Alberto Giacometti. Atzera begirakoa
[Alberto Giacometti. Atzera begirakoa]. Sarrera
Emakume burua (Flora Mayo), 1926
Iruzkinak
Annette beltza, 1962
- Izenburua:
- Annette beltza, 1962
- Erakusketa:
- Alberto Giacometti. Atzera begirakoa
- Gaiak:
- Artea eta emozioa | Erretratua eta autorretratua | Anette Arm | Maitasuna
- Artelan motak:
- Pintura
- Aipatutako artistak:
- Giacometti, Alberto
Alberto Giacometti: “Zer uste duzu dela jendeari egiaz axola zaiona, goizetik gauera, bere emozioak ez badira, lanarekin, adiskideekin eta maitasunarekin, bereziki maitasunarekin dituen kezkak ez badira?”
Bizitza osoan zehar Alberto Giacomettik nahiago izan zuen familia eta lagunak erabiltzea eskultura, margolan nahiz marrazkiak egiteko, batez ere Diego anaia eta, aurrerago, Annette emaztea.
Suitzan jaioa izan arren, Giacomettik bazeramatzan bi hamarkada Parisen bizitzen eta lan egiten, 1940ko hamarkadaren hasieran, Genevara itzuli zenean. Han ezagutu zuen Annette, eta 1949an ezkondu ziren. Andrea etengabe egoten zen haren tailerrean, eta egunero posatu zuen harentzat 20 urte luzez.
Modeloaren eta artistaren arteko lotura estuak berebiziko intimitatea eransten die Giacomettiren erretratuei. Artista hil ondoren, Parisko Fondation Giacometti delakoa sortu zuen Annettek, eta haren bildumakoak dira erakusketa honetan ikusgai diren artelan gehienak.