Alberto Giacometti. Atzera begirakoa
Emakume burua (Flora Mayo), 1926
Bikotea, 1927
Iruzkinak
Emakume koilara, 1927
- Izenburua:
- Emakume koilara, 1927
- Erakusketa:
- Alberto Giacometti. Atzera begirakoa
- Gaiak:
- Emakumea artean | Arte afrikarra | Geometria | Lan-prozesua
- Mugimendu artistikoak:
- Kubismoa
- Artelan motak:
- Eskultura
- Aipatutako artistak:
- Giacometti, Alberto
Artista askok erabiltzen zuten igeltsua lan baten ekoizpenaren tarteko urrats gisa soilik: modeloa buztinez egin ondoren eta objektua brontzera bihurtu aurretik baliatzen zuten. Alberto Giacomettik, ordea, material hori erabiltzen zuen, bai hasierako formarako, bai delako objektuari behin betiko forma emateko ere.
Emakume koilara ere igeltsuz sortu zuen Giacomettik, baina ondoren brontzera eraman zuen hura ere. Eskultura hau Giacomettiren heldutasuneko lehenengo lanen artekotzat jotzen da. Bertan interpretatzen ditu Kubismoa izeneko arte mugimenduak berezkoa duen geometria, arte afrikarraren forma lerdenak eta modernitate europarraren sinpletasun formala. Lan hau eskultura goiztiarren artean handiena eta totemikoena da.
Sabel konkabo handiak emakumezkoen umetokia ekartzen du gogora, eta emankortasunaren metafora bihurtzen da. Emakume koilara lanak argi erakusten du Mendebaldeko Afrikako Dan kulturako zeremonietako koilara antropomorfikoetan inspiratua dagoela. XX. mendeko 1920ko eta 1930eko hamarkadetan Parisen afrikar tresnen erakusketa ugari egin izanak eragin handia izan zuen, Giacomettirengan bezala, garai hartako mendebaldeko beste artista abangoardista zenbaitengan.