Alberto Giacometti. Atzera begirakoa
Silvio zutik, eskuak poltsikoetan, 1943
Iruditxoa bi etxeren artean, 1950
Iruzkinak
Simone de Beauvoir, 1946
- Izenburua:
- Simone de Beauvoir, 1946
- Erakusketa:
- Alberto Giacometti. Atzera begirakoa
- Gaiak:
- Emakumea artean | Artea eta espazioa | Erretratua eta autorretratua | Simone de Beauvoir
- Artelan motak:
- Eskultura
- Aipatutako artistak:
- Giacometti, Alberto
1946an igeltsuz egindako eskultura intimo honek Simone de Beauvoir feminista, ekintzaile politiko eta filosofo frantziar itzaltsua irudikatzen du. 1945etik aurrera, Giacomettik behin eta berriro egin zituen Beauvoiren eta haren bikotekide Jean-Paul Sartre filosofoaren eskulturak.
Une hartan Giacometti berriz ere naturatik abiatuta hasi zen lanean eta, beraz, interes handia erakutsi zuen norbanakoarekiko, erretratu konkretuarekiko. Simone de Beauvoir adiskidea irudikatzerakoan, haren banakotasuna jasotzen tematuta aurkitzen dugu artista. Hagatxoa eta oinarrian integratuta dagoen modua, objektu osoaren kontzepzioari dagozkio. Espazioa deseraikitzen ari da artista, eta gogoeta egiten, espazio hori betetzeko bere irudiek duten erari buruz.
De Beauvoirek Giacomettiren jakin mina pizten zuen modu berean, bera ere liluratzen zuen artistak. De Beauvoirek idatzi zuen Giacometti zela, hitzez hitz: “Aurpegi zimurtua, ile bihurria, begi irritsuak zituen gizona, gauero kaleetan hara eta hona ibiltzen zena, bera bakarrik edo emakume oso eder batekin; harri kozkorra baino gogorragoa zirudien, eta elfo bat baino libreagoa: gehiegizkoa zen”.