Edukira zuzenean joan

Hilma af Klint

Eros saila, WU/Arrosa saila

Eros saila, WU/Arrosa saila, II multzoa (Erosserien, Serie WU/Rosen, Grupp II), 5 zk., 1907

Info gehiago

Zazpi puntako izarra, WUS/Zazpi puntako izarra saila

Info gehiago

Iruzkinak

Figura-pintura handiak, WU/Arrosa saila Figura-pintura handiak, WU/Arrosa saila, III multzoa (De stora figurmälningarn, Serie WU/Rosen, Grupp III), 4 zk., 1907

Izenburua:
Figura-pintura handiak, WU/Arrosa saila Figura-pintura handiak, WU/Arrosa saila, III multzoa (De stora figurmälningarn, Serie WU/Rosen, Grupp III), 4 zk., 1907
Erakusketa:
Hilma af Klint
Gaiak:
Emakumea artean | Artearen historia | Eragin artistikoa | Ibilbide artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Geometria | Espirala | Kolorea | Konposizioa | Sinbologia | Bostak emakume-kluba | Espiritualtasuna | Arrosagurutzea Ordena | Dualtasuna | Alkimia
Mugimendu artistikoak:
Arte Abstraktua
Artelan motak:
Pintura
Aipatutako artistak:
Af Klint, Hilma

Honako hau 1907ko Figura-pintura handiak multzoko laugarren margolana da. Bertan, itxura androginoa duten lau irudi mistiko ageri dira argitasunetik ateratzen, naturaz gaindiko plano batetik baletoz bezala. Badirudi aurreko irudi argitsua bitan banatu dela maskulinotasunaren eta femeninotasunaren arteko bereizketa islatzeko. Hori koloreko figura maskulinoa belauniko ageri da ezkerrean. Urdin koloreko irudi femeninoa, aldiz, eskuinean dago, eserita. Eman dezake maskulinotasunaren eta femeninotasunaren arteko bereizketa erabatekoa dela, baina biek lotuta jarraitzen dute emakumeak eskuan duen bihotzetik sortzen den zirkulazio-sistema gorriaren bidez.

Sailak aurrera egin ahala, irudiak eboluzionatuz doaz, eta Af Klinten lehen marrazki automatikoetan ageri zirenen tankerako hainbat forma, silueta eta sinbolo agertzen hasten dira, hala nola lerro espiralak eta diagonalak, lore-formak, eta biologia eta botanika gogorarazten dituzten motiboak. Espiralak behin eta berriz agertzen dira artistaren obran. Hain zuzen, espiral itxurako tenplu bat imajinatu zuen bere pintura-ziklo osoa bertan jartzeko. Sail honetako azken mihisean kristau-memorial bat agertzen zaigu, erdian arrosa bat duen gurutze batekin: arrosa-gurutzeei eginiko erreferentzia bat da, Elizaren dogma zurrunaren aurka zeuden kristauek XVII. mendean sortutako ordena sekretuari, alegia. Ordena hura jakintza alkimikoarekin lotuta zegoen, eta arrosa-gurutzea zen haren ikurra. Arrosa-gurutzearen eragina ondo dokumentatuta dago Af Klinten koaderno, margolan eta tituluetan.

Figura-pintura handiak multzoari dagokionez, hauxe idatzi zuen Af Klintek: [Af Klintek berak kontatuko balu bezala] “Koadroak zuzenean margotu nituen, aldez aurreko marrazkirik gabe eta intentsitate handiz. Ez nuen arrastorik ere irudiek zer irudikatzen ote zuten; hala ere, azkar eta segurtasunez lan egin nuen, pintzelkada bakar bat ere aldatu gabe”.

BESTE ATALAK

Sarrera

Hilma af Klint, Iruzkina, 2024

Info gehiago

Biografia laburra

Hilma af Klint, Iruzkina, 2024

Info gehiago

Obra goiztiarraHilma Af Klint, Udako paisaia, 1888

Hilma af Klint, Iruzkina, 2024

Info gehiago

Marrazki espirituala, Bostak (Spiritistisk teckning, De Fem), ca. 1903

Hilma af Klint, Iruzkina, 2024

Info gehiago

Jatorrizko kaosaJatorrizko kaosa, WU/Arrosa saila, I multzoa (Urkaos, Serie WU/Rosen, Grupp I), 1 zk., 1906

Hilma af Klint, Iruzkina, 2024

Info gehiago

Eros saila, WU/Arrosa sailaEros saila, WU/Arrosa saila, II multzoa (Erosserien, Serie WU/Rosen, Grupp II), 5 zk., 1907

Hilma af Klint, Iruzkina, 2024

Info gehiago

Figura-pintura handiak, WU/Arrosa saila Figura-pintura handiak, WU/Arrosa saila, III multzoa (De stora figurmälningarn, Serie WU/Rosen, Grupp III), 4 zk., 1907

Hilma af Klint, Iruzkina, 2024

Info gehiago

Zazpi puntako izarra, WUS/Zazpi puntako izarra saila

Hilma af Klint, Iruzkina, 2024

Info gehiago

Eboluzioa, WUS/Zazpi puntako izarra saila Eboluzioa, WUS/Zazpi puntako izarra saila, VI multzoa (Evolutionen, Serie WUS/Sjustjärnan, Grupp VI), 15 zk., 1908

Hilma af Klint, Iruzkina, 2024

Info gehiago

Hamar nagusiak, Titulurik gabea saila, IV multzoaHamar nagusiak, Haurtzaroa, Titulurik gabea saila, IV multzoa (De tio största, Barnaåldern, Saknar seriebeteckning, Grupp IV), 1 zk., 1907 

Hilma af Klint, Iruzkina, 2024

Info gehiago

Usoa, UW saila, IX/UW multzoa Usoa, UW saila, IX/UW multzoa (Duvan, Serie UW, Grupp IX/UW), 1 zk., 1915

Hilma af Klint, Iruzkina, 2024

Info gehiago

ErretaulakErretaula, Erretaulak, X multzoa (Altarbild, Altarbilder, Grupp X), 1 zk., 1915

Hilma af Klint, Iruzkina, 2024

Info gehiago

Pertzeval sailaPertzeval saila, III multzoa (Serie Parcifal, Grupp III), 1 zk., 1916

Hilma af Klint, Iruzkina, 2024

Info gehiago

Atomoa sailaAtomoa saila (Serie Atomen), 8 zk., 1917

Hilma af Klint, Iruzkina, 2024

Info gehiago

 
Ikuspuntua
Budaren ikuspuntua bizitza mundutarrean, II saila (Budhas ståndpunkt i jordelifvet, Serie II), 3a zk., 1920

Hilma af Klint, Iruzkina, 2024

Info gehiago

Lore eta zuhaitzen behaketazTitulurik gabea, Lore eta zuhaitzen behaketaz (Titel saknas, Vid betraktande av blommor och träd), 1922

Hilma af Klint, Iruzkina, 2024

Info gehiago

Jakintzaren zuhaitza, W sailaJakintzaren zuhaitza, W saila (Kunskapens träd, Serie W), 1 zk., 1913

Hilma af Klint, Iruzkina, 2024

Info gehiago

Beltxarga, SUW saila, IX/SUW multzoa
Beltxarga, SUW saila, IX/SUW multzoa (Svanen, Serie SUW, Grupp IX/SUW), 9 zk., 1915

Hilma af Klint, Iruzkina, 2024

Info gehiago

Koadernoak

Hilma af Klint, Iruzkina, 2024

Info gehiago