Edukira zuzenean joan

Lee Krasner. Kolore Bizia

Konposizioa [Composition], 1949

Info gehiago

Arrano burusoila [Bald eagle], 1955

Info gehiago

Iruzkinak

Basoa, 2. zk. [Forest no. 2], 1954

Izenburua:
Basoa, 2. zk. [Forest no. 2], 1954
Erakusketa:
Lee Krasner. Kolore Bizia
Gaiak:
Emakumea artean | Eragin artistikoa | Ibilbide artistikoa | Lan-prozesua | Erakusketak | Betty Parsons galeria | Stable galeria | Natura | New York
Mugimendu artistikoak:
Espresionismo Abstraktua
Teknikak:
Collage
Artelan motak:
Pintura
Aipatutako artistak:
Krasner, Lee

1951n egin zuen Krasnerrek bakarkako lehenengo erakusketa. New Yorkeko Betty Parsons Gallery-n izan zen, abstrakzio geometrikoko hamalau mihiseko sail batekin. Lan haiek oso harrera ona izan bazuten ere, ez ziren saldu. Norabidea aldatu nahian, tinta beltzeko marrazkietan hartu zuen babesa.

Honela gogoratu zuen geroago: “Marrazkiz gainezka neuzkan nik estudioko hormak […] lurretik sabaira buelta osoan. Sartu nintzen egun batean, asper-asper egina nengoen, kendu nituen marrazki guztiak paretatik, txiki-txiki egin nituen eta lurrera bota nituen… eta itzuli nintzenean —pare bat aste igaro ziren atea berriz ireki nuen arte— […] zorua erabat estalita zegoen nik han utzitako marrazki-puskez”.

Inspirazio iturri izan ziren lurrean osatutako ustekabeko justaposizio haiek. Saldu gabe gelditu zitzaizkion hamalau mihise haietatik hamabi puskatu zituen, eta collage sail bat hasi zuen horiekin. Basoa, 2. zk. lanak Autorretratua lanaren kutsua du, eta artistak bere Springseko etxe ondoko basoak ere hartu zituen inspirazio-iturri. Altua da mihisea, irudikatzen dituen zuhaitzak bezala, eta paper eta mihise zatiak ditu, pinturaz zikinduak. Eguzki-izpiek zeharkatzen duten baso baten barruan sartuta ikusten du ikusleak bere burua. Irudi txikiak sailean gertatzen den bezala, mihiseak ezin dio basoari eutsi, "naturaren argazki handitu bat" balitz bezala, Fairfield Porter pintore eta kritikariaren hitzetan.

Collage horien erakusketa New Yorkeko Stable Gallery-n antolatu zen, 1955. urtean, eta hamarkada hartako garrantzitsuenetako bat izan zen, Clement Greenberg arte kritikariaren ustez.

BESTE ATALAK

Sarrera

Lee Krasner. Kolore Bizia, Iruzkina, 2020

Info gehiago

Autorretratua [Self-portrait], 1928 inguru 

Lee Krasner. Kolore Bizia, Iruzkina, 2020

Info gehiago

Biluzi-estudioa [Study from the nude], 1933

Lee Krasner. Kolore Bizia, Iruzkina, 2020

Info gehiago

Aurrez aurreko biluzi-estudioa [Nude study from life], 1940 

Lee Krasner. Kolore Bizia, Iruzkina, 2020

Info gehiago

War Service-rako erakusleihoak

Lee Krasner. Kolore Bizia, Iruzkina, 2020

Info gehiago

Kolore birrindua [Shattered color], 1947

Lee Krasner. Kolore Bizia, Iruzkina, 2020

Info gehiago

Mosaikodun mahaia [Mosaic table], 1947

Lee Krasner. Kolore Bizia, Iruzkina, 2020

Info gehiago

Konposizioa [Composition], 1949

Lee Krasner. Kolore Bizia, Iruzkina, 2020

Info gehiago

Basoa, 2. zk. [Forest no. 2], 1954

Lee Krasner. Kolore Bizia, Iruzkina, 2020

Info gehiago

Arrano burusoila [Bald eagle], 1955

Lee Krasner. Kolore Bizia, Iruzkina, 2020

Info gehiago

Profezia [Prophecy], 1956

Lee Krasner. Kolore Bizia, Iruzkina, 2020

Info gehiago

Eguzki-plexuari eraso [Assault on the solar plexus], 1961

Lee Krasner. Kolore Bizia, Iruzkina, 2020

Info gehiago

Begia da lehen zirkulua [The eye is the first circle], 1960

Lee Krasner. Kolore Bizia, Iruzkina, 2020

Info gehiago

Beste ekaitz bat [Another storm], 1963

Lee Krasner. Kolore Bizia, Iruzkina, 2020

Info gehiago

Ikaro [Icarus], 1964

Lee Krasner. Kolore Bizia, Iruzkina, 2020

Info gehiago

Borroka [Combat], 1965

Lee Krasner. Kolore Bizia, Iruzkina, 2020

Info gehiago

Hazia, 21. zk. [Seed no. 21], 1969

Lee Krasner. Kolore Bizia, Iruzkina, 2020

Info gehiago

Palingenesia [Palingenesis], 1971

Lee Krasner. Kolore Bizia, Iruzkina, 2020

Info gehiago

Inperatiboa [Imperative], 1976

Lee Krasner. Kolore Bizia, Iruzkina, 2020

Info gehiago