Edukira zuzenean joan

Oteiza: Mitoa eta modernotasuna

Espainian eta Amerikan egin zituen lehenengo obrak [1. Aretoa – Hasierako obrak]

Info gehiago

Aldiberekoa denari buruzko entsegua [1. Aretoa – Hasierako obrak]

Info gehiago

Iruzkinak

Moore, obra existentzialistak eta portzelanak [1. Aretoa – Hasierako obrak]

Izenburua:
Moore, obra existentzialistak eta portzelanak [1. Aretoa – Hasierako obrak]
Erakusketa:
Oteiza: Mitoa eta modernotasuna
Gaiak:
Gizakia | Giza gorputza | Artea eta emozioa | Eragin artistikoa | Estetika | Sorkuntza artistikoa | Espazioa | Gainazala | Materiala | Herri-kultura
Mugimendu artistikoak:
Arte Abstraktua | Existentzialismoa
Artelan motak:
Eskultura
Aipatutako artistak:
Oteiza, Jorge

1940az geroztik, Oteizak estetika aztertzen jardun zuen batik bat, eta zeramika ikertzen eta irakasten aritu zen baita ere Argentinan, Kolonbian eta Ekuadorren.

1947an eskulturak lantzeari ekin zion berriro, bera bezala kolonaurreko eskulturan interesatua zegoen Henry Moore artista britainiarrak eraginda.

1948an Espainiara itzuli zenean, oraindik ere agerikoa zen Mooreren eragina Oteizaren lanean, Emakumea haurrarekin zerura beldurrez begiratzen obran antzeman daitekeenez. Eskultura honetan ikusten dugunez, gaia zulatutako masa handi bat balitz bezala landua dago. Higadura edo zulo horiek naturan topatzen ditugunak bezalako materialen erosioaren antzekoak dira. Oteiza urruntzen hasi zen pixkanaka planteamendu naturalista horretatik, eta espazioak eskulturan gero eta gehiago eta geroz eta modu abstraktuagoan esku har zezan saiatu zen.

Ezkerraldeko bitrinetan, Bilbon egindako lanak daude bilduak, Oteiza Amerikatik itzultzean bizi izan zen lekuan, alegia. Bitrina hauetako batean zeramika eta portzelana polikromatuak ikus ditzakegu, artistak teknikari industrial gisa lan egin zuen isolatzaile elektrikoen fabrikan eginak.

Bestean, zinkez eta letoiez galdatutako hiru pieza ikus ditzakegu, gizakiaren behin behineko kondizioarekiko kezka erakusten digutenak. Irudiak luzatu eta gorputzak hustu egiten dira, eta gainazalak urratuagoak agertzen dira. Irudi horiei kutsu existentzialista darie, Oteizaren garaikide izandako beste eskultore batzuen lanetan, adibidez Alberto Giacometti-ren edo Germaine Richier-en horietan ere antzeman daitekeen ezaugarria izanik.

Obren izenburuek giza existentzia estuasunean dagoen zirkunstantziak aditzera ematen dizkigute. Ikus dezagun Loten emaztea, hondamendiaren ikuspegia saihestu ezinik atzera begiratu eta estatua bihurtzen dena; edo Korearra, Korean hasi berria zen gerrari aipamen egiten diona, Gerra Hotzaren lehenengo krisialdi armatuari, alegia.

Heriotzetik itzulerarako irudia obra sorta horietako bat da, baina, aldi berean, aurrerapauso bat adierazten du abstrakzioaren prozesuan eta dagokion masarekiko espazioaren tratamenduan, nabarmen garatu zituen bi gaiak izanik ondoren egin zituen ikerlanetan.

BESTE ATALAK

Sarrera

Oteiza: Mitoa eta modernotasuna, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Espainian eta Amerikan egin zituen lehenengo obrak [1. Aretoa – Hasierako obrak]

Oteiza: Mitoa eta modernotasuna, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Moore, obra existentzialistak eta portzelanak [1. Aretoa – Hasierako obrak]

Oteiza: Mitoa eta modernotasuna, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Aldiberekoa denari buruzko entsegua [1. Aretoa – Hasierako obrak]

Oteiza: Mitoa eta modernotasuna, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Hiperboloidea [2A Aretoa – Hiperboloidea, argi-kondentsadoreak]

Oteiza: Mitoa eta modernotasuna, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Argi-kondentsadoreak eta alabastroak [2A Aretoa – Hiperboloidea, argi-kondentsadoreak]

Oteiza: Mitoa eta modernotasuna, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Arantzazu [2B Aretoa – Arantzazu]

Oteiza: Mitoa eta modernotasuna, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Poliedroen irekidura [3A Aretoa – Poliedroen irekidura]

Oteiza: Mitoa eta modernotasuna, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Kuboideak eta maklak [3A Aretoa – Poliedroen irekidura]

Oteiza: Mitoa eta modernotasuna, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Klarionen laborategia [3A Aretoa – Poliedroen irekidura]

Oteiza: Mitoa eta modernotasuna, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Erliebeak [3A Aretoa – Poliedroen irekidura]

Oteiza: Mitoa eta modernotasuna, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Argizko maketak, Hormaren zabalkuntza funtzionala [3A Aretoa – Poliedroen irekidura]

Oteiza: Mitoa eta modernotasuna, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Pare mugikorra, flotazioak eta esekidurak [3B Aretoa – Esferaren desokupazioa]

Oteiza: Mitoa eta modernotasuna, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Malevich Unitate makurrak eta lauak [3B Aretoa – Esferaren desokupazioa]

Oteiza: Mitoa eta modernotasuna, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Esferaren desokupazioa [3B Aretoa – Esferaren desokupazioa]

Oteiza: Mitoa eta modernotasuna, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Laborategi esperimentala [3C Aretoa – Laborategi esperimentala]

Oteiza: Mitoa eta modernotasuna, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Eraikuntza eta Kutxa hutsak [4. Aretoa – Eraikuntza hutsak eta azkena ematen duten obrak]

Oteiza: Mitoa eta modernotasuna, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Kutxa metafisikoak, diedroak eta triedroak [4. Aretoa – Eraikuntza hutsak eta azkena ematen duten obrak]

Oteiza: Mitoa eta modernotasuna, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Azkena ematen duten obrak. Mallarmé-ri omenaldia, Odiseo [4. Aretoa – Eraikuntza hutsak eta azkena ematen duten obrak]

Oteiza: Mitoa eta modernotasuna, Iruzkina, 2004

Info gehiago