Lee Krasner. Kolore Bizia
Beste ekaitz bat [Another storm], 1963
Borroka [Combat], 1965
Iruzkinak
Ikaro [Icarus], 1964
- Izenburua:
- Ikaro [Icarus], 1964
- Erakusketa:
- Lee Krasner. Kolore Bizia
- Gaiak:
- Emakumea artean | Mitologia | Eragin artistikoa | Ibilbide artistikoa | Kolorea | Lan-prozesua | Tamaina | Jackson Pollock | Emozioa
- Mugimendu artistikoak:
- Espresionismo Abstraktua
- Teknikak:
- Olio-pintura
- Artelan motak:
- Pintura
- Aipatutako artistak:
- Krasner, Lee
1963. urteko udan, buru belarri sartuta zegoela formatu ahaltsu eta dinamiko handien aldian, Krasner erori egin zen, eta eskuineko besoa puskatu zuen. Ez zen ikaratu, eta, igeltsuarekin zuenez lanerako erabiltzen zuen besoa, ezkerrarekin margotzen hasi zen. Hoditik bertatik aplikatzen zuen pintura, ezkerreko eskuaz, eta eskuineko hatz-muturrekin eramaten zuen mihisean barrena. Ikaro lanean, horma honetan bertan ikusgai dagoen Urdinean barna lanean bezala, Krasnerren hatzen arrastoak ikusten dira, zeinak halabeharrez utzi baitzituen, baina baita marka berri bat bezala ere. Gorputz osoarekin keinu handiak egin beharrean, mihisetik oso gertu lan egiten zuen garai hartan, intimitate sentimena sortuz.
Ikaro lanean, halaber, Krasnerrek forma erdi figuratiboak sartu zituen berriro ere. Ikaroren greziar mitoa da mihisearen gai nagusia, zeinak Eguzkitik hurbilegi egin baitzuen hegan, aitak lumaz eta argizariz egindako hegoekin. Eguzkiak urtu egin zuen argizaria, eta Ikaroren gorputz kiskalia itsasora erori zen; ito egin zen, azkenik. Laranja kolore biziarekin eta izpiliku ukituekin, badirudi hegaldia Eguzkira gehiegi hurbiltzen ari den unea irudikatzen duela, bero eta luma eztanda batez. Baina nor da Ikaro hori, Eguzkira horrenbeste hurbiltzeko harrokeria izan zuena? Goian, eskuinean, aurpegi handi bat ikusten da, antza handia duena Jackson Pollockek 1953an Erretratua eta amets bat lanean sartu zuen autorretratu aztoragarriarekin.