Hilma af Klint
Atomoa saila
Atomoa saila (Serie Atomen), 8 zk., 1917
Lore eta zuhaitzen behaketaz
Titulurik gabea, Lore eta zuhaitzen behaketaz (Titel saknas, Vid betraktande av blommor och träd), 1922
Iruzkinak
IkuspuntuaBudaren ikuspuntua bizitza mundutarrean, II saila (Budhas ståndpunkt i jordelifvet, Serie II), 3a zk., 1920
- Izenburua:
- IkuspuntuaBudaren ikuspuntua bizitza mundutarrean, II saila (Budhas ståndpunkt i jordelifvet, Serie II), 3a zk., 1920
- Erakusketa:
- Hilma af Klint
- Gaiak:
- Emakumea artean | Artea eta erlijioa | Eragin artistikoa | Ibilbide artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Forma | Geometria | Kolorea | Sinbologia | Arrosagurutzea Ordena | Antroposofia | Teosofia | Rudolf Steiner | Zientzia
- Mugimendu artistikoak:
- Arte Abstraktua
- Artelan motak:
- Pintura
- Aipatutako artistak:
- Af Klint, Hilma
1920ko urtarrilaren 5ean hil zen Mathilda, Hilma Af Klinten ama. Hilabete hartan bertan, artistak munduko erlijioei buruzko sail bat landu zuen formatu murriztua eta estilo abstraktua baliatuz. Budaren ikuspuntua bizitza mundutarrean izeneko pintura honetan, segmentu zuri eta beltzetan banatutako zirkulu bat ageri zaigu.
Bere bizitzan zehar, Af Klintek gogotik aztertu zituen irakaspen mistiko eta esoterikoak: asko irakurtzen zuen, eta bereziki interesatzen zitzaizkion erlijio nagusien —besteak beste, kristautasunaren, judaismoaren, islamaren eta budismoaren— tradizio mistikoetako elementuak barne hartzen zituzten mugimendu espiritualak, hala nola arrosa-gurutzearen mugimendua eta teosofia. Sail honetan, ideia intelektualok lengoaia ikonografiko batera eramaten saiatu zen Af Klint. Hori horrela, zenbait erlijio irudikatu zituen beren garapenaren fase ezberdinetan, eta ikuspuntu desberdinak islatu zituen. Pinturak koloretsuago bihurtzen doazen heinean, zirkuluek eta gurutzeek orbitatu eta forma geometriko handiagoekin talka egiten dute. Artistak forma espiritualen eta haien ezkutuko indarren arteko harremanak argitzeko zuen etengabeko grinaren jarraipena dira diagrama-irudi horiek, baita ikusezintasuna irudikatzeko zuen interesaren luzapena ere.
Aztertu zituen autore askok bezala, Af Klintek uste zuen elkar aberasten duten elementu gisa ulertu behar direla erlijioak, ez elkarren arteko lehian dabiltzan elementu gisa. Uste hori bat zetorren teosofiarekin, mugimendu horren arabera funtsezko egia espiritual batek lotzen baititu erlijio guztiak. Sinesmen horretaz gainera, Af Klintek sentitzen zuen pentsamendu erlijiosoa osatu egin behar zela azken aurkikuntza zientifikoekin.
Ama hil zitzaion urte berean, 1920an, Af Klintek lehen aldiz bisitatu zuen Dornacheko Elkarte Antroposofikoa, Suitzan, eta kide izateko eskaria egin zuen. Elkartea Rudolph Steinerrek sortu zuen 1913an. Bidaia hartan, Af Klintek hamar Koaderno urdinak eraman zituen Steinerri bere artea formatu eskuragarriagoan erakusteko; izan ere, koaderno haietan formatu txikian erreproduzituta zeuzkan Tenplurako pinturak. Alabaina, badirudi orduko hartan ez zuela Steinerrekin elkartzea lortu.