Lee Krasner. Kolore Bizia
Hazia, 21. zk. [Seed no. 21], 1969
Inperatiboa [Imperative], 1976
Iruzkinak
Palingenesia [Palingenesis], 1971
- Izenburua:
- Palingenesia [Palingenesis], 1971
- Erakusketa:
- Lee Krasner. Kolore Bizia
- Gaiak:
- Emakumea artean | Eragin artistikoa | Ibilbide artistikoa | Forma | Kolorea | Konposizioa | New York | Emozioa
- Mugimendu artistikoak:
- Espresionismo Abstraktua
- Teknikak:
- Olio-pintura
- Artelan motak:
- Pintura
- Aipatutako artistak:
- Krasner, Lee
Palingenesia greziar jatorriko hitz bat da, eta “berpizkundea” esan nahi du. Hirurogeita hamarreko hamarkadako margolanetan, Krasnerrek bere burua berrasmatu zuen beste behin. Bere paletak mugatua izaten jarraitzen zuen —kasu honetan, mugurdi kolorea eta irlandar berdea—, baina kolore beroagoak erabiltzen zituen. Garai honetako formak gardenagoak eta gogorragoak dira, silueta zuridunak; kartoi mehe zatiak dirudite, eta denboran atzera egiten dute, collagea erabiltzen zuen garaira eta Matisserenganako mirespen betierekora.
Garai hartan, minimalismoak aspaldian zion gain hartua espresionismo abstraktuari. Krasnerren irudimen menderakaitza, ordea, ez zen minimalismoaren eraginez geldiarazi; aitzitik, bere irudiei ezarri zien eutsitasun berria ordezkapen haren aurreko erreakzio gisa har daiteke. Krasnerren formak, sendotasun eta pisu izugarrikoak, ondo pentsatutako konposizioetara egokitzen dira, tentsioen oreka osatuz. Beren gain dute lerroari eta koloreari buruzko berrogei urteko ikerketaren ondarea, Hofmannen push-pull delakoa eta irudikapena-abstrakzioa dikotomia. Haiek sortzeko inspirazio-iturri izandako mundu naturalaren arrastoak ere badituzte: nolabait ere, pintura honi begiratuta zaila da lorategi bat gogora ez etortzea.
Krasnerren azken etapako margolanei darien sentipena amaiera batena da. Ibilbide ohiz kanpokoaren laburpen moduko bat. Palingenesia hautatu zuten, beste batzuekin batera, Krasnerren formatu handien erakusketa bat egiteko Whitney Museum of American Art-en. Lehenengo aldia zen Krasnerren lan bat New Yorkeko museo batean erakusten zela, eta bakarra izan zen, gainera, hil aurretik.