Lee Krasner. Kolore Bizia
Profezia [Prophecy], 1956
Begia da lehen zirkulua [The eye is the first circle], 1960
Iruzkinak
Eguzki-plexuari eraso [Assault on the solar plexus], 1961
- Izenburua:
- Eguzki-plexuari eraso [Assault on the solar plexus], 1961
- Erakusketa:
- Lee Krasner. Kolore Bizia
- Gaiak:
- Emakumea artean | Heriotza | Artea eta emozioa | Ibilbide artistikoa | Kolorea | Lan-prozesua | Tamaina | Erakusketak | Howard Wise Gallery | Jackson Pollock
- Mugimendu artistikoak:
- Espresionismo Abstraktua
- Teknikak:
- Olio-pintura
- Artelan motak:
- Pintura
- Aipatutako artistak:
- Krasner, Lee
Pollock hil ondoren, aletegira aldatu zen Krasner. Margolan askoz ere handiagoak egin zitzakeen estudio hartan, askoz ere handiagoa baitzen. Insomnioak jota, ordu txikietan hasi zen lan egiten. Eta hori izan zen Gaueko bidaiak lanaren jatorria ––adiskide zuen Richard Howard poetari zor dio izenburua—. Aurreko lanekin inolako antzik ez zuten hogeita lau margolanez osatutako saila zen. Krasnerrek horman iltzatzen zuen mihisea, baina tenkatu gabe, eta arku handiak egiten hasten zen. Gorputz osoa baliatu zuen lan haiek egiteko, eta neketsua izango zen inondik ere lan hura metro bat eta hirurogei zentimetro neurtzen zuen norbaitentzat. Margolanaren goiko aldera iristeko, helduleku luzeko pintzel bat hartuta jauzi ere egin zuen zenbaitean.
Ez zitzaionez gustatzen argi artifizialarekin koloreak erabiltzea, zurira eta arre kolore natural zein ilunera mugatu zuen bere paleta; kolore-sorta hark buztinezko eta hareazko ekaitzak ekartzen zituen gogora. Bizkor egiten zuen lan, geruza finak aplikatzen baitzituen, eta horrela, nahieran mugi zitekeen, pintura noiz lehortuko zain egon gabe. Krasnerrek ez zituen dolu pinturatzat hartu nahi, baina ez dago zalantzarik emozioz beterik daudela.
Lan honen izenburuak, Eguzki-plexuari eraso —arnasa eteteko moduko ukabilkada bat sabelaldean—, ezin hobeto deskribatzen du zer gogo-aldarte zuen Krasnerrek hura margotu zuenean. Ama galdu zuen, Pollocken testamentu-betearazlea zen eta, era berean, borrokan ari zen berezko eskubidez artistatzat har zezaten; gainera, Clement Greenbergek bertan behera utzi zion erakusketa bat, ez zitzaiolako gustatzen artistaren azken lanek hartu zuten norabide berria. Prestakuntza artistikoaren urteetan aurrera jarraitzeko balio izan zion egoskorkeriaz baliatuta, Krasner ez zen kikildu, eta Gaueko bidaiak saileko lanak Howard Wise Gallery-ko bi erakusketatan eman zituen ezagutzera, 1960an eta 1962an, hurrenez hurren. Izugarrizko gorespenak jaso zituen.