Hilma af Klint
Figura-pintura handiak, WU/Arrosa saila
Figura-pintura handiak, WU/Arrosa saila, III multzoa (De stora figurmälningarn, Serie WU/Rosen, Grupp III), 4 zk., 1907
Eboluzioa, WUS/Zazpi puntako izarra saila
Eboluzioa, WUS/Zazpi puntako izarra saila, VI multzoa (Evolutionen, Serie WUS/Sjustjärnan, Grupp VI), 15 zk., 1908
Iruzkinak
Zazpi puntako izarra, WUS/Zazpi puntako izarra saila
- Izenburua:
- Zazpi puntako izarra, WUS/Zazpi puntako izarra saila
- Erakusketa:
- Hilma af Klint
- Gaiak:
- Emakumea artean | Artea eta erlijioa | Artearen historia | Eragin artistikoa | Ibilbide artistikoa | Esperimentazio artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Forma | Konposizioa | Lerroa | Sinbologia | Espiritualtasuna | Sinbolismo erijiosoa | Teosofia
- Mugimendu artistikoak:
- Arte Abstraktua
- Artelan motak:
- Pintura
- Aipatutako artistak:
- Af Klint, Hilma
Lore-begizta ausart hauetan, Af Klintek bere marrazki automatikoetan egiten zuen antzera erabili zuen lerroa, baina, kasu honetan, kontrol eta definizio handiagoz. Hogeita bat margolanek osatzen dute Zazpi puntako izarra izeneko multzoa, eta artistak bere oharretan adierazi zuenez, gidari espiritualek adierazi zioten zer-nola antolatu behar zuen piezen ekoizpena: zazpi koadroko hiru multzotan sortu behar zituen, pieza bat zazpi egunetik behin. Gainerakoan, nolabaiteko askatasuna utzi omen zioten obra bakoitzaren edukiari zegokionez.
Ikus dezakegunez, sailean zehar Af Klintek beste norabide bat eman zion bere artegintzari: pinturak abstrakzio modernoaren ezaugarrietako batzuk hartuz joan ziren. Horren erakusle da, esaterako, koadroaren erdiguneko formek utzi egiten diotela ezberdinak eta independenteak izateari: mihisearen ertzarekin talka egin eta interakzioan dihardute, bere obran aurretik inoiz ez bezala.
Haren garaikideek —Kandinsky, Kupka, Malevich, Mondrian eta beste zenbait artista modernok— ez zituzten ezagutzen Af Klintek abstrakzioan eginiko sartu-irtenak. Berak bezalaxe, uste zuten unibertsoari buruzko egia espiritualak ulertzeko eta adierazteko modu berri bat aurkitu zutela abstrakzioan. Bat zetozen Af Klintek teosofiaren irakaspenekiko zuen interesarekin, baina teoria ezberdinak zituzten jainkotasunari eta abstrakzioari zegokionez. Gizonezko artista haiek luze-zabal jotzen dira abstrakzioaren aitzindaritzat. Alabaina, aipatzekoa da Hilma Af Klintek haiek gehienek baino ia hamarkada bat lehenago jorratu zuela arte ez-figuratiboa.
Zazpi puntako izarra —edo heptagrama— tradizio erlijioso eta okultista askotan erabiltzen den sinboloa da. Kristauentzat, Sorkuntzaren zazpi egunak irudikatzen ditu. Judaismo kabalistikoan, zazpigarren esfera irudikatzen du, Bizitzaren Zuhaitzeko Netsaj edo Garaipena, alegia. Islamean, Koraneko lehen zazpi txatalez aritzeko erabiltzen da heptagrama. Kultura alkimikoan, aldiz, eguzki-sistemako planetak ematen ditu aditzera zazpi puntako izarrak, lehenbiziko alkimistek zazpi planeta baino ez baitzituzten ezagutzen. Beste erlijio askotan, heptagrama —eta 7 zenbakia, oro har— perfekzio jainkotiarraren sinboloa da. Teosofiak motibo bakarrean uztartu zituen esanahi horiek guztiak, zazpi izpien motiboan, alegia. Zazpi izpi horiek sortutako unibertsoa osatzen duten argi eta substantzia, espiritu eta materia, uhin eta partikula mota nagusiei dagozkie.