Edukira zuzenean joan

Alberto Giacometti. Atzera begirakoa

Objektu desatsegina, 1931 

Info gehiago

Kuboa, 1934

Info gehiago

Iruzkinak

Lepoa moztutako emakumea, 1932

Izenburua:
Lepoa moztutako emakumea, 1932
Erakusketa:
Alberto Giacometti. Atzera begirakoa
Gaiak:
Emakumea artean | Generoa eta sexualitatea | Subkontzientzia
Mugimendu artistikoak:
Surrealismoa
Artelan motak:
Eskultura
Aipatutako artistak:
Giacometti, Alberto

Giacomettik eskultura honi eman zion izenburu deskriptiboak —Lepoa moztutako emakumea— modu lazgarrian eskaintzen digu bestela forma harrigarria gertatuko litzaigukeen honen kontakizuna.

Piezak modu bikainean islatzen du Giacomettiren aldi surrealista, 1930eko hamarkadaren hasierakoa. Hari interesatzen zitzaion mugimendua norberaren inkontzientean nola sartzen den, gai aski konplexuak agerrarazteko: egoera antagonikoak, mina eta estasia, gizatiarra eta ez gizatiarra, edo intsektu forma. Aldi berean erakargarriak eta higuingarriak diren gauzak.  

Eskulturan bereiz dezakegu izenburuko emakumea, itxuraz hilzorian dela. Forma oldarkorra da, ia tranpa bat ematen duena, landare haragijale bat, ukituz gero itxiko dena. Eskuineko hanka antzeman dezakegu gorputzaren azpian bildurik, kaxa toraziko puntadun bat osatzen duela, soina bizkar-hezur baten gisan tolesten den artean. Aldi berean, eztarria zintzur-heste ireki baten moduan ageri da, uve formako ebakia erakusten duena. Emakumearen hil aurreko azken asperenak aditzen ditugu ia.

Giacomettik lan hau lurrean, edo lurretik hurbil, jartzeko sortu zuen, harekin estropezu egin genezan, ezbeharrez bezala; ez zuen idulki gaineko artelan gisa pentsatu. Objektuarekin aurrez aurre jartzen gaitu horrek, gure espazioan bertan, eta horrek fisikoki mehatxagarriagoa bihurtzen du.

BESTE ATALAK

[Alberto Giacometti. Atzera begirakoa]. Sarrera

Alberto Giacometti. Atzera begirakoa, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Annette beltza, 1962

Alberto Giacometti. Atzera begirakoa, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Emakume burua (Flora Mayo), 1926

Alberto Giacometti. Atzera begirakoa, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Emakume koilara, 1927 

Alberto Giacometti. Atzera begirakoa, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Bikotea, 1927

Alberto Giacometti. Atzera begirakoa, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Objektu desatsegina, 1931 

Alberto Giacometti. Atzera begirakoa, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Lepoa moztutako emakumea, 1932

Alberto Giacometti. Atzera begirakoa, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Kuboa, 1934

Alberto Giacometti. Atzera begirakoa, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Silvio zutik, eskuak poltsikoetan, 1943

Alberto Giacometti. Atzera begirakoa, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Simone de Beauvoir, 1946 

Alberto Giacometti. Atzera begirakoa, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Iruditxoa bi etxeren artean, 1950 

Alberto Giacometti. Atzera begirakoa, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Burua hagatxo batean, 1947

Alberto Giacometti. Atzera begirakoa, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Bi emakume zutik eta iruditxoa kaiola barruan, ca. 1950

Alberto Giacometti. Atzera begirakoa, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Basoa, 1950 

Alberto Giacometti. Atzera begirakoa, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Gizon baten bustoa, 1956 

Alberto Giacometti. Atzera begirakoa, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Leoni emakumea, 1947–58 ​

Alberto Giacometti. Atzera begirakoa, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Veneziako emakumea I, 1956 (Abguss 1956)

Alberto Giacometti. Atzera begirakoa, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Marrazkiak ​

Alberto Giacometti. Atzera begirakoa, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Hanka, 1958 

Alberto Giacometti. Atzera begirakoa, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Emakume garaia I, 1960 (Abguss 1981) 

Alberto Giacometti. Atzera begirakoa, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Isaku Yanaihara eserita, gorputz osoz, 1957

Alberto Giacometti. Atzera begirakoa, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Caroline soineko gorriz, ca. 1964–65 

Alberto Giacometti. Atzera begirakoa, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Gizon baten burua (Lotar I), ca. 1964–65

Alberto Giacometti. Atzera begirakoa, Iruzkina, 2018

Info gehiago