Edukira zuzenean joan

Hilma af Klint

Pertzeval saila

Pertzeval saila, III multzoa (Serie Parcifal, Grupp III), 1 zk., 1916

Info gehiago

 

Ikuspuntua
Budaren ikuspuntua bizitza mundutarrean, II saila (Budhas ståndpunkt i jordelifvet, Serie II), 3a zk., 1920

Info gehiago

Iruzkinak

Atomoa sailaAtomoa saila (Serie Atomen), 8 zk., 1917

Izenburua:
Atomoa sailaAtomoa saila (Serie Atomen), 8 zk., 1917
Erakusketa:
Hilma af Klint
Gaiak:
Emakumea artean | Artea eta zientzia | Eragin artistikoa | Ibilbide artistikoa | Esperimentazio artistikoa | Forma | Geometria | Kolorea | Konposizioa | Espiritualtasuna | Teosofia
Mugimendu artistikoak:
Arte Abstraktua
Artelan motak:
Pintura
Aipatutako artistak:
Af Klint, Hilma

Zortzi zenbakiarekin identifikatutako akuarela honetan, karratu handi bat ageri da lautan banatuta, erdian zirkulu bat duela. Haren gainean, diagonalean dagoen karratu beltz txikiago batek irudi nagusia islatzen du. Af Klintek lan honetan txertatu zuen testuan hauxe ageri da idatzita: [Af Klintek berak kontatuko balu bezala] “Plano etereoan ageri den atomoa etengabe dabil atsedenaren eta jardunaren artean. Atsedenean, bere baitan biltzen da. Horrek lurreko atomoari eragiten dio, hark energia igortzen du eta energia hori kanpora askatzen da”.

Sail osoan zehar, atomo-forma geometrikoen antzeko eskema bat errepikatzen da. Artistaren oharrek aditzera ematen dutenez, atomoak bakartasunerako garapen-prozesu bat bizi du, artistak beraren sinesmenen bide espiritualarekin aldera daitekeena. Af Klintek kontzeptu zientifiko eta espiritualak esploratzeko baliatzen zituen forma abstraktu horiek, errealitatearen bestelako dimentsio bat agerian uzteko xedez; normalean esperimentatzen duguna ez bezalako dimentsio bat, alegia. Hain zuzen ere, artistaren garaian egindako hainbat aurkikuntza zientifiko frogatzen hasiak ziren badela unibertso bat mundu behagarritik harago. Zabalkunde handia izan zuen, adibidez, Ernest Rutherford eta Niels Bohrrek atomoen izaera nuklearrari buruz eginiko ikerketak, zeinak agerian utzi baitzuten atomo baten karga positiboa nukleoan dagoela gehienbat, eta elektroiak, aldiz, zentro horren inguruan ibiltzen direla orbitan. Soinu-uhinak, X izpiak eta partikula subatomikoak izan ziren orduko beste aurkikuntza zientifiko liluragarri batzuk: guztiak ere errealitate ikusezinak. Af Klinten garaian, zientzia eta pentsamendu espirituala hainbat modutan zeuden lotuta: zientzialari konbentzionalek esperimentuak egiten zituzten ideia espiritistak probatzeko, eta pentsalari espiritualek, berriz, zientzia txertatzen zuten beren lanean, neurri batean beren ideiak baliozkotzeko. Teosofoek ziotenez, iragarmenaren bidez ikus zitekeen atomoa. Af Klinten aburuz, atomoekiko zeukan interesak lotura zuen, baita ere, mundu naturalak pizten zion lilurarekin; haren ustean, atomoak kosmosera sartzeko atea ziren.

BESTE ATALAK

Sarrera

Hilma af Klint, Iruzkina, 2024

Info gehiago

Biografia laburra

Hilma af Klint, Iruzkina, 2024

Info gehiago

Obra goiztiarraHilma Af Klint, Udako paisaia, 1888

Hilma af Klint, Iruzkina, 2024

Info gehiago

Marrazki espirituala, Bostak (Spiritistisk teckning, De Fem), ca. 1903

Hilma af Klint, Iruzkina, 2024

Info gehiago

Jatorrizko kaosaJatorrizko kaosa, WU/Arrosa saila, I multzoa (Urkaos, Serie WU/Rosen, Grupp I), 1 zk., 1906

Hilma af Klint, Iruzkina, 2024

Info gehiago

Eros saila, WU/Arrosa sailaEros saila, WU/Arrosa saila, II multzoa (Erosserien, Serie WU/Rosen, Grupp II), 5 zk., 1907

Hilma af Klint, Iruzkina, 2024

Info gehiago

Figura-pintura handiak, WU/Arrosa saila Figura-pintura handiak, WU/Arrosa saila, III multzoa (De stora figurmälningarn, Serie WU/Rosen, Grupp III), 4 zk., 1907

Hilma af Klint, Iruzkina, 2024

Info gehiago

Zazpi puntako izarra, WUS/Zazpi puntako izarra saila

Hilma af Klint, Iruzkina, 2024

Info gehiago

Eboluzioa, WUS/Zazpi puntako izarra saila Eboluzioa, WUS/Zazpi puntako izarra saila, VI multzoa (Evolutionen, Serie WUS/Sjustjärnan, Grupp VI), 15 zk., 1908

Hilma af Klint, Iruzkina, 2024

Info gehiago

Hamar nagusiak, Titulurik gabea saila, IV multzoaHamar nagusiak, Haurtzaroa, Titulurik gabea saila, IV multzoa (De tio största, Barnaåldern, Saknar seriebeteckning, Grupp IV), 1 zk., 1907 

Hilma af Klint, Iruzkina, 2024

Info gehiago

Usoa, UW saila, IX/UW multzoa Usoa, UW saila, IX/UW multzoa (Duvan, Serie UW, Grupp IX/UW), 1 zk., 1915

Hilma af Klint, Iruzkina, 2024

Info gehiago

ErretaulakErretaula, Erretaulak, X multzoa (Altarbild, Altarbilder, Grupp X), 1 zk., 1915

Hilma af Klint, Iruzkina, 2024

Info gehiago

Pertzeval sailaPertzeval saila, III multzoa (Serie Parcifal, Grupp III), 1 zk., 1916

Hilma af Klint, Iruzkina, 2024

Info gehiago

Atomoa sailaAtomoa saila (Serie Atomen), 8 zk., 1917

Hilma af Klint, Iruzkina, 2024

Info gehiago

 
Ikuspuntua
Budaren ikuspuntua bizitza mundutarrean, II saila (Budhas ståndpunkt i jordelifvet, Serie II), 3a zk., 1920

Hilma af Klint, Iruzkina, 2024

Info gehiago

Lore eta zuhaitzen behaketazTitulurik gabea, Lore eta zuhaitzen behaketaz (Titel saknas, Vid betraktande av blommor och träd), 1922

Hilma af Klint, Iruzkina, 2024

Info gehiago

Jakintzaren zuhaitza, W sailaJakintzaren zuhaitza, W saila (Kunskapens träd, Serie W), 1 zk., 1913

Hilma af Klint, Iruzkina, 2024

Info gehiago

Beltxarga, SUW saila, IX/SUW multzoa
Beltxarga, SUW saila, IX/SUW multzoa (Svanen, Serie SUW, Grupp IX/SUW), 9 zk., 1915

Hilma af Klint, Iruzkina, 2024

Info gehiago

Koadernoak

Hilma af Klint, Iruzkina, 2024

Info gehiago