Alberto Giacometti. Atzera begirakoa
Lepoa moztutako emakumea, 1932
Silvio zutik, eskuak poltsikoetan, 1943
Iruzkinak
Kuboa, 1934
- Izenburua:
- Kuboa, 1934
- Erakusketa:
- Alberto Giacometti. Atzera begirakoa
- Gaiak:
- Heriotza | Geometria
- Mugimendu artistikoak:
- Arte Konkretua
- Artelan motak:
- Eskultura
- Aipatutako artistak:
- Giacometti, Alberto
Alberto Giacometti “Ez dut uste arte abstraktua existitzen denik. Nik ‘arte konkretua’ deitzen diot, Kandinskik bezala. Izatez ere, gaur egungo arteak errealitatea irudikatzen du, baina era desberdin batez”.
Kuboa lanak ez du objektu geometriko bete-beteak duen zehaztasunik. Lehenbiziko aldiz igeltsuan zizelkatu zen 1934an, baina ez zen brontzera bihurtu egun ezezagun batera arte, 1954 eta 1962 bitartean, hor nonbait. Haren planoetako batzuek okerdura modukoa edo halako zimurdura erakusten dute, eskulturan formak ustez hain ongi zehaztuta badaude ere. Koxka ugari erakusten ditu azalean, nahita edo halabeharrez egindakoak, tartean dela eskulturaren gaineko aldean zizelkatutako aurpegia. 12 aldeko poliedro irregularra da.
Abstrakzio maila hori ez da ohikoa Giacomettiren lanean, askoz ere gehiago interesatzen baitzitzaion irudia. Noizbait artelan hau burua zela esan zuen artistak, eta litekeena da lan hau aurreko urtean haren aita hil ondorengo erantzuna izatea: hilkortasunaren inguruko gogoeta, omenaldia edo hilarria.