Edukira zuzenean joan

Hilma af Klint

Jakintzaren zuhaitza, W saila

Jakintzaren zuhaitza, W saila (Kunskapens träd, Serie W), 1 zk., 1913

Info gehiago

Koadernoak

Info gehiago

Iruzkinak

Beltxarga, SUW saila, IX/SUW multzoa
Beltxarga, SUW saila, IX/SUW multzoa (Svanen, Serie SUW, Grupp IX/SUW), 9 zk., 1915

Izenburua:
Beltxarga, SUW saila, IX/SUW multzoa
Beltxarga, SUW saila, IX/SUW multzoa (Svanen, Serie SUW, Grupp IX/SUW), 9 zk., 1915
Erakusketa:
Hilma af Klint
Gaiak:
Emakumea artean | Eragin artistikoa | Ibilbide artistikoa | Esperimentazio artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Forma | Geometria | Kolorea | Sinbologia | Espiritualtasuna | Lehen Mundu Gerra | Beltxargak | Dualtasuna
Mugimendu artistikoak:
Arte Abstraktua
Artelan motak:
Pintura
Aipatutako artistak:
Af Klint, Hilma

Hilma Af Klintek lau urteko atsedena hartu zuen Tenplurako pinturak sortu bitartean. Eta, 1912an lanari berriz ekin zionean, bestelako bultzada batekin itzuli zen. Berak deskribatzen duen bezala, espirituek jarraitzen zuten gidatzen, baina ez lehen bezala. Obra horiei buruz idatzitakoek —eta agian obrek berek ere bai— ikuspegi eskematikoagoa eta zuzenagoa erakusten dute ekoizpenean.

Beltxarga mihise gaineko 24 olio-pinturaz osatutako multzo bat da, 1914 eta 1915 bitartean egina. Margolan horiek sekuentzia gisa zehaztu eta sortu ziren, eta, oro har ezaguna den sinbolismoan ez ezik, artistaren formetan eta sinboloetan ere oinarritzen dira.

Af Klinten zenbait obratan agertzen da beltxarga. Helena Blavatsky teosofiaren sortzailearen arabera, beltxarga handientsuak espirituaren handitasuna hezurmamitzen du. Alkimian, filosofoen harria sortzeko beharrezko aurkakoen batasuna irudikatzen du, metal arruntak urre bihurtzeko gai zela pentsatzen zen substantzia. Af Klinten beltxargen koadroek bere interpretazio propio eta bereziekin uztartzen dute sinbolismo hori. Margolanetako beltxarga zuri eta beltzek gero eta forma abstraktu eta geometrikoagoak dituzte. Zuriz eta beltzez, horiz eta urdinez osaturiko hasierako kolore-paletak maskulinotasunaren eta femeninotasunaren dualitatea transmititzen du, argiarena eta iluntasunarena, bizitzarena eta heriotzarena. Sailak aurrera egin ahala, handitu egiten da gama kromatikoa. Sail osoan zehar, artistak baliabide sinple bat erabiltzen du: mihisea bi ataletan banatzea, biak ere forma figuratiboz edo abstraktuz loturik.

1915ean amaituriko Beltxarga saila izan zitekeen Lehen Mundu Gerrako gertakarien erantzuna. Af Klintek idatzi zuenez [Af Klintek berak kontatuko balu bezala], “gerrak landareak suntsitu eta animaliak hil dituen lekuan, badira espazio huts batzuk, atzera figura berriekin bete daitezkeenak, baldin eta behar beste fede izango balitz forma gailenagoak sortzeko giza irudimen eta gaitasunean”.

BESTE ATALAK

Sarrera

Hilma af Klint, Iruzkina, 2024

Info gehiago

Biografia laburra

Hilma af Klint, Iruzkina, 2024

Info gehiago

Obra goiztiarraHilma Af Klint, Udako paisaia, 1888

Hilma af Klint, Iruzkina, 2024

Info gehiago

Marrazki espirituala, Bostak (Spiritistisk teckning, De Fem), ca. 1903

Hilma af Klint, Iruzkina, 2024

Info gehiago

Jatorrizko kaosaJatorrizko kaosa, WU/Arrosa saila, I multzoa (Urkaos, Serie WU/Rosen, Grupp I), 1 zk., 1906

Hilma af Klint, Iruzkina, 2024

Info gehiago

Eros saila, WU/Arrosa sailaEros saila, WU/Arrosa saila, II multzoa (Erosserien, Serie WU/Rosen, Grupp II), 5 zk., 1907

Hilma af Klint, Iruzkina, 2024

Info gehiago

Figura-pintura handiak, WU/Arrosa saila Figura-pintura handiak, WU/Arrosa saila, III multzoa (De stora figurmälningarn, Serie WU/Rosen, Grupp III), 4 zk., 1907

Hilma af Klint, Iruzkina, 2024

Info gehiago

Zazpi puntako izarra, WUS/Zazpi puntako izarra saila

Hilma af Klint, Iruzkina, 2024

Info gehiago

Eboluzioa, WUS/Zazpi puntako izarra saila Eboluzioa, WUS/Zazpi puntako izarra saila, VI multzoa (Evolutionen, Serie WUS/Sjustjärnan, Grupp VI), 15 zk., 1908

Hilma af Klint, Iruzkina, 2024

Info gehiago

Hamar nagusiak, Titulurik gabea saila, IV multzoaHamar nagusiak, Haurtzaroa, Titulurik gabea saila, IV multzoa (De tio största, Barnaåldern, Saknar seriebeteckning, Grupp IV), 1 zk., 1907 

Hilma af Klint, Iruzkina, 2024

Info gehiago

Usoa, UW saila, IX/UW multzoa Usoa, UW saila, IX/UW multzoa (Duvan, Serie UW, Grupp IX/UW), 1 zk., 1915

Hilma af Klint, Iruzkina, 2024

Info gehiago

ErretaulakErretaula, Erretaulak, X multzoa (Altarbild, Altarbilder, Grupp X), 1 zk., 1915

Hilma af Klint, Iruzkina, 2024

Info gehiago

Pertzeval sailaPertzeval saila, III multzoa (Serie Parcifal, Grupp III), 1 zk., 1916

Hilma af Klint, Iruzkina, 2024

Info gehiago

Atomoa sailaAtomoa saila (Serie Atomen), 8 zk., 1917

Hilma af Klint, Iruzkina, 2024

Info gehiago

 
Ikuspuntua
Budaren ikuspuntua bizitza mundutarrean, II saila (Budhas ståndpunkt i jordelifvet, Serie II), 3a zk., 1920

Hilma af Klint, Iruzkina, 2024

Info gehiago

Lore eta zuhaitzen behaketazTitulurik gabea, Lore eta zuhaitzen behaketaz (Titel saknas, Vid betraktande av blommor och träd), 1922

Hilma af Klint, Iruzkina, 2024

Info gehiago

Jakintzaren zuhaitza, W sailaJakintzaren zuhaitza, W saila (Kunskapens träd, Serie W), 1 zk., 1913

Hilma af Klint, Iruzkina, 2024

Info gehiago

Beltxarga, SUW saila, IX/SUW multzoa
Beltxarga, SUW saila, IX/SUW multzoa (Svanen, Serie SUW, Grupp IX/SUW), 9 zk., 1915

Hilma af Klint, Iruzkina, 2024

Info gehiago

Koadernoak

Hilma af Klint, Iruzkina, 2024

Info gehiago