jarioa. Haren arrasto txikiek mihisearen bazterretatik isuriak ziruditen kolore nahas-mahasak sortzen zituzten, mugitzen ari den organismo baten bat-bateko argazki bat balira bezala.
Pintura sail horri Irudi txikiak izena jarri zion, eta hogeita hamaika bat lan egin zituen sail horretakoak. Horiek izan ziren bere ibilbide osoan lantzen jarraitu zuen sailen lehenengo adibidea.