Oteiza: Mitoa eta modernotasuna
Pare mugikorra, flotazioak eta esekidurak [3B Aretoa – Esferaren desokupazioa]
Esferaren desokupazioa [3B Aretoa – Esferaren desokupazioa]
Iruzkinak
Malevich Unitate makurrak eta lauak [3B Aretoa – Esferaren desokupazioa]
- Izenburua:
- Malevich Unitate makurrak eta lauak [3B Aretoa – Esferaren desokupazioa]
- Erakusketa:
- Oteiza: Mitoa eta modernotasuna
- Gaiak:
- Artea eta espazioa | Eragin artistikoa | Esperimentazio artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Espazioa | Forma | Geometria | Materiala
- Artelan motak:
- Eskultura
- Aipatutako artistak:
- Oteiza, Jorge
Eskultura-multzo honek Oteizak Malevich Unitateak erabili zituen modua erakusten digu, esferaren desokupazioaren inguruko proiektuaren barruan.
Unitate hauek xafla meheen antzera ager daitezke, forma kurbatua emanez zati bat hustu zaienak.
Espazioaren desokupazio aktiboaren froga hiru alditan irekitako ale zapalarekin obran, elkarren artean soldatuak dauden unitate lau horietatik hirutan oinarritzen da, oso eskema sinple batetik abiatuta. Hala eta guztiz ere, sinpletasun hori itxurazkoa da bakarrik. Arreta handiagoaz begiratzen badugu, bertan materialki dagoen horrek, altzairuzko xaflek alegia, hainbesteko garrantzirik ez dutela ohartuko gara, immateriala izan arren espazioa izanik indar bera erakusten duena. Pieza honetan eta ondoan agertzen diren horietan, Oteizak altzairuzko elementuak baino gehiago elementu horietako bakoitzak eusten dituen hutsak artikulatzen ditu, itxuraz sinplea den eskema espiraleko espazio-joko konplexu bihurtuz.
Malevich-i omenaldia eta Bost Malevich ale makur dituen eraikuntza hutsa obrek unitate horiek lantzeko bestelako modu bat erakusten digute, forjan kurbatutako altzairuzko xafla lodietatik abiatuta.
Malevich-i omenaldia ez da bakarrik artista errusiarrari egindako omenaldia, bere lanari egindako zuzenketa bat ere adierazten baitu. Malevichen obrak forma geometrikoak ditu ezaugarritzat, azalera huts eta zuri baten gainetik ibilbide diagonaletan lekuz aldatzen direnak. Bere eskulturan, Oteizak Malevichen koadroen azalera horrekiko loturak adierazten duen zurruntasuna eteten du, eta formak aiseago bihurtzen ditu, gainera espazio kurbatu batean biraraziz. Pieza honen espazioa barrurantz makurtzen da formek eta dagokien artikulazioak bultzatuta. Horrez gain, neurri batean, erabilitako teknikak eraginda —altzairu forjatuak eraginda—, formak espazioak berak zapaltzen dituelako eta itxuratzen dituelako sentsazioa sorrarazten du. Malevich-i omenaldia eskultura adibide zoragarria da, bertan, elementu immaterialena, hau da, espazioa, aldi berean kausa eta ondorio baita. Beste hitz batzuetan esanda, eskulturak espazioa sortzen du eta espazioak eskultura.