Edukira zuzenean joan

Oteiza: Mitoa eta modernotasuna

Eraikuntza eta Kutxa hutsak [4. Aretoa – Eraikuntza hutsak eta azkena ematen duten obrak]

Info gehiago

Azkena ematen duten obrak. Mallarmé-ri omenaldia, Odiseo [4. Aretoa – Eraikuntza hutsak eta azkena ematen duten obrak]

Info gehiago

Iruzkinak

Kutxa metafisikoak, diedroak eta triedroak [4. Aretoa – Eraikuntza hutsak eta azkena ematen duten obrak]

Izenburua:
Kutxa metafisikoak, diedroak eta triedroak [4. Aretoa – Eraikuntza hutsak eta azkena ematen duten obrak]
Erakusketa:
Oteiza: Mitoa eta modernotasuna
Gaiak:
Gizakia | Artea eta espazioa | Artea eta emozioa | Espazioa | Geometria | Espiritualtasuna
Mugimendu artistikoak:
Minimalismoa
Artelan motak:
Eskultura
Aipatutako artistak:
Oteiza, Jorge

Kutxa hutsek Oteizak haurtzaroan izan zuen sentsazio jakin bat gogoraraztera eraman zuten, neurri handi batean bere artista bokazioaren sorburuan egon zen sentsazioa izanik. Txikitan, Oteizak bortitza eta beldurgarria zen zerbait balitz bezala sentitzen zuen errealitatea, eta Orioko hondartzako zulo handi batzuetan sartu ohi zen barrutik seguruago eta babestuago sentiarazten zion zeruaren ingerada hutsa behatzeko.

Espazio hutsaren eta babes existentzialaren arteko lotura hori agerikoa da bere obretan eta, bereziki, Kutxa metafisikoak sailean. Bi triedroz osatutako obrak dira, bata marmolezko oinarri batean eutsita eta bestea pixka bat lekualdatuta. Beraz, errezeptakulu antzekoak dira, aldi berean irekitzen eta zabaltzen ari direnak, eta barruko espazioa dardara gisa agertzen da, eduki espiritual handiko arnas gisa. Kutxa hutsetan espazio babesle horrek izaera profanoa du oraindik; Kutxa metafisikoetan, ordea, ia sakratua den ñabardura hartzen du, dagozkien izenburu batzuetan ere agerikoa, esate baterako Leonardoren Deikundeari omenaldia edo Espiritu Santuaren erretratua.

Alboko oinarri handian, kentze-prozesu hori, hutsa eta isiltasuna bilatzeko prozesu hori nola gertatzen den ikus dezakegu. Bere Kutxa Metafisikoak osatzen dituzten triedroak ireki egiten dira, adibidez Torres García-ri omenaldian; edo sinplifikatu egiten dira, adibidez Velázquez-i omenaldian eta Kubismoaren estilema hutsari omenaldian, biak triedro bakar batez osatutakoak, edo Gutxieneko alean, diedro bakar batez osatutakoan.

Ikuspegi formaletik, obra horien bidez, ondorengo urteetan Minimalismo gisa ezagututako mugimenduari aurrea hartu zion Oteizak. Hala ere, pieza hauei darien eduki metafisiko eta espazial nabarmenak ez du zerikusi handirik minimalismoaren izaera prosaikoarekin eta objektualistarekin.

BESTE ATALAK

Sarrera

Oteiza: Mitoa eta modernotasuna, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Espainian eta Amerikan egin zituen lehenengo obrak [1. Aretoa – Hasierako obrak]

Oteiza: Mitoa eta modernotasuna, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Moore, obra existentzialistak eta portzelanak [1. Aretoa – Hasierako obrak]

Oteiza: Mitoa eta modernotasuna, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Aldiberekoa denari buruzko entsegua [1. Aretoa – Hasierako obrak]

Oteiza: Mitoa eta modernotasuna, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Hiperboloidea [2A Aretoa – Hiperboloidea, argi-kondentsadoreak]

Oteiza: Mitoa eta modernotasuna, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Argi-kondentsadoreak eta alabastroak [2A Aretoa – Hiperboloidea, argi-kondentsadoreak]

Oteiza: Mitoa eta modernotasuna, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Arantzazu [2B Aretoa – Arantzazu]

Oteiza: Mitoa eta modernotasuna, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Poliedroen irekidura [3A Aretoa – Poliedroen irekidura]

Oteiza: Mitoa eta modernotasuna, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Kuboideak eta maklak [3A Aretoa – Poliedroen irekidura]

Oteiza: Mitoa eta modernotasuna, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Klarionen laborategia [3A Aretoa – Poliedroen irekidura]

Oteiza: Mitoa eta modernotasuna, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Erliebeak [3A Aretoa – Poliedroen irekidura]

Oteiza: Mitoa eta modernotasuna, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Argizko maketak, Hormaren zabalkuntza funtzionala [3A Aretoa – Poliedroen irekidura]

Oteiza: Mitoa eta modernotasuna, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Pare mugikorra, flotazioak eta esekidurak [3B Aretoa – Esferaren desokupazioa]

Oteiza: Mitoa eta modernotasuna, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Malevich Unitate makurrak eta lauak [3B Aretoa – Esferaren desokupazioa]

Oteiza: Mitoa eta modernotasuna, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Esferaren desokupazioa [3B Aretoa – Esferaren desokupazioa]

Oteiza: Mitoa eta modernotasuna, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Laborategi esperimentala [3C Aretoa – Laborategi esperimentala]