Lee Krasner. Kolore Bizia
Arrano burusoila [Bald eagle], 1955
Eguzki-plexuari eraso [Assault on the solar plexus], 1961
Iruzkinak
Profezia [Prophecy], 1956
- Izenburua:
- Profezia [Prophecy], 1956
- Erakusketa:
- Lee Krasner. Kolore Bizia
- Gaiak:
- Emakumea artean | Heriotza | Eragin artistikoa | Ibilbide artistikoa | Kolorea | Europa | Jackson Pollock
- Mugimendu artistikoak:
- Espresionismo Abstraktua
- Teknikak:
- Olio-pintura
- Artelan motak:
- Pintura
- Aipatutako artistak:
- Krasner, Lee
Profezia lana izugarrizko iraulia izan zen Krasnerrentzat. Artistarentzat aztoragarriegia zen margolan hura, baina Pollockek bukatzera bultzatu zuen. Aurreko urtean, senarrari jarraituz, psikoanalisian sartu zen, baina beldur handia zion bere inkontzientetik azaleratzen ari zenari.
Margolan hori inflexio puntu bat izan zen Krasnerren lanaren barruan, haustura bat, bai koloreari bai ikonografiari dagokionez. Arrosa koloreko eta orban gorridun formek aringarririk gabeko loditasuna dute, eta besoen eta hanken bihurdurak Picassoren Avignongo andereñoak lana ekartzen du gogora. Bereziki iragarlea da eskuineko bazterrean dagoen begia, pintzelaren heldulekuaren muturrarekin pintura hezea karraskatuz egina. Pollockek hura kentzea iradoki zion, baina berak ez zuen kendu nahi izan.
Krasnerrek biratuta utzi zuen margolana astoan, eta Parisera joan zen. Hura zuen lehenengo bidaia Europara. Liluratuta gelditu zen Chartreseko katedralarekin eta Louvreko maisu handiekin. Han zela, Clement Greenberg-en dei bat jaso zuen, zeinak jakinarazi baitzion Pollock auto istripu batean hil zela. 47 urterekin alargun, Krasnerrek hegaldi bat hartu zuen berehala etxera itzultzeko, eta estudiora bueltatzean, jarraipena eman zion Profezia lanari Jaiotza eta Hiru bitan obrekin. Horiek ere ikusgai daude erakusketa honetan.
Galdetu ziotenean nola izan zen gai hain azkar pintatzen hasteko, honela erantzun zuen berak: “Margotzea ez da bizitzarekiko independentea den zerbait, dena da bat. Bizi nahi dudan galdetzea bezala da. Nire erantzuna baietz da, eta horregatik margotzen dut”. Pollock hil ondorengo urte eta erdian, formatu handiko hamazazpi margolan bukatu zituen Krasnerrek.