Edukira zuzenean joan

Oteiza: Mitoa eta modernotasuna

Hiperboloidea [2A Aretoa – Hiperboloidea, argi-kondentsadoreak]

Info gehiago

Arantzazu [2B Aretoa – Arantzazu]

Info gehiago

Iruzkinak

Argi-kondentsadoreak eta alabastroak [2A Aretoa – Hiperboloidea, argi-kondentsadoreak]

Izenburua:
Argi-kondentsadoreak eta alabastroak [2A Aretoa – Hiperboloidea, argi-kondentsadoreak]
Erakusketa:
Oteiza: Mitoa eta modernotasuna
Gaiak:
Artea eta espazioa | Eragin artistikoa | Esperimentazio artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Argia | Espazioa | Materiala
Mugimendu artistikoak:
Futurismoa
Artelan motak:
Eskultura
Aipatutako artistak:
Oteiza, Jorge

Oteizari espazioak sortzen dion kezka hori masa energia bihurtu nahi izatearen emaitza da, eta horretarako argia ere erabil daiteke.

Oteizak, batetik, argi-kondentsadoreak deitu zion horretan oinarrituta erabiltzen du eta, bestetik, argiarekiko erantzun espezifikoa duten materialak erabiliz, alabastroa, adibidez, zeharrargia delako.

Oteizaren argi-kondentsadoreak eskulturaren masan egindako zuloak dira, osoak edo osatu gabeak izan daitezkeenak, norabide eta inklinazio desberdinetan eginak. Beraz, eskultura zulo txikiez markatua geratzen da eta, piezari argia ematen dionean, zulo horiek argi-intentsitate desberdinak hartzen dituzte.

Orain, ikus ditzagun argi-kondentsadoreak erabiltzeko modu desberdinak erdiguneko oinarri handi honetan.

Boccioni-ri omenaldian, Oteizak irudi-botila baten imajina hartu du oinarritzat, artista futurista italiarraren Botila baten garapena espazioan obraren oroigarri gisa. Eskultoreak, harrizko bloke batetik abiatuta, arintzea eta modulatzea lortzen du bere masari zulo desberdinak eginez eta, hala, material bizigabe eta astunari bizitasuna eta arintasuna emanez. Lurra eta ilargia lehenengo hurbilketa horiek guztiak laburbiltzen dituen pieza da. Batetik, bere elementuak hiperboloideak dira, Ale hirukoitz eta arina obran bezala. Gainera, bere masa argi-kondentsadoreez zulatua dago. Baina eskultura bereizitako bi elementuz osatua dago batik bat. Bi elementu horiek baliteke ñabardura figuratiboak izatea, eta figuretako batek lurra eta besteak ilargia irudikatzen dutela pentsaraztea. Ez da horrela, ordea. Lurraren eta ilargiaren ideia bi elementuen tartean dagoen espazioan topatuko dugu, dagozkien esferak, faseak eta errotazioak antzeman ahal izango ditugun espazioan. Oteizak “tarte” hitzarekin lotutako ideia lantzen du, gauzen artean dagoen espazioa, alegia, gauzek duten garrantzia bera emanez. Eta, izan ere, tartea bere esperimentazioaren konstanteetako bat izango da une horretatik aurrera.

Ondoko bitrinan bi alabastro eta harri beltz bat ikus ditzakegu, materialak argiaren aurrean dituen erantzun desberdinak erakusten dizkigutenak. P. Klee-ri omenaldia ez da artista suitzar ezagunari egindako omenaldi zuzena, bere katu maiteei egindakoa baizik: Bimbori, Beltzari eta Eskimalari. Katu itxura duen alabastro honetan Oteizak masa batean barne hartzen du Paul Kleeren errepertorio anitza: botanika, abereak, antzerkia, geometria, musika..., eta masa horri argiak ematen dionean pintoreak barruan duen energia iradokitzen du.

BESTE ATALAK

Sarrera

Oteiza: Mitoa eta modernotasuna, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Espainian eta Amerikan egin zituen lehenengo obrak [1. Aretoa – Hasierako obrak]

Oteiza: Mitoa eta modernotasuna, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Moore, obra existentzialistak eta portzelanak [1. Aretoa – Hasierako obrak]

Oteiza: Mitoa eta modernotasuna, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Aldiberekoa denari buruzko entsegua [1. Aretoa – Hasierako obrak]

Oteiza: Mitoa eta modernotasuna, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Hiperboloidea [2A Aretoa – Hiperboloidea, argi-kondentsadoreak]

Oteiza: Mitoa eta modernotasuna, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Argi-kondentsadoreak eta alabastroak [2A Aretoa – Hiperboloidea, argi-kondentsadoreak]

Oteiza: Mitoa eta modernotasuna, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Arantzazu [2B Aretoa – Arantzazu]

Oteiza: Mitoa eta modernotasuna, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Poliedroen irekidura [3A Aretoa – Poliedroen irekidura]

Oteiza: Mitoa eta modernotasuna, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Kuboideak eta maklak [3A Aretoa – Poliedroen irekidura]

Oteiza: Mitoa eta modernotasuna, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Klarionen laborategia [3A Aretoa – Poliedroen irekidura]

Oteiza: Mitoa eta modernotasuna, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Erliebeak [3A Aretoa – Poliedroen irekidura]

Oteiza: Mitoa eta modernotasuna, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Argizko maketak, Hormaren zabalkuntza funtzionala [3A Aretoa – Poliedroen irekidura]

Oteiza: Mitoa eta modernotasuna, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Pare mugikorra, flotazioak eta esekidurak [3B Aretoa – Esferaren desokupazioa]

Oteiza: Mitoa eta modernotasuna, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Malevich Unitate makurrak eta lauak [3B Aretoa – Esferaren desokupazioa]

Oteiza: Mitoa eta modernotasuna, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Esferaren desokupazioa [3B Aretoa – Esferaren desokupazioa]

Oteiza: Mitoa eta modernotasuna, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Laborategi esperimentala [3C Aretoa – Laborategi esperimentala]

Oteiza: Mitoa eta modernotasuna, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Eraikuntza eta Kutxa hutsak [4. Aretoa – Eraikuntza hutsak eta azkena ematen duten obrak]

Oteiza: Mitoa eta modernotasuna, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Kutxa metafisikoak, diedroak eta triedroak [4. Aretoa – Eraikuntza hutsak eta azkena ematen duten obrak]

Oteiza: Mitoa eta modernotasuna, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Azkena ematen duten obrak. Mallarmé-ri omenaldia, Odiseo [4. Aretoa – Eraikuntza hutsak eta azkena ematen duten obrak]

Oteiza: Mitoa eta modernotasuna, Iruzkina, 2004

Info gehiago