Edukira zuzenean joan

Hilma af Klint

Zazpi puntako izarra, WUS/Zazpi puntako izarra saila

Info gehiago

Hamar nagusiak, Titulurik gabea saila, IV multzoa

Hamar nagusiak, Haurtzaroa, Titulurik gabea saila, IV multzoa (De tio största, Barnaåldern, Saknar seriebeteckning, Grupp IV), 1 zk., 1907 

Info gehiago

Iruzkinak

Eboluzioa, WUS/Zazpi puntako izarra saila Eboluzioa, WUS/Zazpi puntako izarra saila, VI multzoa (Evolutionen, Serie WUS/Sjustjärnan, Grupp VI), 15 zk., 1908

Izenburua:
Eboluzioa, WUS/Zazpi puntako izarra saila Eboluzioa, WUS/Zazpi puntako izarra saila, VI multzoa (Evolutionen, Serie WUS/Sjustjärnan, Grupp VI), 15 zk., 1908
Erakusketa:
Hilma af Klint
Gaiak:
Emakumea artean | Artearen historia | Eragin artistikoa | Ibilbide artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Argia | Forma | Kolorea | Konposizioa | Lan-prozesua | Sinbologia | Espiritualtasuna | Teosofia | Stockholm | Suedia | Rudolf Steiner | Dualtasuna
Mugimendu artistikoak:
Arte Abstraktua
Artelan motak:
Pintura
Aipatutako artistak:
Af Klint, Hilma

Tenplurako pinturak zikloaren lehen urteetan, Hilma Af Klintek gutxitan erakutsi zien bere obra ezezagunei, baina Rudolph Steiner Stockholmeko estudiora gonbidatu zuen pieza batzuk ikus zitzan. Garai hartan, Steiner Alemaniako Teosofia Elkartearen zuzendaria zen, eta Af Klintek errespetua zion haren agintaritzari. Af Klintek gerora idatzi zuenaren arabera, Steinerrek Eboluzioa, 15 zenbakia margolana ikusi zuenean —ziurrenik 1910eko urtarrilean estudiora eginiko lehen bisitaldian— esan omen zuen artistaren espirituaren autorretratua zela hura, bere baitan kiribiltzen den suge bat balitz bezala forma obalatu baten barruan bat egiten duten elementu maskulino eta femeninoz osatua. Hala ere, zalantzan jarri zuen obra sortzeko espirituei dei egitearen praktika, eta etorkizunean prozesu zuzenago eta autonomoagoa erabiltzeko aholkatu zion.

Bere osotasunean hartuta, sail honek eboluzioaren teoriei buruzko gogoeta egiten du, eta forma antagonikoen arteko interakzioak eboluzioari nola aurrera eginarazten dion aztertzen du. Kolorea, forma, lerroa eta sinbolismoa erabiliz, artistak argiaren eta iluntasunaren, ongiaren eta gaizkiaren, eta maskulinotasunaren eta femeninotasunaren arteko banaketa irudikatzen du. Ispilu-erako konposiziootan elementu figuratiboak eta abstraktuak uztartuz, Af Klintek azpimarratu egin zuen dualtasunak bere obran duen garrantzia. Ikonografia sinbolikoa eta figuratiboa kristau-ikonografian eta ideia teosofikoetan oinarritzen da. Koadroak bizkor egin zituen bata bestearen atzetik: artistak hiru egun eman zituen mihise bakoitza osatzeko.

Litekeena da sailaren izenburua  —Eboluzioa— unibertsoaren jatorriari buruzko ideia esoterikoekin loturik egotea, baina Charles Darwinek 1959an formulatutako Eboluzioaren teoria ere gogorarazten du. Ikusmolde hark eragin nabarmena izan zuen garai hartako zientzia, erlijio eta filosofiaren esparruetan. Zalantzarik gabe, Af Klintek ezaguna zuen Darwinen teoria, izan ere, teosofiak gizadiaren jatorriaren inguruan zuen sinesmen zentralean txertatu zuten teoria hura.

