Edukira zuzenean joan

Oteiza: Mitoa eta modernotasuna

Klarionen laborategia [3A Aretoa – Poliedroen irekidura]

Info gehiago

Argizko maketak, Hormaren zabalkuntza funtzionala [3A Aretoa – Poliedroen irekidura]

Info gehiago

Iruzkinak

Erliebeak [3A Aretoa – Poliedroen irekidura]

Izenburua:
Erliebeak [3A Aretoa – Poliedroen irekidura]
Erakusketa:
Oteiza: Mitoa eta modernotasuna
Gaiak:
Artea eta espazioa | Artea eta musika | Eragin artistikoa | Esperimentazio artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Argia | Espazioa | Mugimendua | Gogoeta
Mugimendu artistikoak:
Arte Abstraktua | Arte Figuratiboa
Artelan motak:
Eskultura
Aipatutako artistak:
Oteiza, Jorge

1955ean erliebe batzuk egiteko eskaria jaso zuen Oteizak Tarragonako Herri Unibertsitatetik. Artistak argiari buruzko ikerlanetan eta muralen adierazkortasunean gehiago sakontzeko aprobetxatu zuen aukera hori, eta “negatiboko” erliebea deitu zion lan-teknika garatu zuen horrela.

Tradizioz, erliebe bat egiteko, aurrena landu nahi den gaiaren buztinezko modelaketa-lan bat egiten da. Modelaketa-lan horretatik molde bat ateratzen da, bere negatiboa izango litzatekeena, eta moldean oinarritua, positiboa egiten da behin betiko materialean.

Oteizak, aldiz, moldean, alegia negatiboan lan egiten du zuzenean. Hala, azkenean hutsa izango den hori gauzatzen du eta huts gisa uzten duena izango da azkenean gorpuztuko dena.

Beha ditzagun orain erliebe hauen igeltsuzko bozetoak. Hutsuneen eta betetasunen artean ezartzen duen lotura nabaria ziurtatuko dugu bertan, baita argiaren eta itzalaren arteko aldaketa sotilak ere. Gaiari dagokionez, figuratiboenetatik, Arantzazun egin zituen lanei estu lotutako horietatik, abstraktuetaraino eta linealetaraino doaz, urte haietako musika serialistako, atonaleko edo dodekafonikoko partiturekin erlazionatu daitezkeen horietaraino.

Teknika bera erabiliz, Oteizak Labirintoan erori eta altxatzen ari diren forma geldoak obrarako bozetuak garatu zituen, hemen aurkezten dugun eta ebaki linealak eta zurezko eta metalezko inkrustazioak dituen zementuzko friso handi honetarako. Friso honetan ondoren egin zuen azterlanean erabakigarria izango zen zerbait entsegatu zuen: geldoa eta isila dena, urteetan zehar Oteizak Velázquez-i eta Zurbarán-i buruz edo kolonaurreko estatuariari eta tauromakiari buruz egin zituen azterlanetan jadanik aipatu izan zuena. Labirintoan erori eta altxatzen ari diren forma geldoak obra honetan mugimendua mantsotzen doala antzematen dugu. Guztia mugitzen da, geldo, ordea. Espresioak musikala izaten jarraitzen du, baina isiltzen doan musika da, eta Oteizaren esanetan “bakartzen eta hausnartzen laguntzen duen lekua” izateko pentsatua dago.

BESTE ATALAK

Sarrera

Oteiza: Mitoa eta modernotasuna, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Espainian eta Amerikan egin zituen lehenengo obrak [1. Aretoa – Hasierako obrak]

Oteiza: Mitoa eta modernotasuna, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Moore, obra existentzialistak eta portzelanak [1. Aretoa – Hasierako obrak]

Oteiza: Mitoa eta modernotasuna, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Aldiberekoa denari buruzko entsegua [1. Aretoa – Hasierako obrak]

Oteiza: Mitoa eta modernotasuna, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Hiperboloidea [2A Aretoa – Hiperboloidea, argi-kondentsadoreak]

Oteiza: Mitoa eta modernotasuna, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Argi-kondentsadoreak eta alabastroak [2A Aretoa – Hiperboloidea, argi-kondentsadoreak]

Oteiza: Mitoa eta modernotasuna, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Arantzazu [2B Aretoa – Arantzazu]

Oteiza: Mitoa eta modernotasuna, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Poliedroen irekidura [3A Aretoa – Poliedroen irekidura]

Oteiza: Mitoa eta modernotasuna, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Kuboideak eta maklak [3A Aretoa – Poliedroen irekidura]

Oteiza: Mitoa eta modernotasuna, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Klarionen laborategia [3A Aretoa – Poliedroen irekidura]

Oteiza: Mitoa eta modernotasuna, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Erliebeak [3A Aretoa – Poliedroen irekidura]

Oteiza: Mitoa eta modernotasuna, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Argizko maketak, Hormaren zabalkuntza funtzionala [3A Aretoa – Poliedroen irekidura]

Oteiza: Mitoa eta modernotasuna, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Pare mugikorra, flotazioak eta esekidurak [3B Aretoa – Esferaren desokupazioa]

Oteiza: Mitoa eta modernotasuna, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Malevich Unitate makurrak eta lauak [3B Aretoa – Esferaren desokupazioa]

Oteiza: Mitoa eta modernotasuna, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Esferaren desokupazioa [3B Aretoa – Esferaren desokupazioa]

Oteiza: Mitoa eta modernotasuna, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Laborategi esperimentala [3C Aretoa – Laborategi esperimentala]

Oteiza: Mitoa eta modernotasuna, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Eraikuntza eta Kutxa hutsak [4. Aretoa – Eraikuntza hutsak eta azkena ematen duten obrak]

Oteiza: Mitoa eta modernotasuna, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Kutxa metafisikoak, diedroak eta triedroak [4. Aretoa – Eraikuntza hutsak eta azkena ematen duten obrak]

Oteiza: Mitoa eta modernotasuna, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Azkena ematen duten obrak. Mallarmé-ri omenaldia, Odiseo [4. Aretoa – Eraikuntza hutsak eta azkena ematen duten obrak]

Oteiza: Mitoa eta modernotasuna, Iruzkina, 2004

Info gehiago