Edukira zuzenean joan

Picasso eskultore. Materia eta gorputza

9. Buru kaskoduna, Boisgeloup, 1933

Info gehiago

11. Picassoren eskuineko eskua, 1937

Info gehiago

Iruzkinak

10. Emakume hostoduna, Boisgeloup, 1934

Izenburua:
10. Emakume hostoduna, Boisgeloup, 1934
Erakusketa:
Picasso eskultore. Materia eta gorputza
Gaiak:
Emakumea artean | Argazkigintza | Artistaren estudioa | Eragin artistikoa | Ibilbide artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Sormena | Lan-prozesua | Perspektiba | Tamaina | Teknika eta materialak
Mugimendu artistikoak:
Surrealismoa
Artelan motak:
Eskultura
Aipatutako artistak:
Picasso, Pablo

Minotaure aldizkari surrealistak egindako enkargua betetze aldera, Brassaï Boisgeloupera joan zen Picassori eta haren obrari tailerrean argazkiak ateratzeko. Argitalpen hartan, André Bretonek “Picasso bere elementuan” izenburuko artikulua idatzi zuen, atal bat artistaren eskulturari eskainita. Brassaïk argazkira ekarritako jatorrizko piezen aurrean, Bretonek esan zuen Picassoren igeltsuzko obra berriak ez zuela xede klasizismoaren itzulera; aitzitik, norbaitek usteko balu trinkoagoak, bigunagoak eta kanpotik begiratuta berehalakoagoak diren giza forma horiek berekin zekartela Picassoren nolabaiteko ordenara itzulera bat, ukazioa edo saldukeria, oker legoke. Horrek guztiak Picassoren lan artistikoaren irudi berritua jartzen zuen agerian, espektatibei erronka eginda eta haren berrikuntza etengabea erakutsita.

Brassaïren eta Picassoren arteko topaketa hartatik adiskidantza iraunkorra jaio zen. Artistak beti agertu zuen bere mirespena argazkilariak bere eskulturen monumentaltasuna atzemateko zuen trebetasunagatik, baita eskulturak tamainaz txikiak zirenean ere, aurrean duzun hau bezala. 

Emakume hostoduna ere “eskultura entziklopediko” deiturikoen artean dago, eta Picassok bere obra eskultorikoan erabilitako material askotarikoak darakuski. Gorputzaren beheko gainazal ia guztian ageri zaigun testura kartoi uzkurtua igeltsu hezearen gainean presionatuz lortua da. Hostoek, gainera, materialean harrapatutako formak eta nerbiazioak dituzte, eta jabetu egin dira, nolabait, XX. mendeko nekazaritzaren jainkosa gisako honen enborraren goialdeaz; burua, berriz, kutxa ñimiño bat baino ez da.

Tamainaz txikia izanagatik, monumentaltasun nabarmena dario pieza honi, Brassaïk bere argazkietan aurkeztu zuenean bezalaxe: obraren indarra eta presentzia boteretsua agerikoak dira. 

BESTE ATALAK

1. Sarrera

Picasso eskultore. Materia eta gorputza, Iruzkina, 2023

Info gehiago

2. Dama eskaintzailea, 1933ko uda

Picasso eskultore. Materia eta gorputza, Iruzkina, 2023

Info gehiago

3. Emakume-burua (Fernande), 1909ko udazkena

Picasso eskultore. Materia eta gorputza, Iruzkina, 2023

Info gehiago

4. Burua, 1928ko urria

Picasso eskultore. Materia eta gorputza, Iruzkina, 2023

Info gehiago

5. Figura: Guillaume Apollinaireren omenezko monumentu baterako proiektua, 1928ko udazkena

Picasso eskultore. Materia eta gorputza, Iruzkina, 2023

Info gehiago

6. Emakume-burua, Boisgeloup, 1931

Picasso eskultore. Materia eta gorputza, Iruzkina, 2023

Info gehiago

7. Emakume-burua, Boisgeloup, 1931Emakume-bustoa, Boisgeloup, 1931

Picasso eskultore. Materia eta gorputza, Iruzkina, 2023

Info gehiago

8. Bainularia, Boisgeloup, 1931

Picasso eskultore. Materia eta gorputza, Iruzkina, 2023

Info gehiago

9. Buru kaskoduna, Boisgeloup, 1933

Picasso eskultore. Materia eta gorputza, Iruzkina, 2023

Info gehiago

10. Emakume hostoduna, Boisgeloup, 1934

Picasso eskultore. Materia eta gorputza, Iruzkina, 2023

Info gehiago

11. Picassoren eskuineko eskua, 1937

Picasso eskultore. Materia eta gorputza, Iruzkina, 2023

Info gehiago

12. Bainulariak saila, Cannes, 1956ko uda

Picasso eskultore. Materia eta gorputza, Iruzkina, 2023

Info gehiago

13. Emakumea zutik, Boisgeloup, 1930eko udazkena

Picasso eskultore. Materia eta gorputza, Iruzkina, 2023

Info gehiago

14. Emakume-burua (Dora Maar), 1941

Picasso eskultore. Materia eta gorputza, Iruzkina, 2023

Info gehiago

15. Burezurra (Hildako baten burua), Paris, 1943ko maiatza

Picasso eskultore. Materia eta gorputza, Iruzkina, 2023

Info gehiago

16. Gizona bildotsa hartuta, Paris, 1943ko martxoa

Picasso eskultore. Materia eta gorputza, Iruzkina, 2023

Info gehiago

17. Emakumea haurdun (bigarren urratsa), Vallauris, 1959

Picasso eskultore. Materia eta gorputza, Iruzkina, 2023

Info gehiago

18. Neskatoa soka-saltoan, Vallauris, 1950–54

Picasso eskultore. Materia eta gorputza, Iruzkina, 2023

Info gehiago

19. Sylvette, Vallauris, 1954

Picasso eskultore. Materia eta gorputza, Iruzkina, 2023

Info gehiago

20. Emakumea eta haurra, Cannes, 1961 hasiera

Picasso eskultore. Materia eta gorputza, Iruzkina, 2023

Info gehiago

21. Emakumea besoak zabalik, Cannes, 1961

Picasso eskultore. Materia eta gorputza, Iruzkina, 2023

Info gehiago

22. Emakume-burua, Mougins, 1962 bukaera

Picasso eskultore. Materia eta gorputza, Iruzkina, 2023

Info gehiago