Oteiza: Mitoa eta modernotasuna
Kutxa metafisikoak, diedroak eta triedroak [4. Aretoa – Eraikuntza hutsak eta azkena ematen duten obrak]
Iruzkinak
Azkena ematen duten obrak. Mallarmé-ri omenaldia, Odiseo [4. Aretoa – Eraikuntza hutsak eta azkena ematen duten obrak]
- Izenburua:
- Azkena ematen duten obrak. Mallarmé-ri omenaldia, Odiseo [4. Aretoa – Eraikuntza hutsak eta azkena ematen duten obrak]
- Erakusketa:
- Oteiza: Mitoa eta modernotasuna
- Gaiak:
- Artea eta espazioa | Artea eta literatura | Eragin artistikoa | Esperimentazio artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Espazioa | Geometria
- Artelan motak:
- Eskultura
- Aipatutako artistak:
- Oteiza, Jorge
Oteizak Mallarmé-ri omenaldia eskulturari Ondorio esperimentala 3. zk. deitzen zion baita ere, Esferaren desokupazioaren eta Kutxa hutsaren aurreko bi ondorioen ondoren.
Paradoxikoa dirudi, obra aurre-minimalista sinplifikatuen ondoren, ondorio esperimental gisa hain konplexutasun formal eta espazial handia duen Mallarmé-ri omenaldia eskaini izanak. Hala eta guztiz ere, keinu horrek bere prozesu esperimentalaren linealtasunerako edo sinplifikaziorako edozein tentaldi baztertzeko balio digu.
Ez da kasualitatea Oteizak obra hau aukeratu izana, eskultura baztertu aurretik azkenekotzat hartutakoa alegia, Stéphane Mallarmé poeta frantsesari omenaldi bat egiteko. Poeta sinbolista zen, eta esperientzia poetikoaren misterioa irudi kondentsatuen eta ortodoxoa ez zen sintaxiaren bidez berriro ezartzen saiatu zen. Horrez gain, poesia bisualaren esperimentalismoaren aitzindari izan zen, orri zurien gainean nabigatzen duten tamaina eta tipografia desberdinetako letren eta hitzen Konkretismoaren aitzindari. Beraz, Oteizak eta Mallarmék aldi bereko iluntasunaren eta argitasunaren nahi bera sentitzen zuten, gardentasunarena eta konbinazio formal hutsarena, mitoarena eta modernotasunarena. Formaren ikuspegitik, Mallarmé-ri omenaldia hustuketa bat duen plano laukizuzen eta bertikal handi batek osatzen du, eta poetaren obraren orri zuriarekin erlazionatzen du Oteizak, “Dadoen kolpe batek ez du zoria alde batera utziko”. Plano horretatik abiatuta, pasarteetan bezala garatzen dira Oteizak bere Eraikuntza eta Kutxa hutsetan planteatutako gaietako batzuk, konplexua izan arren bere baretasunagatik, isiltasunagatik eta misterioagatik bereizten den multzo batean.
1975ean eta eskari baten ondoren, Oteizak berriro heldu zion eskultura honi. Aldaketa batzuk egin zizkion proportzioetan, elementuren bat gehitu zion eta Odiseo zeneko Gudari Armatu baten erretratua definitu zuen horrela. Oteiza Ulises-Odiseo heroiaren gaiarekin identifikatzen da, eragozpen handirekin bere aberria, Itaka, berriro topatu nahian borrokatuko den heroiaren gaiarekin. Hala, ñabardura gerrazaleak dituen indar totemiko handiko pieza itxuratzen du, eta aldi berean, oso neurritsua, bere baitan uzkurtua balego bezala, bere indar eta bortiztasun guztiaz noiz agertuko zain edo.