Edukira zuzenean joan

Hilma af Klint

Erretaulak

Erretaula, Erretaulak, X multzoa (Altarbild, Altarbilder, Grupp X), 1 zk., 1915

Info gehiago

Atomoa saila

Atomoa saila (Serie Atomen), 8 zk., 1917

Info gehiago

Iruzkinak

Pertzeval sailaPertzeval saila, III multzoa (Serie Parcifal, Grupp III), 1 zk., 1916

Izenburua:
Pertzeval sailaPertzeval saila, III multzoa (Serie Parcifal, Grupp III), 1 zk., 1916
Erakusketa:
Hilma af Klint
Gaiak:
Emakumea artean | Mitologia | Artistaren estudioa | Eragin artistikoa | Ibilbide artistikoa | Esperimentazio artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Ekoizpen artistikoa | Forma | Kolorea | Konposizioa | Sinbologia | Espiritualtasuna | Antroposofia | Teosofia | Suedia | Dualtasuna | Espiritismoa
Mugimendu artistikoak:
Arte Abstraktua
Artelan motak:
Pintura
Aipatutako artistak:
Af Klint, Hilma

Espiral ilun batek erdian dagoen argi zurirantz erakartzen gaitu; Af Klintek ezagutza espiritualerantz eginiko bidaiaren sinboloa da, agian. Horixe da Pertzeval saileko lehen pieza. Paper gaineko 144 obra dira guztira, multzotan banatuta, horiek ere zati anitzez osatuak. Sail honetako piezek deskribatzen dute neska gazte batek eta mutil gazte batek zer bidaia egiten duten jakintza bila, kontzientzia-planoen bidez. Lan ikaragarri oparoa da, artistak Tenplurako pinturak osatu ondoren hasitakoa. Obra indibidual bakoitzaren azpitituluek “eter” eta “astral” hitzak hartzen dituzte barne; teosofo eta antroposofoek baliatzen dituzte termino horiek, eta kontzientzia gailenagoa eskuratuz bakarrik lor daitezkeen indar ikusezinei egiten diete erreferentzia.

Sailaren izenburua Arturoren elezaharretik dator, zeinaren arabera Mahai Biribileko Pertzeval zaldunak Grial Santuaren bilaketan parte hartu baitzuen. Pertsonaia horren beraren alemanierazko izena hartzen du istorio berean oinarritutako Richarden Wagnerren Parsifal opera ezagunak. Elezaharrean bezala, Af Klinten Pertzevalek ere jakintza espirituala bilatzeari ekiten dio. Sail honi esker, artistak interpretatzen jarraitu ahal izan zuen espirituen mundutik hamarkada batez baino gehiagoz jasotako mezuen esanahia.

Askotariko konfigurazio eta gama kromatikoz osatutako irudiok erritmo bisual nabarmena dute. Margolan batzuetan hazi-formak agertzen dira erdian; beste batzuetan, berriz, inskripzio ñimiño eta sinbolo kriptikoak. Baita “aurrera”, “atzera”, “behera”, “barrura”, “kanpora” eta “gora” esan nahi duten suedierazko hitzak ere, kasu bakoitzean adierazten duten norabideari jarraikiz idatzita. Sail osoan zehar, artistak sinboloekin, formekin eta koloreekin esperimentatu zuen aditzera emateko maskulinotasunaren eta femeninotasunaren arteko dualtasuna, harmonia eta batasunaren artekoa.

Af Klintek hamar astetan sortu zituen lan hauek Munsö uhartean zeukan Villa Furuheim izeneko lakuko etxean. Garai hartan, bere estudioaren inguruan komunitate bat sortzeko asmoa zuen adiskideekin. Azkenik, villa horretako lurretan estudio bat eraikitzeko agindu zuen 1917an.

BESTE ATALAK

Sarrera

Hilma af Klint, Iruzkina, 2024

Info gehiago

Biografia laburra

Hilma af Klint, Iruzkina, 2024

Info gehiago

Obra goiztiarraHilma Af Klint, Udako paisaia, 1888

Hilma af Klint, Iruzkina, 2024

Info gehiago

Marrazki espirituala, Bostak (Spiritistisk teckning, De Fem), ca. 1903

Hilma af Klint, Iruzkina, 2024

Info gehiago

Jatorrizko kaosaJatorrizko kaosa, WU/Arrosa saila, I multzoa (Urkaos, Serie WU/Rosen, Grupp I), 1 zk., 1906

Hilma af Klint, Iruzkina, 2024

Info gehiago

Eros saila, WU/Arrosa sailaEros saila, WU/Arrosa saila, II multzoa (Erosserien, Serie WU/Rosen, Grupp II), 5 zk., 1907

Hilma af Klint, Iruzkina, 2024

Info gehiago

Figura-pintura handiak, WU/Arrosa saila Figura-pintura handiak, WU/Arrosa saila, III multzoa (De stora figurmälningarn, Serie WU/Rosen, Grupp III), 4 zk., 1907

Hilma af Klint, Iruzkina, 2024

Info gehiago

Zazpi puntako izarra, WUS/Zazpi puntako izarra saila

Hilma af Klint, Iruzkina, 2024

Info gehiago

Eboluzioa, WUS/Zazpi puntako izarra saila Eboluzioa, WUS/Zazpi puntako izarra saila, VI multzoa (Evolutionen, Serie WUS/Sjustjärnan, Grupp VI), 15 zk., 1908

Hilma af Klint, Iruzkina, 2024

Info gehiago

Hamar nagusiak, Titulurik gabea saila, IV multzoaHamar nagusiak, Haurtzaroa, Titulurik gabea saila, IV multzoa (De tio största, Barnaåldern, Saknar seriebeteckning, Grupp IV), 1 zk., 1907 

Hilma af Klint, Iruzkina, 2024

Info gehiago

Usoa, UW saila, IX/UW multzoa Usoa, UW saila, IX/UW multzoa (Duvan, Serie UW, Grupp IX/UW), 1 zk., 1915

Hilma af Klint, Iruzkina, 2024

Info gehiago

ErretaulakErretaula, Erretaulak, X multzoa (Altarbild, Altarbilder, Grupp X), 1 zk., 1915

Hilma af Klint, Iruzkina, 2024

Info gehiago

Pertzeval sailaPertzeval saila, III multzoa (Serie Parcifal, Grupp III), 1 zk., 1916

Hilma af Klint, Iruzkina, 2024

Info gehiago

Atomoa sailaAtomoa saila (Serie Atomen), 8 zk., 1917

Hilma af Klint, Iruzkina, 2024

Info gehiago

 
Ikuspuntua
Budaren ikuspuntua bizitza mundutarrean, II saila (Budhas ståndpunkt i jordelifvet, Serie II), 3a zk., 1920

Hilma af Klint, Iruzkina, 2024

Info gehiago

Lore eta zuhaitzen behaketazTitulurik gabea, Lore eta zuhaitzen behaketaz (Titel saknas, Vid betraktande av blommor och träd), 1922

Hilma af Klint, Iruzkina, 2024

Info gehiago

Jakintzaren zuhaitza, W sailaJakintzaren zuhaitza, W saila (Kunskapens träd, Serie W), 1 zk., 1913

Hilma af Klint, Iruzkina, 2024

Info gehiago

Beltxarga, SUW saila, IX/SUW multzoa
Beltxarga, SUW saila, IX/SUW multzoa (Svanen, Serie SUW, Grupp IX/SUW), 9 zk., 1915

Hilma af Klint, Iruzkina, 2024

Info gehiago

Koadernoak

Hilma af Klint, Iruzkina, 2024

Info gehiago