Lee Krasner. Kolore Bizia
Palingenesia [Palingenesis], 1971
Iruzkinak
Inperatiboa [Imperative], 1976
- Izenburua:
- Inperatiboa [Imperative], 1976
- Erakusketa:
- Lee Krasner. Kolore Bizia
- Gaiak:
- Emakumea artean | Eragin artistikoa | Ibilbide artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Kolorea | Materiala | Birziklatzea
- Mugimendu artistikoak:
- Espresionismo Abstraktua
- Teknikak:
- Collage
- Artelan motak:
- Pintura
- Aipatutako artistak:
- Krasner, Lee
Hirurogeita hamarreko hamarkadaren erdialdean, Krasnerrek berreskuratu egin zituen Hans Hofmannen ikasle zela ikatz ziriz egindako marrazkiak. Karpetatan pilatuta zeuden. Lausotutako marrazki ahaztuek azpian zeuden zirriborroen ikatz-arrastoak zituzten inprimatuta. Marrazki horiek izan ziren, hain zuzen, hurrengo eta azken collage sailerako materiala.
Krasnerrek birziklatzearen, berrikustearen eta sorkuntzaren eredura jo zuen berriro ere. Azken margolanetan bezala, lerro argiak eta forma zehatzak bilatzen zituen; hori zela eta, orriak eskuz urratu beharrean, berrogeita hamarreko hamarkadako collageetan erabilitako tintazko marrazkiekin egin zuen bezala, guraizeekin ebaki zituen. Kasu batzuetan nahiago izan zituen atzealdeko arrasto fantasmalak aurrealdeko marrazkiak baino. Beste batzuetan, zuriz utzi zituen hainbat eremu modu probokatzailean, modeloaren inguruko espazio hutsa irudikatzeko edo. Prozesu hura Hofmannekiko elkarrizketa bat zen, baita kritika bat ere: hainbat hamarkadaz etengabe ikertzen jardun ondoren, kubismo analitikoak zerbait xelebrea zirudien, arau arbitrarioei lotua zegoena.
Saileko obra bakoitzak aditz-denbora baten izena du, eta Hamaika modu hitzak ikusteko erabiltzeko izenburu orokorrean biltzen dira denak. Izenburuek denbora multzo bat ekartzen dute gogora, denak batera gertatuko balira bezala: “Ez naiz inoiz iraganetik libre —esan zuen Krasnerrek—. Jarraikortasunean sinesten dut. […] Iragana orainaren parte [da], eta era berean, etorkizunaren zati bihurtzen [da]”.