Alberto Giacometti. Atzera begirakoa
Veneziako emakumea I, 1956 (Abguss 1956)
Hanka, 1958
Iruzkinak
Marrazkiak
- Izenburua:
- Marrazkiak
- Erakusketa:
- Alberto Giacometti. Atzera begirakoa
- Gaiak:
- Gizakia
- Teknikak:
- Marrazkia
- Aipatutako artistak:
- Giacometti, Alberto
Hemen ikusten ditugu 1960ko hamarkada hasierako buruaren estudio-lanak. Marrazki hauei begira antzeman diezaiokegu Giacomettiren jardunari: aurpegia marrazkietan lantzeko modu obsesibo hori, non etengabe saiatzen den begirada jasotzen, bizitzaren distira jasotzen norbanako bakoitzaren begietan. Harentzat begirada funtsezkoa zen, begirada nola sar zitekeen ikuslearen espazioan.
Giacomettik marrazki teknika surrealista edo abstraktu ugarirekin esperimentatu bazuen ere, azkenean teknika tradizionalago batera itzuli zen, naturatik abiatuta margotzera, eta hil zen arte egin zuen hori. Artistak egunero egiten zituen zirriborro konpultsiboak ariketak izaten ziren, irudikapenean egia bilatzeko bidean.
Alberto Giacometti: “Hasi nintzenetik, marraztu edo margotu izan dut beti errealitateari hozka egiteko, nire burua defendatzeko, elikatzeko, hazteko; nire burua hobeto defendatzeko, hobeto eraso egin ahal izateko, harrapatzeko, ahalik eta aurrena joan ahal izateko fronte guztietan, norabide guztietan, gosetik, hotzetik, heriotzatik babesteko, ahalik eta libreena izateko, libreena saiatzeko —gaur niretzat egokienak diren bitartekoekin—, hobeto ikusteko, gauzak nire inguruan hobeto ulertu ahal izateko, hobeto ulertzeko nola izan libreago, ahalik eta handiena, ahalegintzeko, egiten dudan horretan dudan onena emateko, nire abentura bizitzeko, mundu berriak aurkitzeko, nire gerra egiteko, (…) irabazteko nahiz galtzeko plazeragatik”.