Alberto Giacometti. Atzera begirakoa
Leoni emakumea, 1947–58
Marrazkiak
Iruzkinak
Veneziako emakumea I, 1956 (Abguss 1956)
- Izenburua:
- Veneziako emakumea I, 1956 (Abguss 1956)
- Erakusketa:
- Alberto Giacometti. Atzera begirakoa
- Gaiak:
- Emakumea artean | Lan-prozesua | Erakusketak
- Artelan motak:
- Eskultura
- Aipatutako artistak:
- Giacometti, Alberto
Frantzia Giacomettiren harrera-herria besterik ez bazen ere, frantziar ordezkari gisa hautatu zuten 1956ko Veneziako Bienalerako, alegia, bi urtez behin arte garaikidea biltzen duen erakusketarako.
Artistak gogoeta egin zuen bere obra eta lana espazio hartan nola erakutsi zezakeen erabakitzeko. Lan berriak egin nahi zituen, erakusketara eramango zituen beste zaharragoekin batera erakusteko modukoak. Azkenean, Bienalerako Giacomettik ekoitzi zuena artelan sail bat izan zen, Veneziako Emakumeak izenekoa. Erakusketa hau aukera ezin hobea da bertan bildutako 8 artelanak ikusi ahal izateko.
Eskulturarako eredu zehatzak erabili zituen beste batzuetan ez bezala, Veneziako Emakumeak eraikitzeko senari kasu egitea nahiago izan zuen Giacomettik. 1956 hasieran, emakume irudi tente eta biluzi batean aritu zen lanean, buztin berarekin landuz armadura beraren gainean, buztina berriz moldatuz eta behin eta berriro deseginez. Egindako lana gustukoa zuen egunetan, haren kopia egiten zuen igeltsuan, haren egoera jasotzeko, materialaren erabileran aurrera jarraitu baino lehen.
Prozesu horri buruz, honako hau esan zuen Giacomettik:
“Azken egoera ez zen aurrekoak baino behin betikoagoa. Guztiak ere behin-behinekoak ziren […] buruak eta zutikako irudi guztiak egoera desberdinak dira”.