Edukira zuzenean joan

Picasso eskultore. Materia eta gorputza

16. Gizona bildotsa hartuta, Paris, 1943ko martxoa

Info gehiago

18. Neskatoa soka-saltoan, Vallauris, 1950–54

Info gehiago

Iruzkinak

17. Emakumea haurdun (bigarren urratsa), Vallauris, 1959

Izenburua:
17. Emakumea haurdun (bigarren urratsa), Vallauris, 1959
Erakusketa:
Picasso eskultore. Materia eta gorputza
Gaiak:
Emakumea artean | Giza gorputza | Eragin artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Sormena | Lan-prozesua | Hondakinak | Materialak | Sinbologia | Frantzia | Françoise Gilot | Amatasuna
Mugimendu artistikoak:
Espresionismoa
Artelan motak:
Eskultura
Aipatutako artistak:
Picasso, Pablo

1948an, Vallauris herriko La Galloise izeneko etxetxo batera joan ziren bizitzera Picasso eta haren neska-lagun Françoise Gilot, kostaldetik eta Cannesetik kilometro gutxira. Bertan bazegoen Picassok 1946an ezagututako buztinola bat. Madoura izeneko tailer hura, Suzanne eta Georges Ramié-ren jabetzapekoa, bitarteko berri horrekin esperimentatzeko lekua izan zen Picassorentzat.

Etapa horretan, Picassok bi seme-alaba izan zituen Françoise Gilotekin, Claude eta Paloma, eta Le Fournas izeneko lurrin-lantegi bateko eraikin zahar bat erosi zuen, estudio gisa erabiltzeko. Etxetik tailerrera bitarteko bidean, hondakindegi gisako bat zegoen, non tokiko eltzegileek hondakintzat jotzen zuten gauza oro botatzen baitzuten. Material horietako batzuk inspirazio-iturri izan ziren Picassorentzat, eta obrak sortzeko berreskuratu zituen; adibidez, emakume haurdun baten eskultura hau sortzeko. Horrela, beste batzuek botatzen zutena artistak esanahiz eta edertasunez beteriko arte-pieza bihurtzen zuen.

Picassok lurrin-lantegian egindako lehen eskulturetako bat Emakumea haurdun izan zen. Françoise Gilotek honela deskribatu zuen obraren lehen urratsaren sortze-prozesua:  "Bularrak eta abdomen lasaia osatzeko, hiru ur pitxer erabili ziren; sabela pitxer handi batekin egina da, eta bularrak, bi pitxer txikiagorekin, guztiak ere hondakin-mordotik berreskuratuak". Horrela, Picassok eguneroko objektuak eta objektu baztertuak erabili zituen eskultura itxuratzeko, elementu mundutarrak figura femeninoaren irudikapen artistiko bihurtuta.

Emakumea haurdun lanaren lehen urratsa brontzez egin ondoren, Picassok obraren bigarren urratsa landu zuen, betiere lehenbizikoaren brontzea urtzeko erabilitako igeltsutik abiatuta. Emankortasunaren jainkosa peto-petoa da. 1958an datatutako argazkiei esker ikus dezakegu xehetasun anatomiko batzuk erantsi zizkiola artistak azken unean Emakumea haurdun obraren bigarren urratsari, hala nola  titiburuak eta zilborra, eta nabarmen handitu zuen oinen tamaina, oinarri sendoagoa sortzeko. Horrela, Picassok eskultura aldatzen eta fintzen jarraitu zuen, adierazkortasun eta oreka estetiko handiagoa emanez.  

BESTE ATALAK

1. Sarrera

Picasso eskultore. Materia eta gorputza, Iruzkina, 2023

Info gehiago

2. Dama eskaintzailea, 1933ko uda

Picasso eskultore. Materia eta gorputza, Iruzkina, 2023

Info gehiago

3. Emakume-burua (Fernande), 1909ko udazkena

Picasso eskultore. Materia eta gorputza, Iruzkina, 2023

Info gehiago

4. Burua, 1928ko urria

Picasso eskultore. Materia eta gorputza, Iruzkina, 2023

Info gehiago

5. Figura: Guillaume Apollinaireren omenezko monumentu baterako proiektua, 1928ko udazkena

Picasso eskultore. Materia eta gorputza, Iruzkina, 2023

Info gehiago

6. Emakume-burua, Boisgeloup, 1931

Picasso eskultore. Materia eta gorputza, Iruzkina, 2023

Info gehiago

7. Emakume-burua, Boisgeloup, 1931Emakume-bustoa, Boisgeloup, 1931

Picasso eskultore. Materia eta gorputza, Iruzkina, 2023

Info gehiago

8. Bainularia, Boisgeloup, 1931

Picasso eskultore. Materia eta gorputza, Iruzkina, 2023

Info gehiago

9. Buru kaskoduna, Boisgeloup, 1933

Picasso eskultore. Materia eta gorputza, Iruzkina, 2023

Info gehiago

10. Emakume hostoduna, Boisgeloup, 1934

Picasso eskultore. Materia eta gorputza, Iruzkina, 2023

Info gehiago

11. Picassoren eskuineko eskua, 1937

Picasso eskultore. Materia eta gorputza, Iruzkina, 2023

Info gehiago

12. Bainulariak saila, Cannes, 1956ko uda

Picasso eskultore. Materia eta gorputza, Iruzkina, 2023

Info gehiago

13. Emakumea zutik, Boisgeloup, 1930eko udazkena

Picasso eskultore. Materia eta gorputza, Iruzkina, 2023

Info gehiago

14. Emakume-burua (Dora Maar), 1941

Picasso eskultore. Materia eta gorputza, Iruzkina, 2023

Info gehiago

15. Burezurra (Hildako baten burua), Paris, 1943ko maiatza

Picasso eskultore. Materia eta gorputza, Iruzkina, 2023

Info gehiago

16. Gizona bildotsa hartuta, Paris, 1943ko martxoa

Picasso eskultore. Materia eta gorputza, Iruzkina, 2023

Info gehiago

17. Emakumea haurdun (bigarren urratsa), Vallauris, 1959

Picasso eskultore. Materia eta gorputza, Iruzkina, 2023

Info gehiago

18. Neskatoa soka-saltoan, Vallauris, 1950–54

Picasso eskultore. Materia eta gorputza, Iruzkina, 2023

Info gehiago

19. Sylvette, Vallauris, 1954

Picasso eskultore. Materia eta gorputza, Iruzkina, 2023

Info gehiago

20. Emakumea eta haurra, Cannes, 1961 hasiera

Picasso eskultore. Materia eta gorputza, Iruzkina, 2023

Info gehiago

21. Emakumea besoak zabalik, Cannes, 1961

Picasso eskultore. Materia eta gorputza, Iruzkina, 2023

Info gehiago

22. Emakume-burua, Mougins, 1962 bukaera

Picasso eskultore. Materia eta gorputza, Iruzkina, 2023

Info gehiago