Hilma af Klint
Jatorrizko kaosa
Jatorrizko kaosa, WU/Arrosa saila, I multzoa (Urkaos, Serie WU/Rosen, Grupp I), 1 zk., 1906
Figura-pintura handiak, WU/Arrosa saila
Figura-pintura handiak, WU/Arrosa saila, III multzoa (De stora figurmälningarn, Serie WU/Rosen, Grupp III), 4 zk., 1907
Iruzkinak
Eros saila, WU/Arrosa sailaEros saila, WU/Arrosa saila, II multzoa (Erosserien, Serie WU/Rosen, Grupp II), 5 zk., 1907
- Izenburua:
- Eros saila, WU/Arrosa sailaEros saila, WU/Arrosa saila, II multzoa (Erosserien, Serie WU/Rosen, Grupp II), 5 zk., 1907
- Erakusketa:
- Hilma af Klint
- Gaiak:
- Emakumea artean | Mitologia | Pertsonaia mitologikoak | Artearen historia | Eragin artistikoa | Ibilbide artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Kolorea | Konposizioa | Oreka | Sinbologia | Bostak emakume-kluba | Dualtasuna
- Mugimendu artistikoak:
- Arte Abstraktua
- Artelan motak:
- Pintura
- Aipatutako artistak:
- Af Klint, Hilma
Mihisean honako esaldi hau irakur daiteke suedieraz: “Aszetak berak biratu behar du gurpila”. Aszeta bere desio mundutarretatik edo mundu fisikotik askatu eta argialdia lortzea helburu duen gizona da. Baina Af Klinten beraren alter egoa ere bazen, eta horrek iradokitzen du generoari buruzko ikuspuntu irekia zuela.
Sail honek kutsu alaia eta dinamikoa du. Irudiak pastel-tonuetan margotuak dira, forma obalatuak nahiz landare- eta lore-itxura hartzen duten lerroz osatuta daude, eta letrak eta testua ere ageri dituzte. Af Klintek greziar mitologian ugalkortasunari eta desirari loturiko Eros jainkoari eskaini zion saila. Apuleio idazle latindarraren Metamorfosia edo Urrezko astoa lanean agertzen da Eros. Eleberri horretan Eros eta Psikeri buruzko ipuin bat dago, eta kontakizunak elkar maitatzeko zenbait traba gainditzen dituen bikote bat aurkezten du. Bikotea, azkenean, ezkontza sakratuan batzen da betiko.
Af Klintek horia erabiltzen zuen maskulinotasuna adierazteko eta urdina, berriz, femeninotasuna adierazteko. Eros sailean, indar kontrajarri horiek itxuraz orekatzen dituzten elementuak sartu zituen artistak. “AO” hizkiek alfa eta omega esan nahi dute. Af Klinten lengoaian, suedierazko “asketen” hitza, hau da, “aszeta”, maskulinotasuna adierazteko erabiltzen da maiz, eta “Vestal” hitza, berriz, femeninotasunarekin lotua da. Birjina vestaleak Vesta jainkosaren emakume apaizak ziren antzinako Erroman, eta su sakratua zaintzea zen haien eginkizuna. Tenplurako pinturak sailean, “vestal” berbak Anna Cassel adierazten du maiz; Casselek Af Klintekin lan egin zuen sail honetan, harik eta prozesuak gainditu egin zuen arte.