Hilma af Klint
Lore eta zuhaitzen behaketaz
Titulurik gabea, Lore eta zuhaitzen behaketaz (Titel saknas, Vid betraktande av blommor och träd), 1922
Beltxarga, SUW saila, IX/SUW multzoaBeltxarga, SUW saila, IX/SUW multzoa (Svanen, Serie SUW, Grupp IX/SUW), 9 zk., 1915
Iruzkinak
Jakintzaren zuhaitza, W sailaJakintzaren zuhaitza, W saila (Kunskapens träd, Serie W), 1 zk., 1913
- Izenburua:
- Jakintzaren zuhaitza, W sailaJakintzaren zuhaitza, W saila (Kunskapens träd, Serie W), 1 zk., 1913
- Erakusketa:
- Hilma af Klint
- Gaiak:
- Emakumea artean | Eragin artistikoa | Ibilbide artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Forma | Kolorea | Konposizioa | Antroposofia | Teosofia | Natura | Dualtasuna | Zientzia
- Mugimendu artistikoak:
- Arte Abstraktua
- Artelan motak:
- Pintura
- Aipatutako artistak:
- Af Klint, Hilma
Af Klintek kurba deigarriak, kolore motelak eta naturatik hartutako motiboak erabili zituen 1913ko pintura honetan. Diagrama botaniko eta zientifikoen zehaztasuna eta garai hartan oso ezaguna zen Art Nouveaun inspiratutako elementu apaingarriak konbinatu zituen ere. Zuhaitz baten siluetak bi esferen erdigunea zeharkatzen du: beheko esferak lurrekoa irudikatzen du, eta goikoak, berriz, jainkotiarra. Lazo itxurako zirkulazio-sistema batek zeharkatzen du zuhaitza, eta adaburuan urrezko kaliza bat ageri da.
Jakintzaren zuhaitza loturik dago munduaren hasierako kontakizun biblikoarekin. Af Klintek lan honetan erabiltzen duen ikonografia esplizituki kristauagoa bada ere, artistak sinesmenik mistikoenak eta teosofikoenak ere islatzen ditu existentziaren plano ezberdinak irudikatuz: bereizi egiten ditu esparru materiala eta espirituala, maskulinotasuna eta femeninotasuna. Obra baten atzealdean idatzitako ohar batek [Af Klintek berak kontatuko balu bezala] “pasioak giza arimaren zati batean sartzea lortu duen une gisa” deskribatzen du saila. Horrek esan nahiko luke erdiko zurtoinean erretratatzen diren hegazti-bikoteek desio lurtarra irudikatzen dutela, zeina gorantz doan heinean eraldatzen baita, harik eta dimentsio sakratua hartu arte zuhaitzaren adaburuan.
Artistak maskulinotasunaren eta femeninotasunaren indarren arteko aurkakotasuna gainditu nahi izateak, neurri batean, haren ikasketa botanikoen ondorioa izan liteke, eta, zehazki, Carlos Linneo XVIII. mendeko botanikari suediarraren obra irakurri izanaren eragina. Zientzialari haren sailkapen-sistemaren arabera, lore gehienak bisexualak dira: sexu-organo maskulinoak zein femeninoak dituzte.
Af Klintek Jakintzaren zuhaitzaren bi pintura-multzo egin zituen, eta haietako bat Elkarte Antroposofikoari eman zion dohaintzan.