Edukira zuzenean joan

Oteiza: Mitoa eta modernotasuna

Argizko maketak, Hormaren zabalkuntza funtzionala [3A Aretoa – Poliedroen irekidura]

Info gehiago

Malevich Unitate makurrak eta lauak [3B Aretoa – Esferaren desokupazioa]

Info gehiago

Iruzkinak

Pare mugikorra, flotazioak eta esekidurak [3B Aretoa – Esferaren desokupazioa]

Izenburua:
Pare mugikorra, flotazioak eta esekidurak [3B Aretoa – Esferaren desokupazioa]
Erakusketa:
Oteiza: Mitoa eta modernotasuna
Gaiak:
Artea eta espazioa | Eragin artistikoa | Esperimentazio artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Espazioa | Geometria | Mugimendua | Herri-kultura
Teknikak:
Collage | Marrazkia
Artelan motak:
Eskultura
Aipatutako artistak:
Oteiza, Jorge

Grabitaterik gabeko espazioko pare arina edo Pare mugikorra eskulturaren bidez, Esferaren desokupazioa deitzen den sailari hasiera eman zion Oteizak.

Gorputz geometriko honen definizioa dugu hau, metalezko bi zirkuluerdiren oposiziotik abiatuta. Zirkuluerdi horiek, beren diametroaren erdigunean soldatuak egon beharrean, lekualdaketa txiki batez soldatuak daudenak. Beraz, eskultura hau Oteizak eredu gisa erabili zuen esferaren definizio irekiari eta gutxienekoari dagokio, literalki zorutik birarazteko eta bere mugimendua eta espazioan jokatzen duen modua aztertzeko. Esfera horretan oinarrituak, maketa, marrazki eta collage ugari garatu zituen, esferaren desokupazioaren gai honetara egindako hurbilketak izanik.

Ezkerraldeko oinarri altu honetan ilargiaren gaiari eskainitako batzuk ikus ditzakegu: Flotazioa (ilargiko eskultura), Illargia (ilargia argi mugikor gisa) edo Ebaketen ariketak eta borobila denarekin elkartzea. Eskultura-sorta honetan, Oteizak ilargiarekin lotzen du esfera, duen mugikortasunagatik eta bere forma anitzengatik bereizten den planetarekin. Gainera, ilargia sarritan agertzen da euskal kulturan eta eskultoreak beti izan zuen maiteago errege astroa, eguzkia baino. Famatua da bere esaldi hau: “eguzkia astro ergela da, egunez bakarrik agertzen dena, ilargia egunez edo gauez ager daitekeen bitartean”.

Esekiduraren ideia da gaiari buruzko beste bariazioetako bat. Gure esperientzian, askotan, esekiduraren ideiarekin lotzen ditugu esferak, zeruko astroen, zerurantz doazen globoen, edo xaboi burbuilen esekidurarekin. Hemen aurkeztutako Esekidura hutsa (Couzinet-i omenaldia) obraren bi bertsioetan, biribilean kurbatutako metal zati soil batek espazio oboide bat definitzen du, eta airean esekia dagoela ematen du. Airezko eskultura hauek René Couzinet ingeniari aeronautiko frantsesari omenaldia egiten die. Ausardia eta asmamen handiz, besteren artean, Ostadar ontzia diseinatu zuen hark, 1933an Paris eta Buenos Aires arteko joan-etorriko bidaian Atlantikoa zeharkatu zuena. Couzinet 100-en egilea ere izan zen, 1936an Espainiako Errepublikak erositako hegazkina eta, fantasia handieneko bere fazetaren erakusgarri gisa, RC360-a egin zuen, hego anitzak dituen plater hegalari antzeko bat.

BESTE ATALAK

Sarrera

Oteiza: Mitoa eta modernotasuna, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Espainian eta Amerikan egin zituen lehenengo obrak [1. Aretoa – Hasierako obrak]

Oteiza: Mitoa eta modernotasuna, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Moore, obra existentzialistak eta portzelanak [1. Aretoa – Hasierako obrak]

Oteiza: Mitoa eta modernotasuna, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Aldiberekoa denari buruzko entsegua [1. Aretoa – Hasierako obrak]

Oteiza: Mitoa eta modernotasuna, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Hiperboloidea [2A Aretoa – Hiperboloidea, argi-kondentsadoreak]

Oteiza: Mitoa eta modernotasuna, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Argi-kondentsadoreak eta alabastroak [2A Aretoa – Hiperboloidea, argi-kondentsadoreak]

Oteiza: Mitoa eta modernotasuna, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Arantzazu [2B Aretoa – Arantzazu]

Oteiza: Mitoa eta modernotasuna, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Poliedroen irekidura [3A Aretoa – Poliedroen irekidura]

Oteiza: Mitoa eta modernotasuna, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Kuboideak eta maklak [3A Aretoa – Poliedroen irekidura]

Oteiza: Mitoa eta modernotasuna, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Klarionen laborategia [3A Aretoa – Poliedroen irekidura]

Oteiza: Mitoa eta modernotasuna, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Erliebeak [3A Aretoa – Poliedroen irekidura]

Oteiza: Mitoa eta modernotasuna, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Argizko maketak, Hormaren zabalkuntza funtzionala [3A Aretoa – Poliedroen irekidura]

Oteiza: Mitoa eta modernotasuna, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Pare mugikorra, flotazioak eta esekidurak [3B Aretoa – Esferaren desokupazioa]

Oteiza: Mitoa eta modernotasuna, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Malevich Unitate makurrak eta lauak [3B Aretoa – Esferaren desokupazioa]

Oteiza: Mitoa eta modernotasuna, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Esferaren desokupazioa [3B Aretoa – Esferaren desokupazioa]

Oteiza: Mitoa eta modernotasuna, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Laborategi esperimentala [3C Aretoa – Laborategi esperimentala]

Oteiza: Mitoa eta modernotasuna, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Eraikuntza eta Kutxa hutsak [4. Aretoa – Eraikuntza hutsak eta azkena ematen duten obrak]

Oteiza: Mitoa eta modernotasuna, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Kutxa metafisikoak, diedroak eta triedroak [4. Aretoa – Eraikuntza hutsak eta azkena ematen duten obrak]

Oteiza: Mitoa eta modernotasuna, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Azkena ematen duten obrak. Mallarmé-ri omenaldia, Odiseo [4. Aretoa – Eraikuntza hutsak eta azkena ematen duten obrak]

Oteiza: Mitoa eta modernotasuna, Iruzkina, 2004

Info gehiago