Edukira zuzenean joan

Lee Krasner. Kolore Bizia

Kolore birrindua [Shattered color], 1947

Info gehiago

Konposizioa [Composition], 1949

Info gehiago

Iruzkinak

Mosaikodun mahaia [Mosaic table], 1947

Izenburua:
Mosaikodun mahaia [Mosaic table], 1947
Erakusketa:
Lee Krasner. Kolore Bizia
Gaiak:
Emakumea artean | Eragin artistikoa | Ibilbide artistikoa | Forma | Kolorea | Materiala | Altzariak | Erakusketak | AEB | New York | Jackson Pollock | Teknika eta materialak
Mugimendu artistikoak:
Espresionismo Abstraktua
Teknikak:
Collage
Artelan motak:
Altzariak
Aipatutako artistak:
Krasner, Lee

Neguak latzak ziren Long Island inguruan. Eta Krasnerrek eta Pollockek ezin zutenez berogailua etxeko bi solairuetan aldi berean jarri, Krasner beheko solairura aldatu zen, eta, horrela, bikotearen beste premiatako batez arduratzen hasi zen: altzariez, hain zuzen ere.

Bi mahai-taula egin zituen gurdi baten gurpilekin, eta mosaikoak sortu zituen, hondartzan bildutako maskor eta harri koskorrekin, mailukadaka berdindutako imitazioko bitxiekin, txanponekin, giltzekin eta Pollocki Federal Art Projectentzat egindako mosaiko batean sobran gelditu zitzaizkion beirazko teselekin. Ekimen hark zerikusi zuzena zuen ezer ez botatzeko joerarekin, Depresio Handiaren alaba baitzen Krasner, baina baita Springseko baso eta hondartzak bere etxera eramateko bultzadarekin ere.

Lan horien bitartez, collagera itzuli zen Krasner, hain zuzen ere War Servicen erakusleihoetan esperimentatzen hasi zen teknikara. Ez dira soilik dekoraziorako piezak, Irudi txikiak sortaren parte ere badira: kolorearekin eta formarekin egindako esperimentuak, non izaera misteriotsua eta pertsonala hartzen baitzuen formak. Gainera, bere obran hain maitea zuen baina bere lanek dagoeneko irudikatzen ez zuten ingurune natural hura artelanean sartzeko aukera eman zioten.

Mahai haiek portxean eta egongelan erabili zituzten, hautsontziak eta martini ontziak uzteko. Haietako bat New Yorkeko Bertha Schaefer Gallery-n antolatutako The Modern House Comes Alive [Etxe modernoak bizia hartzen du] izeneko erakusketan erakutsi zen, eta pieza nagusia izan zen, gainera, erakusketako geletako batean. Erakusketa hartan bertan, beste geletako batean, Schaeferrek beste mahai bat erakutsi zuen; mahai hartako taula Irudi txikiak sortako lan bat zen, beira baten azpian jarria. Krasnerren beste pintura bat zegoen horman zintzilik, sail berekoa. Hura izan zen kritikariek, bai New York Herald Tribune bai New York Times egunkarietan, Krasnerren lana goraipatu zuten lehenengo aldia.

BESTE ATALAK

Sarrera

Lee Krasner. Kolore Bizia, Iruzkina, 2020

Info gehiago

Autorretratua [Self-portrait], 1928 inguru 

Lee Krasner. Kolore Bizia, Iruzkina, 2020

Info gehiago

Biluzi-estudioa [Study from the nude], 1933

Lee Krasner. Kolore Bizia, Iruzkina, 2020

Info gehiago

Aurrez aurreko biluzi-estudioa [Nude study from life], 1940 

Lee Krasner. Kolore Bizia, Iruzkina, 2020

Info gehiago

War Service-rako erakusleihoak

Lee Krasner. Kolore Bizia, Iruzkina, 2020

Info gehiago

Kolore birrindua [Shattered color], 1947

Lee Krasner. Kolore Bizia, Iruzkina, 2020

Info gehiago

Mosaikodun mahaia [Mosaic table], 1947

Lee Krasner. Kolore Bizia, Iruzkina, 2020

Info gehiago

Konposizioa [Composition], 1949

Lee Krasner. Kolore Bizia, Iruzkina, 2020

Info gehiago

Basoa, 2. zk. [Forest no. 2], 1954

Lee Krasner. Kolore Bizia, Iruzkina, 2020

Info gehiago

Arrano burusoila [Bald eagle], 1955

Lee Krasner. Kolore Bizia, Iruzkina, 2020

Info gehiago

Profezia [Prophecy], 1956

Lee Krasner. Kolore Bizia, Iruzkina, 2020

Info gehiago

Eguzki-plexuari eraso [Assault on the solar plexus], 1961

Lee Krasner. Kolore Bizia, Iruzkina, 2020

Info gehiago

Begia da lehen zirkulua [The eye is the first circle], 1960

Lee Krasner. Kolore Bizia, Iruzkina, 2020

Info gehiago

Beste ekaitz bat [Another storm], 1963

Lee Krasner. Kolore Bizia, Iruzkina, 2020

Info gehiago

Ikaro [Icarus], 1964

Lee Krasner. Kolore Bizia, Iruzkina, 2020

Info gehiago

Borroka [Combat], 1965

Lee Krasner. Kolore Bizia, Iruzkina, 2020

Info gehiago

Hazia, 21. zk. [Seed no. 21], 1969

Lee Krasner. Kolore Bizia, Iruzkina, 2020

Info gehiago

Palingenesia [Palingenesis], 1971

Lee Krasner. Kolore Bizia, Iruzkina, 2020

Info gehiago

Inperatiboa [Imperative], 1976

Lee Krasner. Kolore Bizia, Iruzkina, 2020

Info gehiago