Lee Krasner. Kolore Bizia
Borroka [Combat], 1965
Palingenesia [Palingenesis], 1971
Iruzkinak
Hazia, 21. zk. [Seed no. 21], 1969
- Izenburua:
- Hazia, 21. zk. [Seed no. 21], 1969
- Erakusketa:
- Lee Krasner. Kolore Bizia
- Gaiak:
- Emakumea artean | Ibilbide artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Kolorea | Papera | Sinbologia | Tamaina | Natura | Jackson Pollock
- Mugimendu artistikoak:
- Espresionismo Abstraktua
- Teknikak:
- Gouache
- Artelan motak:
- Pintura
- Aipatutako artistak:
- Krasner, Lee
1968an, Krasnerrek eskuz egindako paper pila bat aurkitu zuen, berak eta Pollockek hainbat urtez Douglass Morse Howell, Long Islandeko papergile artisau bati erosia. Howelli ere, Krasnerri bezala, asko interesatzen zitzaion eskura zituen materialak erabiltzea, eta berak landutako liho gordina, kalamua eta lihozko ehuna baliatzen zituen, baita galtza bakero zaharrak ere. Howellek bere makina propioa ere sortu zuen, birrintzaile erraldoi moduko bat, paper ore bihurtzen zituena aurkitutako material haiek guztiak. Haren papera berez zen objektu estetiko bat. Pollocki asko gustatzen zitzaion paper hura, ezinezkoa zelako aurretik jakitea nola xurgatuko zuen tinta. Artista askok aztertu zituzten Howellen orri irregular haien aukerak, besteak beste Jasper Johns, Elaine de Kooning eta Joan Mirók; ez, ordea, Krasnerrek.
Lau sail egin zituen Krasnerrek paper mota horrekin: Hazia, Lurra, Ura eta Hieroglifikoak. Horietan guztietan modu esplizituan itzultzen da bere inspirazio iturri nagusietako batera, naturara alegia, eta horrenbesteko jakin-mina sortzen zioten antzinako sinboloetara. Erakusketa honetan lan horietako hamalau ikusteko aukera dago.
Formatu txikiak askatasun handia eman zion esperimentatzeko. Gouachea oso denbora gutxian lehortzen denez, ez zuen itxaron behar gainean margotzeko. “Amorratzen nengoen hura egiteko —gogoratzen zuen—, eta aitaren batean atera ziren. Magiaz bezala”.
Etapa horretako lehentasunei leial, Krasnerrek ez zituen inoiz bi kolore baino gehiago erabili. Ur-margoek paperaren testura irregularrarekin nola erreakzionatzen zuten jakin nahi zuen, eta batzuetan mikroskopioko laminen itxura zuten orban kriptikoak sortzen zituen. Ildo horretatik, nolabait ere Howellekin lankidetzan egindako lanak zirela esan liteke.