Alberto Giacometti. Atzera begirakoa
Kuboa, 1934
Simone de Beauvoir, 1946
Iruzkinak
Silvio zutik, eskuak poltsikoetan, 1943
- Izenburua:
- Silvio zutik, eskuak poltsikoetan, 1943
- Erakusketa:
- Alberto Giacometti. Atzera begirakoa
- Gaiak:
- Lan-prozesua | Bigarren Mundu Gerra
- Artelan motak:
- Eskultura
- Aipatutako artistak:
- Giacometti, Alberto
Igeltsuzko eskultura hau, Silvio zutik, eskuak poltsikoetan, 1943koa da. Bigarren Mundu Gerran zehar Suitzan egon zen garaian, denbora asko igaro zuen Alberto Giacomettik Silvio ilobarekin; historia irakasten zion, haren irudia behin eta berriz zizelkatzen zuen bitartean. Garai hura honela gogoratzen zuen Silviok, hitzez hitz:
“Askotan sentsazioa nuen konplizeak ginela unibertso batean, non gainerako pertsonen kezkak ez ziren gureak”.
Handik urte askotara ,Silviok gogoratzen zuen nolakoa zen osabarentzat posatzeko prozesua: batzuetan 15 minutuz, beste batzuetan ordu beteraino luzatzen zen. Hurrengo egunean, artista lanera itzuli eta bezperan egindakoa erdira murrizten zuen, zortzi edo hamar zentimetrora. Beraz, lehen eskutik dakigu Giacometti ikusten dugu bere lanak gutxiesten, artelanak murrizten eta tamaina txikiagoetara sintetizatzen zituela.
Irudi honen tamaina txikia ohikoa da gerra garaian Giacomettik egindako lanetan, eguneroko gertakizunak irensten saiatzen zen unean. Eskulturaren tamaina txikiak, beharbada, Europa osoan hiritarrek, gizateriaren kontrako krimenak gero eta gehiago zirela ikusita, sentitzen zituzten ezintasuna eta hutsalkeria iradokitzen ditu. Silvio gazteari eskainitako arretak irudikatzen du, nolabait ere, galdutako xalotasunaren bilaketa, Giacomettiren aldetik.