1908an Af Klinten ama itsu geratu zen, eta, ondorioz, artistak eten egin zuen Tenplurako pinturak egiteko enkargua. Ordurako, 111 obra zituen lan-sorta hark. Lau urte geroago heldu zion atzera proiektuari, autonomia handiagoz heldu ere, eta estilo desberdinarekin ekin zion lanari, apurka-apurka espirituei dei egiteari utzi eta bestelako esperientzia espiritualetara bideratu baitzen. 

BESTE ATALAK

Sarrera

Hilma af Klint, Iruzkina, 2024

Info gehiago

Biografia laburra

Hilma af Klint, Iruzkina, 2024

Info gehiago

Obra goiztiarraHilma Af Klint, Udako paisaia, 1888

Hilma af Klint, Iruzkina, 2024

Info gehiago

Marrazki espirituala, Bostak (Spiritistisk teckning, De Fem), ca. 1903

Hilma af Klint, Iruzkina, 2024

Info gehiago

Jatorrizko kaosaJatorrizko kaosa, WU/Arrosa saila, I multzoa (Urkaos, Serie WU/Rosen, Grupp I), 1 zk., 1906

Hilma af Klint, Iruzkina, 2024

Info gehiago

Eros saila, WU/Arrosa sailaEros saila, WU/Arrosa saila, II multzoa (Erosserien, Serie WU/Rosen, Grupp II), 5 zk., 1907

Hilma af Klint, Iruzkina, 2024

Info gehiago

Figura-pintura handiak, WU/Arrosa saila Figura-pintura handiak, WU/Arrosa saila, III multzoa (De stora figurmälningarn, Serie WU/Rosen, Grupp III), 4 zk., 1907

Hilma af Klint, Iruzkina, 2024

Info gehiago

Zazpi puntako izarra, WUS/Zazpi puntako izarra saila

Hilma af Klint, Iruzkina, 2024

Info gehiago

Eboluzioa, WUS/Zazpi puntako izarra saila Eboluzioa, WUS/Zazpi puntako izarra saila, VI multzoa (Evolutionen, Serie WUS/Sjustjärnan, Grupp VI), 15 zk., 1908

Hilma af Klint, Iruzkina, 2024

Info gehiago

Hamar nagusiak, Titulurik gabea saila, IV multzoaHamar nagusiak, Haurtzaroa, Titulurik gabea saila, IV multzoa (De tio största, Barnaåldern, Saknar seriebeteckning, Grupp IV), 1 zk., 1907 

Hilma af Klint, Iruzkina, 2024

Info gehiago

Usoa, UW saila, IX/UW multzoa Usoa, UW saila, IX/UW multzoa (Duvan, Serie UW, Grupp IX/UW), 1 zk., 1915

Hilma af Klint, Iruzkina, 2024

Info gehiago

ErretaulakErretaula, Erretaulak, X multzoa (Altarbild, Altarbilder, Grupp X), 1 zk., 1915

Hilma af Klint, Iruzkina, 2024

Info gehiago

Pertzeval sailaPertzeval saila, III multzoa (Serie Parcifal, Grupp III), 1 zk., 1916

Hilma af Klint, Iruzkina, 2024

Info gehiago

Atomoa sailaAtomoa saila (Serie Atomen), 8 zk., 1917

Hilma af Klint, Iruzkina, 2024

Info gehiago

 
Ikuspuntua
Budaren ikuspuntua bizitza mundutarrean, II saila (Budhas ståndpunkt i jordelifvet, Serie II), 3a zk., 1920

Hilma af Klint, Iruzkina, 2024

Info gehiago

Lore eta zuhaitzen behaketazTitulurik gabea, Lore eta zuhaitzen behaketaz (Titel saknas, Vid betraktande av blommor och träd), 1922

Hilma af Klint, Iruzkina, 2024

Info gehiago

Jakintzaren zuhaitza, W sailaJakintzaren zuhaitza, W saila (Kunskapens träd, Serie W), 1 zk., 1913

Hilma af Klint, Iruzkina, 2024

Info gehiago

Beltxarga, SUW saila, IX/SUW multzoa
Beltxarga, SUW saila, IX/SUW multzoa (Svanen, Serie SUW, Grupp IX/SUW), 9 zk., 1915

Hilma af Klint, Iruzkina, 2024

Info gehiago

Koadernoak

Hilma af Klint, Iruzkina, 2024

Info gehiago