Edukira zuzenean joan

Oteiza: Mitoa eta modernotasuna

Malevich Unitate makurrak eta lauak [3B Aretoa – Esferaren desokupazioa]

Info gehiago

Laborategi esperimentala [3C Aretoa – Laborategi esperimentala]

Info gehiago

Iruzkinak

Esferaren desokupazioa [3B Aretoa – Esferaren desokupazioa]

Izenburua:
Esferaren desokupazioa [3B Aretoa – Esferaren desokupazioa]
Erakusketa:
Oteiza: Mitoa eta modernotasuna
Gaiak:
Artea eta espazioa | Esperimentazio artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Espazioa | Forma | Geometria | Mugimendua | Dualtasuna
Artelan motak:
Eskultura
Aipatutako artistak:
Oteiza, Jorge

Obra sorta honek Oteizak esferarekin egindako lanen aldi definitiboena adierazten du. Pentsa dezagun hutsik dagoen esfera batean. Bere barruko espazioa eta bere kanpoko espazioa erabat bereiziak eta inkomunikatuak dauden errealitateak dira. Errealitate neutroak dira gainera, aktiboak ez direnak, hau da, barruko espazioa eduki izatera mugatzen da eta kanpoko espazioa esfera inguratzera. Ikerlanaren fase honetan, esfera hausten saiatu zen Oteiza, soilik energia-espazio gisa ager zedin. Horretarako, elementu linealen konbinazioak erabili zituen, eta kurbatura desberdinez forma ematen zien forjan. Elementu horiek elkarrekin konbinatuak, mugimendu handiko multzoak sorrarazten dituzte, nukleo baten inguruan abiadura desberdinez asaldatzen direnak.

Urakanetan sosegua eta baretasun handia dagoen “urakanaren begia” deitutako horren inguruan bortiztasun eta asaldura handia sortzen den bezala, horrela Oteizak espazio geldia eta hutsa sortu eta isolatu egiten du bere inguruan asaldurazko eta astinaldizko ingurunea sortuz.

Hori guztia oso argi ikus daiteke Elementu makur eta arinen bi pareren konjuntzio dinamikoan. Bertan, kurbatura handiko arkuek espazio biribil bat zehazteko gero eta abiadura handiagoa hartzen duen mugimenduari hasiera ematen diote.

Esferaren desokupazioaren azpiproduktu mugikorra abiadura desberdinetako mugimenduaren estudio bat da, espazio zehatz bat itxuratu aurretik elementu kurbatu horien konbinazioak eragindako mugimenduarena.

Alboko oinarrian dauden bi piezetatik Esferaren desokupazioa. Ondorio esperimentala 1., sail honen laburpen eta ondorio gisa proposatutako obra da. Bertan, Oteizak sinplifikatu egiten ditu elementuak, esfera formara mugatzeko. Hiru luzera desberdin dituzten hiru elementu kurbatuk baretasunez besarkatzen dute espazio hutsa.

BESTE ATALAK

Sarrera

Oteiza: Mitoa eta modernotasuna, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Espainian eta Amerikan egin zituen lehenengo obrak [1. Aretoa – Hasierako obrak]

Oteiza: Mitoa eta modernotasuna, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Moore, obra existentzialistak eta portzelanak [1. Aretoa – Hasierako obrak]

Oteiza: Mitoa eta modernotasuna, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Aldiberekoa denari buruzko entsegua [1. Aretoa – Hasierako obrak]

Oteiza: Mitoa eta modernotasuna, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Hiperboloidea [2A Aretoa – Hiperboloidea, argi-kondentsadoreak]

Oteiza: Mitoa eta modernotasuna, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Argi-kondentsadoreak eta alabastroak [2A Aretoa – Hiperboloidea, argi-kondentsadoreak]

Oteiza: Mitoa eta modernotasuna, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Arantzazu [2B Aretoa – Arantzazu]

Oteiza: Mitoa eta modernotasuna, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Poliedroen irekidura [3A Aretoa – Poliedroen irekidura]

Oteiza: Mitoa eta modernotasuna, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Kuboideak eta maklak [3A Aretoa – Poliedroen irekidura]

Oteiza: Mitoa eta modernotasuna, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Klarionen laborategia [3A Aretoa – Poliedroen irekidura]

Oteiza: Mitoa eta modernotasuna, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Erliebeak [3A Aretoa – Poliedroen irekidura]

Oteiza: Mitoa eta modernotasuna, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Argizko maketak, Hormaren zabalkuntza funtzionala [3A Aretoa – Poliedroen irekidura]

Oteiza: Mitoa eta modernotasuna, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Pare mugikorra, flotazioak eta esekidurak [3B Aretoa – Esferaren desokupazioa]

Oteiza: Mitoa eta modernotasuna, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Malevich Unitate makurrak eta lauak [3B Aretoa – Esferaren desokupazioa]

Oteiza: Mitoa eta modernotasuna, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Esferaren desokupazioa [3B Aretoa – Esferaren desokupazioa]

Oteiza: Mitoa eta modernotasuna, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Laborategi esperimentala [3C Aretoa – Laborategi esperimentala]

Oteiza: Mitoa eta modernotasuna, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Eraikuntza eta Kutxa hutsak [4. Aretoa – Eraikuntza hutsak eta azkena ematen duten obrak]

Oteiza: Mitoa eta modernotasuna, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Kutxa metafisikoak, diedroak eta triedroak [4. Aretoa – Eraikuntza hutsak eta azkena ematen duten obrak]

Oteiza: Mitoa eta modernotasuna, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Azkena ematen duten obrak. Mallarmé-ri omenaldia, Odiseo [4. Aretoa – Eraikuntza hutsak eta azkena ematen duten obrak]

Oteiza: Mitoa eta modernotasuna, Iruzkina, 2004

Info gehiago