Alberto Giacometti. Atzera begirakoa
Burua hagatxo batean, 1947
Basoa, 1950
Iruzkinak
Bi emakume zutik eta iruditxoa kaiola barruan, ca. 1950
- Izenburua:
- Bi emakume zutik eta iruditxoa kaiola barruan, ca. 1950
- Erakusketa:
- Alberto Giacometti. Atzera begirakoa
- Gaiak:
- Gizakia | Emakumea artean | Artea eta espazioa | Artea eta pertzepzioa
- Teknikak:
- Olio-pintura
- Artelan motak:
- Pintura
- Aipatutako artistak:
- Giacometti, Alberto
1940ko hamarkadaren amaieran Giacomettiren jarduna egiaz garatzen hasi zen. Bigarren Mundu Gerraren aurretik lehentasuna eskulturari eman bazion ere, une hartan berriz ere margolaritzan hasi zen kemen handiz. Haren lantegiko argazkietan artista ageri da figurara behin eta berriz itzultzen, hura buru-belarri ikertzen, estudioaren horma eta ateetan.
Jatorrian, panel hau Giacomettik Suitzan zuen lantegikoa zen. Gutxi gora behera 1950ekoa den pieza honetan, olio-pintura zur gainean jarrita, aprezia dezakegu artista emakumezkoen forma desberdinak ikuspegi desberdinetatik eta eskala desberdinetan ikertzen. Beste behin ere, perspektibaren ideia hori eta gauzak norberak nola antzematen dituen, giltzarria gertatzen da haren jardunean.
Olio-pintura honetan, kaiolak eginkizun sinbolikoa eta psikikoa dauka: espazio birtuala osatzen du, eta haren baitan isolatuta eta harrapatuta ageri dira emakumezkoen figurak. Kaiola objektu formal gisa erabiltzen du lan honetan eta honekin lotutako beste hainbat lanetan ere. Antzoki moduko bat eragin eta bertan kokatzen du figura, artelanaren eta inguruaren arteko espazioa zehazteko.