Lee Krasner. Kolore Bizia
Basoa, 2. zk. [Forest no. 2], 1954
Profezia [Prophecy], 1956
Iruzkinak
Arrano burusoila [Bald eagle], 1955
- Izenburua:
- Arrano burusoila [Bald eagle], 1955
- Erakusketa:
- Lee Krasner. Kolore Bizia
- Gaiak:
- Emakumea artean | Eragin artistikoa | Ibilbide artistikoa | Lan-prozesua | Sinbologia | New York | Jackson Pollock | Porrota | Teknika eta materialak
- Mugimendu artistikoak:
- Espresionismo Abstraktua
- Teknikak:
- Collage
- Artelan motak:
- Pintura
- Aipatutako artistak:
- Krasner, Lee
Berrogeita hamarreko hamarkadaren erdialdeko Arrano burusoila collagean, Krasnerrek nahastu egiten ditu, alde batetik, Pollockek baztertutako tintazko marrazkiak —haren baimena zuen marrazkiok erabiltzeko—, eta, bestetik, bere obra propioen zatiak. Pollockek baztertutako lanen artean daude arranoaren burua, collagearen erdian agertzen dena, eta pintura beltzez zipriztindutako gainerako zatiak. Litekeena da arranoaren burua bien arteko txantxa bat izatea: burusoila da, Pollock bezala, eta margolanetik karranka eginez ateratzen dela ematen du.
Amaitu ondoren jartzen zien Krasnerrek izenburua lanei, eta lagunen laguntza izaten zuen askotan. Lagun horietako batek, John Bernard Myers arte merkatariak, honela gogoratzen du gertaera hura: “Asko arduratzen zen lanen izenburuaz, baina, batzuetan, hainbat artistari gertatzen zaien moduan, izenburua jartzeko ideiarik gabe gelditzen zen. ‘Zatoz afaltzera —esaten zidan—, gauza berri batzuk erakutsi nahi dizkizut’, eta, horrela, nik banekien elkarrizketa zoragarri eta barregarria edukiko genuela bere azken lanari buruz”.
Garai horretan, arazo larriak zituen Krasnerrek senarrarekin, eta oso litekeena da senarraren lanak puskatu eta bere lanetan berrerabiltzea katarsi moduko bat izatea. Bestalde, Depresio Handiaren garaian garatu zenez artista gisa, berezkoa zuen Krasnerrek materialak berrerabiltzeko joera. Etekinik handiena ateratzen zien egoera txarrei.
Matisseren ebakinen miresle izanik, Krasner haren metodoaz baliatu zen zerbait trinkoagoa eta tentsio emozional handiagokoa sortzeko, bereziki bere lanak ez zituelako paper garbiaz egiten, aurretik eginda zeuden lanez baizik. Bere estudioko eta Pollocken estudioko hondakinak gainjarri eta gainezartzea porrota, porrot artistikoa zein ezkontzaren porrota, gogora ekartzeko modu bat zela pentsa liteke.