Edukira zuzenean joan

Picasso eskultore. Materia eta gorputza

11. Picassoren eskuineko eskua, 1937

Info gehiago

13. Emakumea zutik, Boisgeloup, 1930eko udazkena

Info gehiago

Iruzkinak

12. Bainulariak saila, Cannes, 1956ko uda

Izenburua:
12. Bainulariak saila, Cannes, 1956ko uda
Erakusketa:
Picasso eskultore. Materia eta gorputza
Gaiak:
Giza gorputza | Artelanak | Eragin artistikoa | Ibilbide artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Konposizioa | Hondakinak | Sinbologia | Itsas paisaia | Frantzia | Teknika eta materialak
Mugimendu artistikoak:
Surrealismoa
Artelan motak:
Eskultura
Aipatutako artistak:
Picasso, Pablo

Cannesko La Californie etxean kokatua zegoenean, Picassok aurkitutako objektuak erabili zituen berriz, eta eskultura-multzo monumental bat sortu zuen: Bainulariak. Gai hori Picassoren obran behin eta berriz agertzen bada ere hasiera-hasieratik, sei eskultura hauek egiterakoan, Henri-Georges Clouzot zinemagilearen 1955eko “Picassoren misterioa” filmerako ondu zituen sorkuntza-lanak izan zituen artistak inspirazio-iturri; bereziki, hondartzako bizitza aktiboaren panorama handi bat erakusten zuen koadro bat. Frantziako Antibes herrian oporretan zegoela ikusten zituen bainulariek proiektatutako itzalek liluraturik, artistak silueta sinplifikatudun figura arketipiko hauek sortu zituen.

Sei eskulturon brontzezko bertsioak daude ikusgai hemen; hasieran, erratz-makilak, marko zaharrak, altzari-puskak eta txatartegietan zein hondakindegietan aurkitutako objektuak erabili zituen Picassok haiek sortzeko. Sei figuretako bakoitzak bere izaera du, eta zeinek bere bainujantzia, aurpegia, sexu-organoak eta gainerako xehetasunak ditu bereizgarri. Picassok “Urpekaria”, “Gizona eskuak elkartuta”, “Iturri-gizona”, “Mutikoa”, “Emakumea besoak zabalik” eta “Gizon gaztea” izenak eman zizkien. Badirudi piezek elkarren arteko lotura dutela, itsas kode bat osatuko balute bezala, eta artistak berak ezarria da figura bakoitzaren besoen antolaera.

Hondartza-eszena garaikide batean dauden forma sinplifikatuko txotxongilo erraldoien antzera, Bainulariek gogora dakarte Picassok bere lehen obren ensanblaje kubistan agertzen zuen muin hura, eta eguneratu egiten dute. Eskultura hauek espiritu ludiko eta desafiatzailea ematen dute aditzera, eta aurkitutako elementuak eta artistaren sormena uztartzen dituzte bizimodu modernoaren funtsa eta Picassoren adierazpen artistikoa gorpuzten dituzten pertsonaia bereziak hezurmamitzeko.

BESTE ATALAK

1. Sarrera

Picasso eskultore. Materia eta gorputza, Iruzkina, 2023

Info gehiago

2. Dama eskaintzailea, 1933ko uda

Picasso eskultore. Materia eta gorputza, Iruzkina, 2023

Info gehiago

3. Emakume-burua (Fernande), 1909ko udazkena

Picasso eskultore. Materia eta gorputza, Iruzkina, 2023

Info gehiago

4. Burua, 1928ko urria

Picasso eskultore. Materia eta gorputza, Iruzkina, 2023

Info gehiago

5. Figura: Guillaume Apollinaireren omenezko monumentu baterako proiektua, 1928ko udazkena

Picasso eskultore. Materia eta gorputza, Iruzkina, 2023

Info gehiago

6. Emakume-burua, Boisgeloup, 1931

Picasso eskultore. Materia eta gorputza, Iruzkina, 2023

Info gehiago

7. Emakume-burua, Boisgeloup, 1931Emakume-bustoa, Boisgeloup, 1931

Picasso eskultore. Materia eta gorputza, Iruzkina, 2023

Info gehiago

8. Bainularia, Boisgeloup, 1931

Picasso eskultore. Materia eta gorputza, Iruzkina, 2023

Info gehiago

9. Buru kaskoduna, Boisgeloup, 1933

Picasso eskultore. Materia eta gorputza, Iruzkina, 2023

Info gehiago

10. Emakume hostoduna, Boisgeloup, 1934

Picasso eskultore. Materia eta gorputza, Iruzkina, 2023

Info gehiago

11. Picassoren eskuineko eskua, 1937

Picasso eskultore. Materia eta gorputza, Iruzkina, 2023

Info gehiago

12. Bainulariak saila, Cannes, 1956ko uda

Picasso eskultore. Materia eta gorputza, Iruzkina, 2023

Info gehiago

13. Emakumea zutik, Boisgeloup, 1930eko udazkena

Picasso eskultore. Materia eta gorputza, Iruzkina, 2023

Info gehiago

14. Emakume-burua (Dora Maar), 1941

Picasso eskultore. Materia eta gorputza, Iruzkina, 2023

Info gehiago

15. Burezurra (Hildako baten burua), Paris, 1943ko maiatza

Picasso eskultore. Materia eta gorputza, Iruzkina, 2023

Info gehiago

16. Gizona bildotsa hartuta, Paris, 1943ko martxoa

Picasso eskultore. Materia eta gorputza, Iruzkina, 2023

Info gehiago

17. Emakumea haurdun (bigarren urratsa), Vallauris, 1959

Picasso eskultore. Materia eta gorputza, Iruzkina, 2023

Info gehiago

18. Neskatoa soka-saltoan, Vallauris, 1950–54

Picasso eskultore. Materia eta gorputza, Iruzkina, 2023

Info gehiago

19. Sylvette, Vallauris, 1954

Picasso eskultore. Materia eta gorputza, Iruzkina, 2023

Info gehiago

20. Emakumea eta haurra, Cannes, 1961 hasiera

Picasso eskultore. Materia eta gorputza, Iruzkina, 2023

Info gehiago

21. Emakumea besoak zabalik, Cannes, 1961

Picasso eskultore. Materia eta gorputza, Iruzkina, 2023

Info gehiago

22. Emakume-burua, Mougins, 1962 bukaera

Picasso eskultore. Materia eta gorputza, Iruzkina, 2023

Info gehiago