Edukira zuzenean joan

Oteiza: Mitoa eta modernotasuna

Sarrera

Info gehiago

Moore, obra existentzialistak eta portzelanak [1. Aretoa – Hasierako obrak]

Info gehiago

Iruzkinak

Espainian eta Amerikan egin zituen lehenengo obrak [1. Aretoa – Hasierako obrak]

Izenburua:
Espainian eta Amerikan egin zituen lehenengo obrak [1. Aretoa – Hasierako obrak]
Erakusketa:
Oteiza: Mitoa eta modernotasuna
Gaiak:
Artea eta erlijioa | Eragin artistikoa | Ibilbide artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Bolumena | Gainazala | Materiala | Herri-kultura
Artelan motak:
Eskultura
Aipatutako artistak:
Oteiza, Jorge

Oteizak Madrilen hasi zuen bere ibilbide artistikoa, 20ko hamarkadaren bukaeran. Han Medikuntza ikasten ari zen baina bertan behera utzi zuen karrera Arte- eta Lanbide-Eskolan sartzeko.

Hiru eskulturek osatutako talde honek oso ondo laburbiltzen ditu artista gazteak garai hartan zituen kezkak, 1935ean Hegoamerikara joan ondoren ere kontinente berrian eman zituen lehenengo urteetan antzematen direnak.

Amatasuna eskulturan blokea eta bolumen zapalkuntzak nagusitzen dira, eta gaia Ama Birjina haurra besoetan duela irudikatzen duen ikonografia erlijiosoari buruzkoa da. Bertan nabaria da korronte abangoardistek eta zenbait eskultorek, adibidez Brancusi-k eta Epstein-ek Oteizarengan piztutako interesa, baina baita arte Erromanikoan hain ondo antzeman dezakegun sentsibilitate erlijioso arkaikoak ere.

Adam eta Eva. S = E/A tangentea obra paradoxikoa da. Begiratu, batetik, bolumenen eta gainazalen tratamendu bortitza. Eta, bestetik, piezan bertan idatzia agertzen den matematikako formularen proposamen arrazionalistagoa. Bere ikonografiak behin eta berriro azpimarratzen duen alderdia da hori, hemen, Adami eta Evari buruz Biblian egiten den aipamenaren kontra haien aurpegiak tximinoak balira bezala erakusten dituelarik. Hala, pieza berean bateragarri bihurtzen dira Bibliaren mitologia eta Darwin-ek espezieei buruz landutako eboluzioaren teoria zientifikoa.

1935ean Oteiza Hegoamerikara joan zen kolonaurreko kulturak ikertu nahian.

Politikoki ulertzen ari den irudia obra —Buenos Airesko Eusko Abertzale Ekintzaren egoitzan dohaintzan utzitakoa— bertan egin zituen lehenengo eskulturetako bat da, eta kultura haiek hasieratik sorrarazi zioten jakin-mina erakusten digu, ondorengo urteetan arretaz aztertuko zituenak.

Beraz, hasierako obra hauetan, begien bistakoak dira estetikaren ikuspegitik Oteizak aztertu zituen sentimendu erlijiosoa, arrazionaltasun zientifikoa eta politika, ondorengo ikerlan artistikoetan aztertzen jarraituko zituen alderdiak izanik.

BESTE ATALAK

Sarrera

Oteiza: Mitoa eta modernotasuna, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Espainian eta Amerikan egin zituen lehenengo obrak [1. Aretoa – Hasierako obrak]

Oteiza: Mitoa eta modernotasuna, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Moore, obra existentzialistak eta portzelanak [1. Aretoa – Hasierako obrak]

Oteiza: Mitoa eta modernotasuna, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Aldiberekoa denari buruzko entsegua [1. Aretoa – Hasierako obrak]

Oteiza: Mitoa eta modernotasuna, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Hiperboloidea [2A Aretoa – Hiperboloidea, argi-kondentsadoreak]

Oteiza: Mitoa eta modernotasuna, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Argi-kondentsadoreak eta alabastroak [2A Aretoa – Hiperboloidea, argi-kondentsadoreak]

Oteiza: Mitoa eta modernotasuna, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Arantzazu [2B Aretoa – Arantzazu]

Oteiza: Mitoa eta modernotasuna, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Poliedroen irekidura [3A Aretoa – Poliedroen irekidura]

Oteiza: Mitoa eta modernotasuna, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Kuboideak eta maklak [3A Aretoa – Poliedroen irekidura]

Oteiza: Mitoa eta modernotasuna, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Klarionen laborategia [3A Aretoa – Poliedroen irekidura]

Oteiza: Mitoa eta modernotasuna, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Erliebeak [3A Aretoa – Poliedroen irekidura]

Oteiza: Mitoa eta modernotasuna, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Argizko maketak, Hormaren zabalkuntza funtzionala [3A Aretoa – Poliedroen irekidura]

Oteiza: Mitoa eta modernotasuna, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Pare mugikorra, flotazioak eta esekidurak [3B Aretoa – Esferaren desokupazioa]

Oteiza: Mitoa eta modernotasuna, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Malevich Unitate makurrak eta lauak [3B Aretoa – Esferaren desokupazioa]

Oteiza: Mitoa eta modernotasuna, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Esferaren desokupazioa [3B Aretoa – Esferaren desokupazioa]

Oteiza: Mitoa eta modernotasuna, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Laborategi esperimentala [3C Aretoa – Laborategi esperimentala]

Oteiza: Mitoa eta modernotasuna, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Eraikuntza eta Kutxa hutsak [4. Aretoa – Eraikuntza hutsak eta azkena ematen duten obrak]

Oteiza: Mitoa eta modernotasuna, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Kutxa metafisikoak, diedroak eta triedroak [4. Aretoa – Eraikuntza hutsak eta azkena ematen duten obrak]

Oteiza: Mitoa eta modernotasuna, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Azkena ematen duten obrak. Mallarmé-ri omenaldia, Odiseo [4. Aretoa – Eraikuntza hutsak eta azkena ematen duten obrak]

Oteiza: Mitoa eta modernotasuna, Iruzkina, 2004

Info gehiago