Hilma af Klint
Beltxarga, SUW saila, IX/SUW multzoaBeltxarga, SUW saila, IX/SUW multzoa (Svanen, Serie SUW, Grupp IX/SUW), 9 zk., 1915
Iruzkinak
Koadernoak
- Izenburua:
- Koadernoak
- Erakusketa:
- Hilma af Klint
- Gaiak:
- Emakumea artean | Interpretazioa | Eragin artistikoa | Ibilbide artistikoa | Esperimentazio artistikoa | Ekoizpen artistikoa | Forma | Kolorea | Lan-prozesua | Bostak emakume-kluba | Espiritualtasuna | Espiritismoa
- Mugimendu artistikoak:
- Arte Abstraktua
- Teknikak:
- Akuarela
- Artelan motak:
- Pintura
- Aipatutako artistak:
- Af Klint, Hilma
Artistaren koadernoen hautaketa txiki bat besterik ez dago hemen bilduta. Hilma af Klintek 125 koaderno baino gehiago ekoitzi zituen bere bizitzan. Haietan, idazketa automatikoa, azterlan diagramatikoak eta zirriborroak bildu zituen 25.000 orrialdetan, baita artistak berak espirituen munduko argibideei jarraikiz sortutako irudi eta sistema linguistikoen interpretazioak ere.
Koaderno batzuetan Bostak talde espiritistako kideen idazkiak eta marrazkiak ageri dira. Askok Af Klinten Tenplurako pinturak aipatzen dituzte. Artistak ez zuen egin margolan horiek prestatzeko zirriborrorik, baina, ondorengo urteetan, koadroen kopia txikiak sortu zituen akuarelaz eta jatorrizko margolanen zuri-beltzeko argazkiekin batera parekatu zituen koadernotan. Halaber, 1915ean tenpluaren zikloa osatu ondoren eginiko obrak erregistratzen eta komentatzen jarraitu zuen.
1930eko hamarkadan, bere hitzen, sinboloen, koloreen eta letren konbinazioen sistema kriptikoak azaldu nahirik, artistak hiztegi bat bildu zuen: Hilma af Klinten lanetako letrak eta hitzak. Bildutako gaien artean ageri dira, konparazio baterako, kolore arrosa edo gorria, berekoikeria adierazten dutenak, edo tenplu bat, indibidualtasunari erreferentzia eginez. Af Klinten hiztegiak bere obraren interpretazioari buruzko zenbait argibide ematen dituen arren, oraindik ere badira alderdi nahasgarriak eta kontraesankorrak. Nolanahi ere, koadernoek erakusten dute hizkuntza eta abstrakzioa baliatzen zituela Af Klintek bere esanahi-bilaketan. Metodo horren bidez, forma eman ziezaiokeen ikusten ez denari, eta, azken finean, ezagutezinari.