Edukira zuzenean joan

Hilma af Klint

Marrazki espirituala, Bostak (Spiritistisk teckning, De Fem), ca. 1903

Info gehiago

Eros saila, WU/Arrosa saila

Eros saila, WU/Arrosa saila, II multzoa (Erosserien, Serie WU/Rosen, Grupp II), 5 zk., 1907

Info gehiago

Iruzkinak

Jatorrizko kaosaJatorrizko kaosa, WU/Arrosa saila, I multzoa (Urkaos, Serie WU/Rosen, Grupp I), 1 zk., 1906

Izenburua:
Jatorrizko kaosaJatorrizko kaosa, WU/Arrosa saila, I multzoa (Urkaos, Serie WU/Rosen, Grupp I), 1 zk., 1906
Erakusketa:
Hilma af Klint
Gaiak:
Emakumea artean | Artistak | Eragin artistikoa | Ibilbide artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Kolorea | Konposizioa | Sinbologia | Bostak emakume-kluba | Espiritualtasuna | Teosofia | Suedia | Anna Cassel | Dualtasuna | Espiritismoa
Mugimendu artistikoak:
Arte Abstraktua
Artelan motak:
Pintura
Aipatutako artistak:
Af Klint, Hilma

Hilma Af Klint 1906an hasi zen Jatorrizko kaosa sortzen, bere lehenbiziko sail abstraktua. Anna Casselekin lankidetza estuan egindako lan-multzo honek munduaren jaiotza zalapartatsua irudikatzen du —hau da, batasuna erdibitu eta argia eta iluntasuna edo maskulinoa eta femeninoa bezalako dualtasunak sortu zireneko prozesua—, eta berriz bateratzeko saiakera egiten du. Honako 26 mihiseek osatzen dute Jatorrizko kaosa: Af Klinten Tenplurako pinturak saileko lehen multzoa eta haren sorkuntzarik anbiziotsuena.

Jatorrizko kaosa irakaspen teosofikoekin dago loturik. Hain zuzen ere, ideia nagusi gisa hartzen du mundua hasi zenean bakartasuna bi indar kontrajarritan zatitu zela eta, ondorioz, bizitza indar horien batasuna bilatzea litzatekeela, batasun horrek jainkotasunera hurbilduko baikintuzke. Af Klint 1904an sartu zen Teosofia Elkartean. Mugimendu espiritual hura New Yorken sortu zen hiru hamarkada lehenago, eta aurretik ere existitzen ziren tradizio erlijiosoak eta filosofikoak ditu iturri. Teosofoak naturaren eta jainkotasunaren baitan esanahi sakonago bat aurkitzen saiatzen dira, eta, horretarako, esperientzia pertsonalak arlo fisikoaren eta espiritualaren ezagutzarekin uztartzen dituzte. Ideia horrek mundu zabaleko klase ilustratu eta nahiko aberatsa erakarri zuen, zeinek uste baitzuten doktrina berritzaileenek —teosofiak, kasu— erantzunak ekar zitzaketela aurrez aurre zuten mundu berriaren inguruan, eta haren bidez uler zezaketela agertzen ari ziren aurkikuntza zientifiko handien benetako esanahia.

Af Klintek bere egin zuen teosofoek sinboloz osatutako lengoaia unibertsalaren inguruan egin zuten ikerketa. Esate baterako, espiralek —barraskilo baten maskorrean ageri direnek, kasurako— eboluzioa adierazten dute. Artistaren konposizioek garai hartan agertu berriak ziren aurkikuntza zientifikoak ere islatzen dituzte, hala nola uhin elektromagnetikoen maiztasunak. Halaber, koloreek eta letrek esanahi sinbolikoak dituzte: horiak maskulinotasuna irudikatzen du; urdinak, femeninotasuna; eta berdeak, aldiz, bien arteko lotura. “W” letrak materialtasuna gorpuzten du; “U” letrak, berriz, espiritualtasuna. “WU” [honela irakurri: uve bikoitza, u] konbinazioa, bestalde, bi errealitateen arteko loturaren adierazle da, eta bilakaera sinbolizatzen du. Af Klinten lengoaia abstraktuaren parte bat lehendik ere erabilia zuten Bostak taldeko kideek: zenbait hitz espiritismo-saioetako hizkuntza zifratuaren parte dira. Artistak bere bizitzaren zati handi bat igaro zuen haiek deskodetu nahian, eta letra edo esaldi bererako definizio desberdinak eman zituen maiz, bere koadernoetan ikus dezakegunez.

