Lee Krasner. Kolore Bizia
Begia da lehen zirkulua [The eye is the first circle], 1960
Ikaro [Icarus], 1964
Iruzkinak
Beste ekaitz bat [Another storm], 1963
- Izenburua:
- Beste ekaitz bat [Another storm], 1963
- Erakusketa:
- Lee Krasner. Kolore Bizia
- Gaiak:
- Emakumea artean | Eragin artistikoa | Ibilbide artistikoa | Kolorea | Lan-prozesua | Sinbologia
- Mugimendu artistikoak:
- Espresionismo Abstraktua
- Teknikak:
- Olio-pintura
- Artelan motak:
- Pintura
- Aipatutako artistak:
- Krasner, Lee
1962. urtean, bazirudien baretuta zegoela Krasnerren barne-ekaitza. Goizetan margotzen hasi zen, argi naturalarekin, eta horrela agertu ziren berriro ere koloreak bere mihiseetan; edonola ere, horrek ez zion eragotzi monokromiaren inguruan ikertzen jarraitzea. Lan berri horiei Oinarrizko saila izena jarri zien.
Beste ekaitz bat lana da saileko handiena, eta bertan alizarina-gorria da kolore nagusia, ñabardura urdinekin. Zergatik hautatu zuen Krasenerrek hori? “Demagun margolan urdin bat margotu nahi dudala —esan zuen behin—, baina horren ordez alizarina irteten dela, edo horia. Hori da, hain zuzen, pinturan gehien interesatzen zaidana. […] Pintatzearen misterioa, zeinetatik saiatzen bainaiz ez urruntzen, gailentzen den alizarina hori da”. Eta alizarina-gorria eta zuria besterik ez erabilita, ñabardura aukera izugarria lortzen zuen.
Matisseren kolorearen teoriak eragin handia izan zuen Krasnerrengan, eta hark adierazi zuenez, “kolorearekin, sorginkeria-kontua dirudien energia lortzen da”. Horren adibide argia dugu artelan honetan. Gaueko bidaiak laneko arku handien ordez, pintzelkada zuzen eta oldarkorragoak egiten ditu Krasnerrek. Ez dago begirik, ez dago hareazko ekaitzaren aipamenik, ezta mundu naturalean ezagut daitekeen erreferentea duen ezer ere: espresionismo abstraktua da, kalitate dramatiko garbienean. Artistaren barne bizitza adierazten da margolanean, askatasun berri baten, nagusitasun berri baten eta ahalmen berri baten adierazpena bat balitz bezala.