Oteiza: Mitoa eta modernotasuna
Erliebeak [3A Aretoa – Poliedroen irekidura]
Pare mugikorra, flotazioak eta esekidurak [3B Aretoa – Esferaren desokupazioa]
Iruzkinak
Argizko maketak, Hormaren zabalkuntza funtzionala [3A Aretoa – Poliedroen irekidura]
- Izenburua:
- Argizko maketak, Hormaren zabalkuntza funtzionala [3A Aretoa – Poliedroen irekidura]
- Erakusketa:
- Oteiza: Mitoa eta modernotasuna
- Gaiak:
- Artea eta espazioa | Eragin artistikoa | Esperimentazio artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Argia | Espazioa | Forma | Geometria | Kolorea
- Teknikak:
- Collage
- Artelan motak:
- Eskultura | Pintura
- Aipatutako artistak:
- Oteiza, Jorge
Hormaren inguruan erliebeetan egin zituen ikerlanetan oinarrituta, Oteiza pintore jakin batzuek erabilitako espazio-motan sakontzen saiatu zen, bereziki Mondrian-ek eta Malevich-ek. Eskultorea materialki lauak ziren Mondrianen eta Malevichen obrak hartu zituen abiapuntutzat, erliebe etereoak balira bezala hartuta.
Hala, beirazko geruza lauez edo kurbatuez egindako maketak diseinatu zituen, eta geruza horien artean forma geometriko txikiak sartu zituen, Mondrianen edo Malevichen pinturetakoen antzekoak. Zientzialariak mikroskopio bateko portan bere materialak behatzen dituen bezalaxe, Oteizak argiaren egoera desberdinen pean behatzen zituen maketa hauek, formak argitzen edo iluntzen diren modua, itzalen bolumenak proiektatzen diren modua edo lau bihurtzen diren modua behatuz, eta ikusten zuena modelo txikietara edo collageetara eramaten zuen, espazioarekiko jokatzen zuten modua, beren biologia espaziala ulertzen saiatuz.
Ikerlan horretan oinarrituta, hark ez-koloreak deitu zien kolore espazialen, hau da, zuriaren, grisaren eta beltzaren jokabidea espazioaren egoera jakin batzuekin lotu zuen. Hala, zuria espazio sakonarekin eta erlazio kurbatuekin lotu zuen; grisa bitarteko espazioarekin eta erlazio diagonalekin, eta beltza gertuen dagoen espazioarekin eta angelu zuzeneko erlazioekin.
Desokupazio kubikoaren teorema obra dugu horren erakusgarri. Ikus dezagun marmol beltzezko blokeak, dagozkion angelu zuzenekin, duen ebaki diagonala, gris koloreko forma triangeluarra definitzen duena, eta zuriz landutako hustuketa kurbatua ere.
Ondoko bitrinan, ikerlan horien beste ondorio bat topatuko dugu: metalez egin zuen bere ondorengo lanean erabakigarria eta iraunkorra izango zen unitate formalaren definizioa, Malevich Unitatearena, alegia. Forma trapezoidal hau karratu bat edo laukizuzen bat besterik ez da, angelu zuzenetako bat kendu zaiona eta, beraz, elementu estatikoa, elementu zuzena alegia, dinamikoa den beste batekin, elementu zeiharrarekin konbinatzen duena.
Pixkanaka, unitate horietatik beste batzuk sortu zituen, adibidez unitate positibo-negatiboak, non abiaburuko unitateari, metalezkoari, zati bat hustu zaion antzeko forma emanez, eta hala konbinazio espazial konplexuagoak sorraraziz.