BESTE ATALAK

Sarrera

Hilma af Klint, Iruzkina, 2024

Info gehiago

Biografia laburra

Hilma af Klint, Iruzkina, 2024

Info gehiago

Obra goiztiarraHilma Af Klint, Udako paisaia, 1888

Hilma af Klint, Iruzkina, 2024

Info gehiago

Marrazki espirituala, Bostak (Spiritistisk teckning, De Fem), ca. 1903

Hilma af Klint, Iruzkina, 2024

Info gehiago

Jatorrizko kaosaJatorrizko kaosa, WU/Arrosa saila, I multzoa (Urkaos, Serie WU/Rosen, Grupp I), 1 zk., 1906

Hilma af Klint, Iruzkina, 2024

Info gehiago

Eros saila, WU/Arrosa sailaEros saila, WU/Arrosa saila, II multzoa (Erosserien, Serie WU/Rosen, Grupp II), 5 zk., 1907

Hilma af Klint, Iruzkina, 2024

Info gehiago

Figura-pintura handiak, WU/Arrosa saila Figura-pintura handiak, WU/Arrosa saila, III multzoa (De stora figurmälningarn, Serie WU/Rosen, Grupp III), 4 zk., 1907

Hilma af Klint, Iruzkina, 2024

Info gehiago

Zazpi puntako izarra, WUS/Zazpi puntako izarra saila

Hilma af Klint, Iruzkina, 2024

Info gehiago

Eboluzioa, WUS/Zazpi puntako izarra saila Eboluzioa, WUS/Zazpi puntako izarra saila, VI multzoa (Evolutionen, Serie WUS/Sjustjärnan, Grupp VI), 15 zk., 1908

Hilma af Klint, Iruzkina, 2024

Info gehiago

Hamar nagusiak, Titulurik gabea saila, IV multzoaHamar nagusiak, Haurtzaroa, Titulurik gabea saila, IV multzoa (De tio största, Barnaåldern, Saknar seriebeteckning, Grupp IV), 1 zk., 1907 

Hilma af Klint, Iruzkina, 2024

Info gehiago

Usoa, UW saila, IX/UW multzoa Usoa, UW saila, IX/UW multzoa (Duvan, Serie UW, Grupp IX/UW), 1 zk., 1915

Hilma af Klint, Iruzkina, 2024

Info gehiago

ErretaulakErretaula, Erretaulak, X multzoa (Altarbild, Altarbilder, Grupp X), 1 zk., 1915

Hilma af Klint, Iruzkina, 2024

Info gehiago

Pertzeval sailaPertzeval saila, III multzoa (Serie Parcifal, Grupp III), 1 zk., 1916

Hilma af Klint, Iruzkina, 2024

Info gehiago

Atomoa sailaAtomoa saila (Serie Atomen), 8 zk., 1917

Hilma af Klint, Iruzkina, 2024

Info gehiago

 
Ikuspuntua
Budaren ikuspuntua bizitza mundutarrean, II saila (Budhas ståndpunkt i jordelifvet, Serie II), 3a zk., 1920

Hilma af Klint, Iruzkina, 2024

Info gehiago

Lore eta zuhaitzen behaketazTitulurik gabea, Lore eta zuhaitzen behaketaz (Titel saknas, Vid betraktande av blommor och träd), 1922

Hilma af Klint, Iruzkina, 2024

Info gehiago

Jakintzaren zuhaitza, W sailaJakintzaren zuhaitza, W saila (Kunskapens träd, Serie W), 1 zk., 1913

Hilma af Klint, Iruzkina, 2024

Info gehiago

Beltxarga, SUW saila, IX/SUW multzoa
Beltxarga, SUW saila, IX/SUW multzoa (Svanen, Serie SUW, Grupp IX/SUW), 9 zk., 1915

Hilma af Klint, Iruzkina, 2024

Info gehiago

Koadernoak

Hilma af Klint, Iruzkina, 2024

Info gehiago