Edukira zuzenean joan

Picasso eskultore. Materia eta gorputza

4. Burua, 1928ko urria

Info gehiago

6. Emakume-burua, Boisgeloup, 1931

Info gehiago

Iruzkinak

5. Figura: Guillaume Apollinaireren omenezko monumentu baterako proiektua, 1928ko udazkena

Izenburua:
5. Figura: Guillaume Apollinaireren omenezko monumentu baterako proiektua, 1928ko udazkena
Erakusketa:
Picasso eskultore. Materia eta gorputza
Gaiak:
Heriotza | Artelanak | Eragin artistikoa | Esperimentazio artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Geometria | Lan-prozesua | Centro de Arte Reina Sofía | Frantzia | Guillaume Apollinaire | Julio González | Teknika eta materialak
Mugimendu artistikoak:
Abangoardia
Artelan motak:
Eskultura
Aipatutako artistak:
Picasso, Pablo

Guillaume Apollinaire olerkaria 1918ko azaroan hil zen. Handik bi urtera, hogeita zortzi kidez osaturiko batzorde batek iragarri zuen monumentu bat eraikiko zutela haren hilobian. Batzordekideen artean Picasso eta Apollinaireren alarguna zeuden.

Arazoak sortu ziren berehala; ez hainbeste alderdi ekonomiari lotuak, behar beste diru bildu baitzuten enkante bidez, baizik eta Apollinaireren figurari lotuak, bai eta hark abangoardiako zenbait mugimendurekin izandako harremanari lotuak ere. Picassok enkarguak onartzeko ohiturarik ez bazuen ere, hari agindu zioten monumentua sortzeko zeregin zail hura. Picassok, orduan, hainbat zirriborro egin eta forma geometrikoz osaturiko giza irudi lerdenak irudikatu zituen; irudi horiek lotura zuten Apollinaire surrealistak idatzitako “Poeta eraila” izeneko kontakizunarekin. Prosazko lan horretan, Apollinairek Beningo txoria balitz bezala aurkeztu zuen Picasso, zeinak  “ezerezaz egindako estatua bat, hutsez egina” zizelkatzen baitu olerkari zenduaren hilobirako.

Batzordeko kide gehienek espero zuten Apollinaireren hilobirako monumentua estilo errealistako obra izatea, baina Picassok bere independentziari eutsi zion, eta ez zuen amore eman batzordearen eskarien aurrean. Espero zenaren ordez, alanbre soldatuzko eraikuntza-proposamen ugari aurkeztu zituen. Ideia haiek eskulturara eramateko, Picassok laguntza eskatu zion Julio González eskultoreari, haren trebetasun teknikoa baliatzeko.

Ez zuten onartu Picassok Apollinaireren hilobiko monumentua egiteko aurkeztu zuen proposamenetako bakar bat ere, ezta areto honetan ikusgai dagoen Emakumea lorategian ere. Azken hori elkarren artean artekatutako metalezko barraz eta ebakinez osatuta dago, begiak errematxeak dira, eta hostoak alanbre bidez daude eutsita.

Picassok zuriz margotu zuen obra horren lehen bertsioa. Hurrengo urtean, brontzezko bertsioa egiteko agindu zion Gonzálezi, eta bertsio horixe dago areto honetan ikusgai. Reina Sofía museora iritsi baino lehen, eskultura naturaren erdian egon zen kokatua, artistarena zen Boisgeloupeko parkean.  

BESTE ATALAK

1. Sarrera

Picasso eskultore. Materia eta gorputza, Iruzkina, 2023

Info gehiago

2. Dama eskaintzailea, 1933ko uda

Picasso eskultore. Materia eta gorputza, Iruzkina, 2023

Info gehiago

3. Emakume-burua (Fernande), 1909ko udazkena

Picasso eskultore. Materia eta gorputza, Iruzkina, 2023

Info gehiago

4. Burua, 1928ko urria

Picasso eskultore. Materia eta gorputza, Iruzkina, 2023

Info gehiago

5. Figura: Guillaume Apollinaireren omenezko monumentu baterako proiektua, 1928ko udazkena

Picasso eskultore. Materia eta gorputza, Iruzkina, 2023

Info gehiago

6. Emakume-burua, Boisgeloup, 1931

Picasso eskultore. Materia eta gorputza, Iruzkina, 2023

Info gehiago

7. Emakume-burua, Boisgeloup, 1931Emakume-bustoa, Boisgeloup, 1931

Picasso eskultore. Materia eta gorputza, Iruzkina, 2023

Info gehiago

8. Bainularia, Boisgeloup, 1931

Picasso eskultore. Materia eta gorputza, Iruzkina, 2023

Info gehiago

9. Buru kaskoduna, Boisgeloup, 1933

Picasso eskultore. Materia eta gorputza, Iruzkina, 2023

Info gehiago

10. Emakume hostoduna, Boisgeloup, 1934

Picasso eskultore. Materia eta gorputza, Iruzkina, 2023

Info gehiago

11. Picassoren eskuineko eskua, 1937

Picasso eskultore. Materia eta gorputza, Iruzkina, 2023

Info gehiago

12. Bainulariak saila, Cannes, 1956ko uda

Picasso eskultore. Materia eta gorputza, Iruzkina, 2023

Info gehiago

13. Emakumea zutik, Boisgeloup, 1930eko udazkena

Picasso eskultore. Materia eta gorputza, Iruzkina, 2023

Info gehiago

14. Emakume-burua (Dora Maar), 1941

Picasso eskultore. Materia eta gorputza, Iruzkina, 2023

Info gehiago

15. Burezurra (Hildako baten burua), Paris, 1943ko maiatza

Picasso eskultore. Materia eta gorputza, Iruzkina, 2023

Info gehiago

16. Gizona bildotsa hartuta, Paris, 1943ko martxoa

Picasso eskultore. Materia eta gorputza, Iruzkina, 2023

Info gehiago

17. Emakumea haurdun (bigarren urratsa), Vallauris, 1959

Picasso eskultore. Materia eta gorputza, Iruzkina, 2023

Info gehiago

18. Neskatoa soka-saltoan, Vallauris, 1950–54

Picasso eskultore. Materia eta gorputza, Iruzkina, 2023

Info gehiago

19. Sylvette, Vallauris, 1954

Picasso eskultore. Materia eta gorputza, Iruzkina, 2023

Info gehiago

20. Emakumea eta haurra, Cannes, 1961 hasiera

Picasso eskultore. Materia eta gorputza, Iruzkina, 2023

Info gehiago

21. Emakumea besoak zabalik, Cannes, 1961

Picasso eskultore. Materia eta gorputza, Iruzkina, 2023

Info gehiago

22. Emakume-burua, Mougins, 1962 bukaera

Picasso eskultore. Materia eta gorputza, Iruzkina, 2023

Info gehiago