Edukira zuzenean joan

Oteiza: Mitoa eta modernotasuna

Esferaren desokupazioa [3B Aretoa – Esferaren desokupazioa]

Info gehiago

Eraikuntza eta Kutxa hutsak [4. Aretoa – Eraikuntza hutsak eta azkena ematen duten obrak]

Info gehiago

Iruzkinak

Laborategi esperimentala [3C Aretoa – Laborategi esperimentala]

Izenburua:
Laborategi esperimentala [3C Aretoa – Laborategi esperimentala]
Erakusketa:
Oteiza: Mitoa eta modernotasuna
Gaiak:
Artea eta gizartea | Artea. Teoria | Ibilbide artistikoa | Esperimentazio artistikoa | Lan intelektuala | Sorkuntza artistikoa | Geometria | Tamaina | Edertasuna
Mugimendu artistikoak:
Arte Garaikidea | Arte Kontzeptuala
Artelan motak:
Eskultura
Aipatutako artistak:
Oteiza, Jorge

Argazki-panel handi honek Laborategi Esperimentalaren irudia biltzen du neurri handi batean, hirurogeita hamarreko hamarkadaren bukaeratik laurogeita hamarrekoan eraitsi zuten arte antolatua egon zen modua erakutsiz. Gaur egun Laborategi esperimental honen bertsio txikiagoa Oteiza Fundazioan ikus daiteke, Altzuzan, Nafarroan.

Oteizak beti esan ohi zuen bera ez zela, bada, izan zitekeen eskultorea, baizik eta izan behar zuela sentitzen zuen eskultorea. Bere ibilbide artistikoa hasi zuenean, berehala bereganatu zuen Arte Modernoa errealitatearen erabateko transformazio-proiektua berekin dakarren prozesua delako nozioa. Horren ondorioz, ez zuen hainbeste inporta artista bakoitzaren ni-a indibiduala adierazteak, Proiektu kolektibo horri egin ahal izango zitzaion ekarpenak baizik. Zentzu horretan, esan daiteke, Oteizarentzat inoiz ez zela kezka izan bere objektuen edertasuna edo akabera. Aldiz, objektu horiek beharrezkoak izateaz, esperimentalki amaitu behar zuen prozesu baten barruan zeregin bat betetzeaz arduratu zen, jarduera artistikoa bertan behera utzi eta artistak errealitatean zuzenean jarduteraino.

Izan ere, prozesu horren materializazioa da Laborategi Esperimentala. Arte Modernoari egin ahal izango zion ekarpena zein izan zitekeen aztertu ondoren Oteizak tresna kontzeptual batzuk bereganatu zituen, bere sail esperimentalen problematikak definitzeko aukera eman ziotenak. Problematika horiek eredu txiki ugaritara eramaten zituen, eta eredu horietan ahaltasunak eta beren garapenak aztertzen zituen, azkenik eskulturaren material definitiboa izango zen eredu horietako bat aukeratzeko. Eredu horiek ez zituen inoiz aukeratzen beren erakargarritasun estetikoaren edo edertasunaren arabera, landutako problematikaren adibide izateko zuten ahalmenaren arabera baizik.

Laborategiaren zati handiena 1950-1959 aldikoa da, Arantzazurako estatuariaren bozetuetatik hasi eta azkena ematen duten obretaraino, eta ondoren proiektu batzuk gehitu zizkion, 1968 eta 1969 urte bitartean, Arantzazuko lanak amaitu zituen aldian, baita 1972tik 74ra ere, Klarionen Laborategia garatu zuenean eta kuboideetan oinarritutako maklen saila osatu zuenean.

BESTE ATALAK

Sarrera

Oteiza: Mitoa eta modernotasuna, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Espainian eta Amerikan egin zituen lehenengo obrak [1. Aretoa – Hasierako obrak]

Oteiza: Mitoa eta modernotasuna, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Moore, obra existentzialistak eta portzelanak [1. Aretoa – Hasierako obrak]

Oteiza: Mitoa eta modernotasuna, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Aldiberekoa denari buruzko entsegua [1. Aretoa – Hasierako obrak]

Oteiza: Mitoa eta modernotasuna, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Hiperboloidea [2A Aretoa – Hiperboloidea, argi-kondentsadoreak]

Oteiza: Mitoa eta modernotasuna, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Argi-kondentsadoreak eta alabastroak [2A Aretoa – Hiperboloidea, argi-kondentsadoreak]

Oteiza: Mitoa eta modernotasuna, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Arantzazu [2B Aretoa – Arantzazu]

Oteiza: Mitoa eta modernotasuna, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Poliedroen irekidura [3A Aretoa – Poliedroen irekidura]

Oteiza: Mitoa eta modernotasuna, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Kuboideak eta maklak [3A Aretoa – Poliedroen irekidura]

Oteiza: Mitoa eta modernotasuna, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Klarionen laborategia [3A Aretoa – Poliedroen irekidura]

Oteiza: Mitoa eta modernotasuna, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Erliebeak [3A Aretoa – Poliedroen irekidura]

Oteiza: Mitoa eta modernotasuna, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Argizko maketak, Hormaren zabalkuntza funtzionala [3A Aretoa – Poliedroen irekidura]

Oteiza: Mitoa eta modernotasuna, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Pare mugikorra, flotazioak eta esekidurak [3B Aretoa – Esferaren desokupazioa]

Oteiza: Mitoa eta modernotasuna, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Malevich Unitate makurrak eta lauak [3B Aretoa – Esferaren desokupazioa]

Oteiza: Mitoa eta modernotasuna, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Esferaren desokupazioa [3B Aretoa – Esferaren desokupazioa]

Oteiza: Mitoa eta modernotasuna, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Laborategi esperimentala [3C Aretoa – Laborategi esperimentala]

Oteiza: Mitoa eta modernotasuna, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Eraikuntza eta Kutxa hutsak [4. Aretoa – Eraikuntza hutsak eta azkena ematen duten obrak]

Oteiza: Mitoa eta modernotasuna, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Kutxa metafisikoak, diedroak eta triedroak [4. Aretoa – Eraikuntza hutsak eta azkena ematen duten obrak]

Oteiza: Mitoa eta modernotasuna, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Azkena ematen duten obrak. Mallarmé-ri omenaldia, Odiseo [4. Aretoa – Eraikuntza hutsak eta azkena ematen duten obrak]

Oteiza: Mitoa eta modernotasuna, Iruzkina, 2004

Info gehiago