Edukira zuzenean joan

Oteiza: Mitoa eta modernotasuna

Argi-kondentsadoreak eta alabastroak [2A Aretoa – Hiperboloidea, argi-kondentsadoreak]

Info gehiago

Poliedroen irekidura [3A Aretoa – Poliedroen irekidura]

Info gehiago

Iruzkinak

Arantzazu [2B Aretoa – Arantzazu]

Oteizaren ustez estatua energia da funtsean, espazioa bezalako beste elementu immaterialago batzuk agerian uzteko masa galdu behar duen zerbait, eta ideia horretan oinarrituta sentsibilitate berriari eta espiritualtasun berriari bide ematen hasi zitzaion. Hala, 1950ean Arantzazuko Basilikaren estatuaria egiteko eskaria jaso zuenean, Oteizak garaiko artean sortutako sentsibilitate eta espiritualtasun berri horiek aplikatu zituen erlijiotik sustatutako sentsibilitate eta espiritualtasun tradizionalenetan.

Andramari eskultura basilikaren fatxadako irudi baten lehenengo estudioetako bat da, eta bertan artistak hiperboloideetan oinarrituta landutako problematika ikonografia tradizionalean aplikatzen duen modua ikus dezakegu, adibidez Ama Birjina eta besoetan duen Haurra. Horietan, aurpegien adierazkortasuna nabarmentzen da, oinarrizko elementu geometrikoetatik, adibidez zirkulutik abiatuta lortutakoa.

Bisitaldiari jarraituz, ezkerraldeko horma handian Arantzazuko fatxadarako erliebeen estudio ugarietako bat topatuko dugu eta, ondoren, Oteizak bertan garatu zituen 2 elementu nagusiak: Apostoluen Frisoa eta Pietatea.

Apostoluen Frisoa Oteizak arreta handiena jarri zuen gaia da inolako zalantzarik gabe, eta oso interesgarriak dira bertan zatien eta osotasunaren artean sortzen diren erlazioak. Apostolu bakoitza, banan-banan harrizko bloke batetik abiatuta landua, hustuta agertzen da erdialdean, Rembrant-en Larrututako idia koadroaren antzera. Formaren ikuspegitik, hustuketa horrek bereziki Apostolu bakoitzaren adierazkortasuna ahultzeko eta multzoarena indartzeko balio du. Bolumenek eta hutsuneek erritmoak sortzen dituzte eta elementu dinamiko bat gehitzen dute, albo batetik gerturatu ahala belaunen, besoen eta buruen gero eta mugimendu handiagoa antzematen ahal izango dugularik. Bestetik, metaforikoki, hustuketa edo larrugorritze horiek nekaldian pentsatzea eragiten digute eta, ikuspegi espiritualagotik begiratuta, Apostoluak gainerakoengana irekitzeko gai diren izakiak direla pentsatzea.

14 apostoluk osatzen dute frisoa. Oteizari 14 apostolu egitera bultzatu zuen arrazoia zein zen galdetzen zitzaionean, hauxe erantzun ohi zuen: “Sentitzen dut, ez zitzaizkidan gehiago kabitzen”. Hori bezalako kontsiderazio heterodoxoek, beste zenbait arazo tartean zirela, Eliza Katolikoak proiektua gaitzestea ekarri zuten berekin. Izan ere, 1954an Elizak debekatu egin zituen obrak eta ezin izan ziren 1969ra arte amaitu.

BESTE ATALAK

Sarrera

Oteiza: Mitoa eta modernotasuna, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Espainian eta Amerikan egin zituen lehenengo obrak [1. Aretoa – Hasierako obrak]

Oteiza: Mitoa eta modernotasuna, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Moore, obra existentzialistak eta portzelanak [1. Aretoa – Hasierako obrak]

Oteiza: Mitoa eta modernotasuna, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Aldiberekoa denari buruzko entsegua [1. Aretoa – Hasierako obrak]

Oteiza: Mitoa eta modernotasuna, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Hiperboloidea [2A Aretoa – Hiperboloidea, argi-kondentsadoreak]

Oteiza: Mitoa eta modernotasuna, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Argi-kondentsadoreak eta alabastroak [2A Aretoa – Hiperboloidea, argi-kondentsadoreak]

Oteiza: Mitoa eta modernotasuna, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Arantzazu [2B Aretoa – Arantzazu]

Oteiza: Mitoa eta modernotasuna, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Poliedroen irekidura [3A Aretoa – Poliedroen irekidura]

Oteiza: Mitoa eta modernotasuna, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Kuboideak eta maklak [3A Aretoa – Poliedroen irekidura]

Oteiza: Mitoa eta modernotasuna, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Klarionen laborategia [3A Aretoa – Poliedroen irekidura]

Oteiza: Mitoa eta modernotasuna, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Erliebeak [3A Aretoa – Poliedroen irekidura]

Oteiza: Mitoa eta modernotasuna, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Argizko maketak, Hormaren zabalkuntza funtzionala [3A Aretoa – Poliedroen irekidura]

Oteiza: Mitoa eta modernotasuna, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Pare mugikorra, flotazioak eta esekidurak [3B Aretoa – Esferaren desokupazioa]

Oteiza: Mitoa eta modernotasuna, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Malevich Unitate makurrak eta lauak [3B Aretoa – Esferaren desokupazioa]

Oteiza: Mitoa eta modernotasuna, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Esferaren desokupazioa [3B Aretoa – Esferaren desokupazioa]

Oteiza: Mitoa eta modernotasuna, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Laborategi esperimentala [3C Aretoa – Laborategi esperimentala]

Oteiza: Mitoa eta modernotasuna, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Eraikuntza eta Kutxa hutsak [4. Aretoa – Eraikuntza hutsak eta azkena ematen duten obrak]

Oteiza: Mitoa eta modernotasuna, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Kutxa metafisikoak, diedroak eta triedroak [4. Aretoa – Eraikuntza hutsak eta azkena ematen duten obrak]

Oteiza: Mitoa eta modernotasuna, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Azkena ematen duten obrak. Mallarmé-ri omenaldia, Odiseo [4. Aretoa – Eraikuntza hutsak eta azkena ematen duten obrak]

Oteiza: Mitoa eta modernotasuna, Iruzkina, 2004

Info gehiago