Hilma af Klint
Jakintzaren zuhaitza, W saila
Jakintzaren zuhaitza, W saila (Kunskapens träd, Serie W), 1 zk., 1913
Iruzkinak
Lore eta zuhaitzen behaketazTitulurik gabea, Lore eta zuhaitzen behaketaz (Titel saknas, Vid betraktande av blommor och träd), 1922
- Izenburua:
- Lore eta zuhaitzen behaketazTitulurik gabea, Lore eta zuhaitzen behaketaz (Titel saknas, Vid betraktande av blommor och träd), 1922
- Erakusketa:
- Hilma af Klint
- Gaiak:
- Emakumea artean | Eragin artistikoa | Ibilbide artistikoa | Esperimentazio artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Kolorea | Lan-prozesua | Espiritualtasuna | Antroposofia | Natura | Rudolf Steiner | Zientzia | Teknika eta materialak
- Mugimendu artistikoak:
- Arte Abstraktua
- Teknikak:
- Akuarela
- Artelan motak:
- Pintura
- Aipatutako artistak:
- Af Klint, Hilma
1920an, Af Klint Elkarte Antroposofikoan sartu zen. Orduan, Dornachen egonaldi luzeak egiteari ekin zion, ikasteko, eta 1930era arte egin zituen bisitaldi haiek. Antroposofiak proposatzen du esperientzia espiritualen ikerkuntzan metodo zientifikoak aplikatzea irudimen kontzientea, inspirazioa eta intuizioa baliatuz. Af Klintek espero zuen bere ikerketa antroposofikoak lagungarri izango zitzaizkiola berak sorturiko irudien esanahia ulertzeko. Alabaina, alferrikakoa izan zen bilaketa hura: ikasi zuenak eta Rudolf Steinerren hitzaldiek eraginda, Af Klintek zeharo aldatu zuen sorkuntza artistikoaren ikuspegia.
Hala, Lore eta zuhaitzen behaketaz margotzen hasi zen 1922an: forma botanikodun akuarela argitsuak, naturaren indar espiritualak erretratatu nahi zituztenak. Horretarako, artistak alla prima akuarela-teknika erabili zuen (hau da, hezea hezearen gainean): lehenik, papera prestatzen zuen, gainazalaren gainean belaki heze bat pasatuz; gero, pintura aplikatzen zuenean, aske jariatzen zen hura, eta koloreei uzten zien gaia sortzen. Praktika hori fisikoki askatzailea izan zen Af Klintentzat, urteetan izan baitzuen mina eskuetan. Steinerrek gomendatutako metodoa zen hura; izan ere, Steinerren ustez, pinturak askatu egin behar zuen lerroaren tiraniatik, koloreari erabat emana izan behar zuen.
Baliteke akuarela horiek Steinerrek agindutako ariketetatik sortuak izatea, pentsatzen baitzuen mundu naturala arretaz behatzeak ahalbidetu zezakeela naturaren berezko koloreak atzematea eta plano espirituala esperimentatzea. Ale-buruxka lanean —hori ere sail honetakoa—, aleak aura gorri bizi bat barreiatzen du. Af Klinten hitzetan [Af Klintek berak kontatuko balu bezala], “landare baten bizi-indarraren atzean sentimenduaren berotasuna ezkutatzen da”.